Videos Presidency Itunes
There are some matches from the search in the transcription. Click in the red lines on the progress bar to find them.
(*) Este servicio de subtitulación se genera de forma automatizada con una versión de software en pruebas. Disculpen los errores.

El lehendakari propone la transformación de Euskadi en un territorio “inteligente, sostenible, social e integrador, interrelacionado y participativo”

2015 November 23
Transcription
Herri agintariok, herri ordezkariok, jaun andreok, egun on.
Sailburuak azaldu bezala
gaur gure lurraldearen antolamenduaren berrikuntza prozesua abiarazi nahi dugu.
Etorkizuneko ikuspegia konpartitzea eta adostea proposatu nahi dugu.
Aurreneko helburua lurralde beraren lehiakortasuna indartzea da.
Hau da, lurralde kohesionatua eta adimentsua.
Gizartearen beharrei erantzuten dakiena
baita ere kanpo harremanak errazten dituena.
Lurralde modernoa, barne eta kanpo konektibitatea garatzen duena
iraunkortasuna bermatuz.
Bigarren helburua lurralde lankidetza sustatzea da.
Euskadi – Basque Country estrategia; lurralde, hiri eta herri guztien arteko
lankidetza estrategia bat da.
Etorkizunerako guztion proiektu bat adostu behar dugu
Ardatz Atlantikoan,
Europan eta mundu zabalean gure posizioa, gure kokalekua indartzeko.
Herri txikia gara
etorkizunari begira hazteko elkarlana behar duena.
Agradezco la organización de este Congreso Euskal Hiria 2015.
Supone el inicio, como se ha dicho, del proceso participativo
para la revisión de las Directrices de Ordenación del Territorio.
Contamos con dos años por delante para actualizar de forma integral
unas Directrices aprobadas en 1997.
Creo en Euskal Hiria.
Creo que nos conducimos a un mundo de espacios urbanos y territorios competitivos.
Espacios que demandan equilibrio e integración humana y territorial.
En este escenario futuro Euskal Hiria supone la apuesta por un territorio competitivo.
Un territorio con calidad urbana y que protege el espacio natural
sostenible y activo en el ámbito rural.
Un territorio que facilita la movilidad interna y la conectividad exterior.
Con puertos, aeropuertos, conexiones ferroviarias y viales internacionales.
También con una trama de comunicaciones internas que cosa el territorio.
Un territorio inteligente, con infraestructuras tecnológicas
y centros de conocimiento, ciencia e innovación.
Con equipamientos y servicios públicos cercanos y de calidad.
Un territorio integrado y cohesionado socialmente.
También entre sus pueblos, ciudades y territorios.
Necesitamos un territorio competitivo y para competir tenemos que cooperar.
El futuro es la cooperación entre los territorios vascos y las ciudades vascas.
El Congreso Euskal Hiria, esta reflexión abierta sobre la revisión del modelo territorial
es una invitación a compartir un mismo proyecto de País.
Euskal Hiria pauso bat da
Lurraldearen Antolamenduko Gidalerroak berrikusteko
prozesu parte-hartzailearen hasierako pausoa.
Politika publikoak eta gobernantza kudeatzeko
modu berriaren ikuspegitik aurkezten ditugu gure proposamenak.
Bost ikuspuntu kontuan hartzen dituen lurralde-eredua proposatu nahi dugu.
Lurralde adimentsua: anitzagoa, konektatua,
eta ezagueraren, sormenaren eta berrikuntzaren adabegiei irekia dagoena.
Lurralde jasangarria: finkapen trinko eta konpaktuagoa duena,
orekatuagoa eta energetikoki efizienteagoa dena.
Lurralde sozial eta integratzailea: ingurune irisgarri eta osasuntsuagoa,
eremu degradaturik gabea.
Harremanak dituen lurraldea: Europako ardatz atlantikoaren gunea,
Natura 2000 ekologia-sareko partaidea.
Lurralde parte-hartzailea: gobernantza berriari eta kudeaketa publiko integratuari irekia.
Nos corresponde pues diseñar esta estrategia común y compartida
con la vista puesta en Europa y en nuestra posición en el Arco Atlántico Europeo.
Miramos a Europa y nuestra referencia son las ciudades y comunidades inteligentes.
El concepto de “smart city” es una referencia de futuro para Euskal Hiria.
Entronca con nuestra estrategia de desarrollo humano y crecimiento sostenible.
Vamos a primar los proyectos de solución sostenible en energía,
tecnología digital, transporte público, infraestructuras y redes inteligentes.
La referencia de Euskadi es Europa
el impulso a la comunidad y la comunicación inteligente.
Asumimos los objetivos planteados en Horizonte 2020
los programas de actuación en los ámbitos de “Energía limpia, segura y eficiente”,
“Transporte inteligente, verde e integrado” o la “Estrategia de cambio climático”.
En el horizonte contamos con la puesta en marcha de la Alta Velocidad en 2019.
Es una oportunidad para la integración territorial y la conexión
con la estrategia del corredor ferroviario europeo.
Esta es una oportunidad a la que se suma también el Gobierno de Navarra
interesado en la conexión con la red de Alta Velocidad y el corredor atlántico.
Etorkizunari begira
2019an Abiadura Handiak lurralde-integrazioa gauzatzeko aukera eskaintzen digu.
Nafarroako gobernuak ere bere egin du aukera hori
izan ere, abiadura handiaren sarearekin
eta Europako korridore atlantikoarekin lotzeko interesa agertu baitu.
Europari begiratzen diogu, hiri eta komunitate adimentsuak dira gure erreferentzia.
"Smart city" kontzeptu europarra etorkizunerako erreferentzia da Euskal Hiriarentzat.
Giza garapenerako eta hazkunde jasangarrirako gure estrategiarekin uztartzen da.
Euskadik Europa du erreferentzia; hau da
komunitatearen sustapena eta komunikazio adimentsua.
Tenemos que seguir modernizando y planificando el futuro de nuestro territorio.
Avanzar juntos en la definición técnica de las Directrices para un Territorio inteligente,
sostenible, social e integrador, interrelacionado y participativo.
Nuestra responsabilidad es planificar el futuro territorial de forma compartida.
Este es el espacio en el que se produce la vida de la sociedad vasca, actual y futura.
Nos corresponde garantizar el desarrollo humano y el crecimiento sostenible
pensando hoy en el legado a las generaciones de mañana.
Este es el momento de Euskal Hiria, de la participación y la inteligencia,
de la integración y la garantía de sostenibilidad.
Gaur Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen Berrikuspena abiarazi nahi dugu.
Etorkizunerako bi sektore uztartu nahi ditugu: giza garapena eta hazkunde iraunkorra.
Elkarlanaren bidez adostu behar dugu Euskal Hiriaren etorkizuneko ikuspegia.
Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik.
There are still no comments
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this video
Politicians attending the event
(X term 2012 - 2016)