Peticiones ciudadanas Sanidad y Consumo
Es

Gaixo egotearen pekatu

Por Miren
27 de octubre de 2011
0 votos

Gaixo egotearen faktura,
Bai irakurle, krisia pentsaezinezko zirrikituetatik ere heltzen jaku, goi mailako karguetan dauedenen hileko soldata nire familiak urtean irabazten dauanaren parekoa dan bitartean, herritarrentzat premiazko zerbitzuak murrizten jarraitzen dabez gastuak kitatzeko.
Kasu honetan zerbitzu “publikoaz” ari naz, bereziki Galdakanoko ospitalean, psikologia unitatean, eginiko murrizketaz. Publiko berbea komatxo artean jartzen dot hainbat herritar derrigortuta gaudelako osasun zerbitzu pribatuetara joaten.
Inoiz pentsatu dozue ea zergatik pertsona positiboak gaixotasunetatik arinago urtetzen daben?Edo osasuntsu egotea fisikoki ondo egotea baino ez da?Ba ez irakurle, lehenengo arlopsikologikoa indartu behar dogu ostean fisikoa tratatzeko. Bardina gertatzen jaku etxebizitza bat sortzerakoan. Lehenengo hormak eraikitzen doguz, baina barrukoa jazten ez badogu, etxea lau hormatan geratuko da, lau horma hotz eta erabilgaitz.
Metaforak alde batera utziz... iritziak iritzi, krisiaren sorrera dirua non inbertitzearen ezjakitasunean dagoela esango nuke, non ideiak hainbat duda sortzen deustaz; Zerbitzu bat martxan jartzean gero jarraian kentzeko ez dau dirua eskatzen?Hau da gertatu dana Galdakanoko ospitaleko psikologia onkologika zerbitzuan, beste hainbat biderrez hain ondo baloratutako zerbitzuan.
Zertarako hainbat kanpaina, gero gaixoei tratamenduko zati bat kentzen badeutsagun dirurik ez dagoelako?Gerente, zuzendari, arduradun, parlamentari, lehendakari, altu karguei edota zerbait egiteko aukera dozuenoi, itzi ironia alde batera eta pertsonen sentimenduekaz jolasteko garaia amaitu da. Mesedez.
Eta ez ahaztu, errua ez da egunero lanera doanarena, baizik eta parlamentuan lo egiten dauan horrek, edo parlamentuan argi berdea jotzen dauan horrek, edo “argazkian” barreaz urtetzen dauan horrek, ordaindu leikela herritar gehienok ordaindu ezin doguna, eta inoiz euki ezin izango doguna...

Egileak: Nagore Arbaiza, Miren Goienetxea, Leyre Osma eta Sara VAllines

Argumentos a favor
Máximo 255 caracteres
Argumentos en contra
Máximo 255 caracteres
Un comentario
  • Faceless avatar thumb 70
    ¿Algo que decir?… comenta esta petición
  • Osasun eta Kontsumo Saila
    17 de enero de 2012

    Ez da Galdakao-Usansoloko Ospitalean tratamendu onkologikoan dauden pazienteei arreta psikologikoa emateko programako gastutik murriztu.

    Psikoonkologia programako erabiltzaileei adierazi nahi diegu programa honetan ari zen psikologoak utzi egin behar izan duela bere lanpostua, administrazio publikoko lanpostuak eskuratzeko politika-arrazoiengatik bakarrik; izan ere, lanpostu horren jabe beste pertsona bat zen, hura ere psikologo klinikoa. Azken hori borondatezko lan-utzialdian egon ondoren berriz ere itzuli egin da bere lanpostura, eta hura ordezkatzen ari zen profesionala lanpostua uztera behartu du.

    Beraz, pertsonak alda daitezke baina osasun-arretak bere horretan jarraitzen du, baliabide berberak baitaude eta ez baita gastu-murrizketarik egin. Hemendik aurrera ere orain arteko gaitasun tekniko berbera izanez jarraituko dugu programa gauzatzen, eta gaur egun dauden psikiatra eta psikologoek, aztertu eta egokitzeko denbora labur baten ondoren, ohikotasunez helduko diote arreta espezializatuko eredu honi. Ziur gaude programaren onuradun zirenek eta etorkizunean izan daitezkeenek arreta egokia izaten jarraituko dutela.