Videos Presidency Podcasts
(*) This subtitling service is generated in an automated way with a software version under test. Sorry for any errors.

Statements by the President in view of the latest events

2023 November 8
Transcription
Mundu osoan jarrera antidemokratikoak biderkatzen ari dira. Baita Estatu espainiarrean ere. Azken egunotan ikusten ari garen gertakariak onartezinak eta oso kezkagarriak dira. Ideologia faxista duten taldeek eragindakoak dira, baina demokrazia defendatzen dutela dioten sektore politiko eta sozialek bultzatu dituzte hasieratik. Irmotasun osoz gaitzesten ditugu justifikaziorik gabeko jarrera hauek. Biolentziak ez du tokirik demokrazian. Ahulegia da berarekin jolasean ibiltzeko. Jarrera antidemokratiko hauek hauspotzen dituzten pertsonak konplizeak dira eta zuzeneko erantzukizuna dute. Arduragabe hutsak dira. Kontrako jarrerak erabatekoa izan behar du, baldintzarik gabekoa, justifikaziorik gabekoa. Egoera honen aurrean, bi aukera besterik ez ditugu. Populismoa, manipulazioa, biolentzia eta sistema autoritario bat defendatzea, edo ordezkaritza bidezko demokrazia, pluraltasuna eta instituzioen aldeko jarrera irmoki defendatzea. Gizartea egoera honen guztiaren gainetik dago. Hau dela-eta, biolentzian eta gorrotoan bukatzen duten manifestazioak bertan behera uzteko deialdi zintzoa egiten dugu. Euskadi konfrontazio eta tentsio klima honetatik babestu behar dugu. Gure jarrera argia da: ezberdinen arteko elkarbizitza baketsua, instituzioen defentsa eta ordezkaritza bidezko demokraziaren aldeko apustu sendoa egiten dugu. Helburu honek gizarte osoarena izan behar du. Guztiok interpelatzen gaitu. Salbuespenik gabe: alderdi politikoak, gizartea eta zuzenbide estatua ordezkatzen dituzten erakundeak, agente sozialak eta baita komunikabideak ere. Politika erantzukizunetik egin behar dugu. Ez dago beste biderik. Bakean bizi nahi duen gizarteari zor gatzaizkio. Euskadi errespetutik eta ezberdinen arteko elkarbizitza eraikitzen jarraituko dugu. Gaur eta beti. Asistimos a una deriva social antidemocrática en todo el mundo, también en el Estado español. Los hechos ocurridos estos últimos días son inaceptables, muy graves y preocupantes. Unos hechos provocados por grupos de ideología fascista y promovidos desde sectores políticos y sociales que dicen defender la democracia. Los condenamos con rotundidad. La violencia no tiene cabida en democracia jamás. La democracia es demasiado frágil como para jugar con ella. Estos ataques son inaceptables en un Estado de derecho. Quienes desde hace años alimentan estas actitudes de confrontación, son cómplices de lo que sucede, son corresponsables y son irresponsables. La condena de la violencia debe ser clara y rotunda, sin medias tintas, sin excusas ni justificaciones. Ante esta situación, solo hay dos opciones. Alimentar el populismo, la manipulación, la violencia y un sistema autoritario, o defender la democracia representativa, el respeto a la pluralidad y las instituciones. La sociedad está muy por encima de lo que estamos viendo. Hacemos un llamamiento a desconvocar la oleada de protestas que están sirviendo de excusa para seguir generando odio, rencor y violencia. Debemos preservar Euskadi de este clima de tensión y confrontación. Vamos a impulsar siempre una convivencia pacífica entre diferentes, de respeto a las instituciones y a la democracia representativa. Esta misión debe ser compartida. Nos interpela a todas y todos, sin excepción. Partidos políticos, instituciones representativas de la sociedad y del Estado de derecho, también agentes sociales y medios de comunicación. La política siempre debe ejercerse desde el compromiso y la responsabilidad con la sociedad a la que nos debemos. Sigamos construyendo en Euskadi una cultura del respeto, el diálogo y la convivencia. Un país en el que tengamos sitio todas y todos.dos.
There are still no comments
  •  usuario
Politicians attending the event
(XII term 2020 - 2024)