Noticias Educación

El Departamento de Educación destina 1,1 millones de euros para la adquisición de equipamiento científico

2 de agosto de 2022
  • Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroei (BERC) eta Unibertsitateetako Ikerketa Egiturei zuzenduta daude laguntzok
  • 2023rako deialdi berriak 600.000 euroko igoera du aurreko ekitaldikoarekiko

2023an Hezkuntza Sailak 1.100.000 euro bideratuko ditu Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroek (BERC – Basque Excellence Research Centre) eta Unibertsitateetako Ikerketa Egiturek ekipamendu zientifikoa eskura dezaten laguntzatan. Laguntza hauek arautzen eta deitzen dituen agindua Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak uztailaren 26an egindako azken bilkuran onartu zen.

Datorren ekitaldirako deialdiaren berritasun nagusia horretara bideratutako zenbatekoa da, 600.00 euroko gehikuntza baitakar. Horrela, laguntzen deialdia 500.000 euroko aurrekontua izatetik –aurreko urteko deialdian– 1.100.000 eurokoa izatera igaro da.

Hezkuntza Sailak, gehikuntza honekin, erakunde onuradunek ekipamendu zientifiko ertaina edo berezitasun handiagoko ekipoak eskuratzea sustatzearen aldeko apustua egiten du. Ikerketa zentro horiek beren baliabideekin nekez eros ditzaketen ekipamenduak dira, behar duten inbertsio handiagatik.

Horregatik, bi modalitate bereizten dira, ikerketaren arloko zentroek eta taldeek eskatutako ekipamenduaren kostuaren arabera:

  • modalitatea, ekipamendu txikia erosteko, 18.001 eta 250.000 euro bitarteko kostua duena, BEZik gabe. 400.000 euro gordeko dira modalitate honetarako.
  • 2 modalitatea, ekipamendu ertaina erosteko, 250.001 eta 700.000 euro bitarteko kostua duena, BEZik gabe. Inbertsio handiena behar duen ekipamendurako 700.000 euro gordeko dira.

Ekipamendu zientifikoa, deialdi honen baitan aintzat hartua izateko, I+G+bko jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoen (edo ekipoen) multzoa da. Ekipamendu horiek egokiak eta beharrezkoak izan behar dute ikerketa-taldeen egungo eta etorkizuneko ikerketa-proiektuak garatzeko. Ekipamendu berria erabiliko duten ikerketa-proiektuek abian egon beharko dute 2024rako, erositako ekipamendu berria erakunde onuradunean erabilgarri egon ondoren.

Horrela, Hezkuntza Sailaren laguntza-deialdi honen funtsezko bi helburuei erantzuten zaie: alde batetik, Euskadiren potentzial zientifikoa eta teknologikoa handitzea, eta, bestetik, euskal ikerketa-taldeek Europako Ikerketa Esparrua eraikitzen arrakastaz eta gaitasunez parte har dezaten erraztea.

Gainera, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko beste eragile batzuek ere (besteak beste Ikerketa Kooperatiboko Zentroek, Teknologia Zentroek edo Ikerketa Sanitarioko Zentroek) parte hartu ahal izango dute deialdian, erakunde eskatzailearen erakunde laguntzaile gisa, ikerketa-proiektuetan ekipamendu zientifiko berria erabiltzeko konpromisoa hartzen duten ikerketa-taldeak ekarriz. Formula honen bidez, Euskadin lan egiten duten ikerketa-taldeek sarean funtzionatzea sustatzen eta indartzen da.

2 comentarios
  • 2 de agosto de 2022

    Badirudi telebistako eta arte-kiroletan euro gehiago erabiliko direla, eta aberastasunak nabarmenduko direla, zientziako langileen kaltetan, aurpegi politagatik ordaintzea edo ez ordaintzea hobe balitz bezala.

  • 2 de agosto de 2022

    Parece se destinaran más euros en ciertos deportes televisivos y artísticos y se hace gala de ostentación de las riquezas en detrimento del personal de ciencia como que valiese más pagar por la cara bonita o no.

Los comentarios en este documento están cerrados
Descargas medios de comunicación
Cargos asistentes al acto