qrcode

Ioseba Terreros asiste al Mercado de Octubre en Markina Xemein

12 de octubre de 2024, 10:00 12 de octubre de 2024, 13:30 Ioseba Terreros asiste al Mercado de Octubre en Markina Xemein
12 de octubre de 2024 10:00 - 13:30
Udaletxea, Markina Xemein, Udaletxea
Cargos asistentes al acto: Joseba Andoni Terreros Luengas

Bestetik, artisautza eremuan, artisau-produktuak eta baserriko tresnak egongo dira erakusgai eta salgaiBertan egongo dira zenbait elkarte ere, beraien jarduerak ezagutzera eman eta produktuak saltzeko:30 bat artisau (Euskal pilotak, zeramika-lanak, larrua, egurra, bitxiak, harria, saskigintzako lanak, artilea…).2 baserriko tresna saltzaile, makila-saltzaile 1 eta zaldientzako tresna-saltzaile 1.IZARBIDEAN elkartea.Animaliei dagokionez, urtero bezala, Lea-Artibai eskualdeko abereen erakusketa eta lehiaketa egingo da Bizenta Mogel parkean (behiak, idiak, ardiak, zaldiak eta euskal oilo eta oilarrak). Euskal arrazako beste animalia batzuk ere egongo dira ikusgai (antzarak, astoak, txakurrak, txerriak eta ahuntz azpigorriak). Hauek dira parte hartuko duten Lea-Artibaiko abere-ekoizleen kopurua:Behiak eta idiak: 15 abeltzain.Zaldiak: 12 abeltzain.Ardiak: 10 artzain.Azoka 10:00etatik 15:00ak arte egongo da zabalik, eta adin guztiei zuzendutako hainbat jarduera egingo dira.40. edizio honetan, berritasun bezala, Markina-Xemeinen kokatzen den Leartiker Esneki Zentroak azokan aurkitu daitezkeen produktuekin esnekien dastaketa gidatu bat eskainiko du zelaian 11:30etan.Ohi bezala, herriko trikitilariak ibiliko dira kalerik kale giroa alaitzen, eta 12:00etan bertsolariez gozatzeko aukera egongo da zelai inguruan.12:30etan, berriz, etxeko txikienei zuzendutako familientzako herri kirol parte-hartzaileak egingo dira gune berean.Azokari amaiera ematen joateko, sari banaketak egingo dira eguerdian: 13:00etan Lea-Artibaiko abereen lehiaketako irabazleak jakitera emango dira eta 14:30etan ortuari eta fruta posturik onenaren sariak banatuko dira.Bukatzeko Hamen Bertokoa-ko ekoizleen produktuekin osatutako otzarak zozkatuko dira, beraien postue​tan erosketak egiten dituztenen artean. APARKATZEKO EREMU BERRIA Aurten, lehen aldiz,bisitarientzako aparkatzeko eremu berria ahalbidetuko da Kareaga industrialdean eta doako autobus zerbitzua eskainiko da bertatik azokara joateko.

Todavía no hay comentarios
Los comentarios en este documento están cerrados
Localización del evento
Cargos asistentes al acto