Peticiones ciudadanas Salud
Es

ZILBOR HESTEKO ODOLA EMATEA

15 de septiembre de 2015
100 %a favor
2 votos (2/0)

Zilbor hesteko odola (ZHO), hezur muina eta odol periferikoa bezala, oso aberatsa da zelula hematopoietiko sortzailetan; hori dela eta, ZHO transplanteak gero eta sarriagoak dira eta, gainera, aurreikus daiteke honen erabilpena areagotu egingo dela datozen urteetan.

ZHO emaile haurdun dagoen eta haurdunaldi normala duen edozein emakume osasuntsu izan daiteke. Prozedura honek ez dio molestiarik eragiten ez amari, ez umeari eta ez du oztoporik eragiten erditzearen prozesuan. Beraz, oso baliabide baliotsua eta sinplea da.

Hala ere, aberastasun hori ez dugu ondo kudeatzen. Izan ere, adibide bat gisa, Basurtuko Ospitalean erauzketa asteko egun jakin batzuetan baino ez dute egiten . Nire ustez, emakume askok emaileak izan nahi dugu baina ez dugu aukerarik izaten.

Hori dela eta, zilbor hesteko odola ematearen informazio gehiago hedatzeko eta emaile izateko errazteko bideak jartzeko eskatzen dut. Eskerrik asko.

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
3 comentarios
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Osasuna
    6 de octubre de 2015

    Andre hori:
    Zure iradokizuna eskertzen dizugu eta Trasplanteen Koordinazio-zentrora bidaliko dugu haiek ezagutzeko.
    Hala ere, zalantzarik baduzue, Trasplanteen Koordinazio-zentroarekin harremanetan jar zaitezkete honako helbide hauetan:
    Araba: 945 00 62 91
    Bizkaia: 94 403 36 01
    Gipuzkoa: 943 00 70 00
    Posta elektronikoa: infodmo@osakidetza.net
    Agur.

  • 29 de septiembre de 2015

    Egunon. Behar bada ez dut ondo azaldu. Alde batetik, nire kasuan informazioa ez da zuzena izan, adibidez emaginaren bitartez. Beste aldetik,.ERAUZKETA ASTEKO EGUN GUZTIETAN EGITEKO eskatzen dut. Izan ere, ospitale gehienetan (Basurtu kasu) erauzketa asteko egun jakin batzuetan baino ez dute egiten, eta horren ondorioz, emailea izateko aukera biziki gutxitzen da. Eskerrik asko

  • Osasuna
    23 de septiembre de 2015

    Andre hori;
    “2008an Osakidetzak zilbor-hesteko odola emateko programa abian jarri zuenean, programan herritarrei arreta emateko lurralde bakoitzerako telefono zenbakiak eta helbide elektronikoa erantsi genituen. Hala, familiek zilbor-hesteko odola emateari buruz dituzten zalantzak erantzun ditugu.
    Euskadi.net web orrian,
    DONAZIOAK (http://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-ckinad05/eu/contenidos/informacion/donacion_scu/eu_zho/zho_aurkezpena.html) atalean, zilbor-hesteko odolaren donazioari buruzko informazio gehiago dago: herritarrek izan ditzaketen ohiko galderak.
    Transplanteen koordinazioarekin eskainitako komunikabide horiei esker, herritarrengandik gertu gaude eta zilbor-hesteko odola emateko erabakia errazten da. Horrenbestez, gaur egun programa egituratua eta eraginkorra dugu, eta gure banku publikoan (Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa) biltegiratutako unitateen urteko helburua betetzen dugu, baita guraso hematopoietikoen transplanterako aukera ere, hori behar duten paziente guztietan.
    Agur.