-
María Begoña Pedrosa LobatoViceconsejera de Educación (XII term)
-
Jorge Arévalo TurrillasVice-minister of Vocational Training (XII term)
0
(*) This subtitling service is generated in an automated way with a software version under test. Sorry for any errors.
Transcription
(Musika)
.
.
Herri agintariak garen,
Txomin Aresti, eskolako zuzendari,
Ibon, eta baita zuzendaritza,
Ikasketa Buru eta Guraso elkarkideok
ere bai, jaun andreok
guztiok, egun on! Eta benetan desio
dut gaurko ekitaldi hau zuen
etorkizunerako proiektu berrientzako
ere hasiera bat izatea. Lehen eguna
beti da berezia. Berezia ikasle eta
irakasleentzako ere. Irailean
bete-betean sartuta gaude eta, iraila,
hezkuntzaren hilabetea dugu.
Erronkaz betetako ikasturtea dugu
aurrean. Ziur naiz poztasun handiak
emango dizkigula; baina, aldi berean,
ahalegin handia eskatuko digu
guztioi. Guztiok dugu hezkuntzaren
eta hezkuntzarekin lotura. Azken
finean, gizarte osoa da hezkuntza
sistemaren parte. Eta hezkuntza
sistemak berebiziko
garrantzia du gure gizartean eta
gure gizartearen izaeran eta
norabidean.
Beraz, zeinen garrantzitsua den gure
haurrei eta nerabeei eta gazteei
kalitate oberenako hezkuntza ematea.
Ezinbestekoa da gure hezkuntza
sistema zuhaitz zabal bat da,
enbor sendoa eta adar asko dituena.
Ikusi dugu hemen logoa, Txomin
Belarra ere. Hezkuntza sistema bera
zuhaitz zabal bat da. Zero urtetik
hasi eta bizitza osoan zehar, denok
gara ikasle, denok gara ikasle.
Eta ikasle bakoitzak bere adarra izango
du zain. Bizitzan zehar ikasteko
beharra, nahia eta ilusioa asetzeko
asmoarekin. Guztion nahia da zuhaitz
hori sendo mantentzea; eta gure
ardura da estrategia amankomuna
lideratzea, baliabideak bermatzea
eta etengabeko hobekuntza
bultzatzea. Hori da gizarteak egin
digu mandatua, gogoz eta ilusioz
hartzen duguna.
Ondo dakit irakaslea eta irakasle
izatea zer den. Egia da, denbora bat
daramat zirkuitutik kanpo, baina
ondo baino hobeto dakit baliabide
egokiak eskura izatea zer den, bai
pertsonalak eta baita materialak
ere. Horiek hezkuntza sistemaren
eskura jartzeko ahalegin guztia
egiten dugu, errealitatearen
printzipioa beti gure politiken
erdigunean jarrita. Hori bai,
zeregin horretan gaude eta hobetu
beharrekoak identifikatuta ditugu.
Jakin badakigu irakasleen
egonkortzeak on egingo diela
ikastetxeei. Horren bidez,
klaustroak egonkortu egiten dira eta
ikastetxeak bultzatu nahi duen
hezkuntza proiektua sendotu egiten
da.
Helburu horrekin, ikasturte honetan
3300 irakasle gehiagok lortuko dute
eta lortu dute euren egoera
egonkortzea. Eta horrekin batera,
600 irakasle lanetan handitu ditu
edo handitu dugu plantilla. Gainera,
lan eskaintza publiko berri bat
martxan dago, urrian egingo da, 1800
plaza gehiago egonkortzeko. Beraz,
3300 gehi 1000 eta zortzirehun. Eta
handitu egin dugu 600 irakasleetan.
Badakigu norbanakoan gero eta
zentratuagoa dagoen hezkuntza
eskaini behar dugula. Helburu
horretan ari gara lanean, ikasle
bakoitzaren beharrizanei erantzun
zuzena emanez. Edota gure hezkuntza
eguneratzeko beharra dugu, Besteak
beste, hezkuntza indartsuago baten
alde egin behar dugu, aukera
berdintasunak bermatzen dituena,
guztion inplikazioa eskatzen duena.
Hau gizarte osoaren helburu bat da.
Bide horretan, Legebiltzarrak eskatu
digu gure hezkuntza araudia
indartzea, eguneratzea, eta hori da,
hain zuzen ere, egin duguna.
Dakizuenez, Legebiltzarrean dago
jada Eusko Jaurlaritzak onartutako
Hezkuntza lege proiektua.
Legebiltzar taldeek lan handia egin
dute lege horren inguruan, eta
espero dugu datozen hilabeteetan
hezkuntza lege berri, sendo eta
adostua izatea.
Necesitamos una ley de Educación. La
necesitamos por una sencilla razón:
nuestras alumnas y alumnos, hijas e
hijos, nietos y nietos merecen
nuevas oportunidades, nuevas
herramientas para que todas y todos
y todos y cada uno de los centros
ofrezcan el mejor servicio posible
a todo el alumnado. Este es nuestro
principal objetivo. Dotar del mejor
marco a nuestro sistema educativo
para ofrecer la mejor educación
a nuestro alcance. No escatimaremos
esfuerzos en este sentido.
No digo nada nuevo al admitir que
nuestros recursos son finitos.
Lo son como los de cualquier familia,
porque no debemos olvidar que
el Gobierno gestiona los recursos de
esta gran familia que es nuestro país
.
Debemos mantener un equilibrio, un
equilibrio entre todas nuestras
prioridades, entre nuestros gastos e
inversiones, entre todos y cada uno
de los ámbitos. Debemos mantener
siempre el principio de realismo
para no hipotecar el futuro de
nuestro país.
Euskal hezkuntza sistema prest dago
ikasturte berriari hasiera emateko,
eta irakasleen lana eta gogoa
beharrezkoak izango dira, beste
behin ere. Badakigu prest zaudetela.
Hezkuntzako profesionalen eskuetatik
haur, gazte eta nerabe ugari pasako
dira, eta, hein handi batean hauen
etorkizuna eskoletan hasiko da forma
hartzen. Lanbide gutxi izango dira,
beraz, hain erantzunkizun handikoak,
Eta hau goraipatu nahi dut. Gu
guztion babesa izango duzue lana
aurrera ateratzeko. Gure eskuetan
dagoen guztia egingo dugu hezkuntza
eskubidea bermatzeko baliabide
guztiak jarriz eta une oro
beharrezkoak diren erabakiak hartuz.
Ikasturte honetan, besteak beste,
hiru urtetik aurrerako umek ingelesa
ikasteko aukera izango dute, Lehen
aldiz. Haur Hezkuntzako eta Lehen
Hezkuntzako ratioak jaitsi ditugu,
eta Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzan tutoretza bakoitza
jarriko dugu 20 ikasletik gorako
taldeetan. Gure ikasleen eta
familien ongizatea Ibonek aipatu du.
Ongizatea, gure ikasleen eta
familien ongizatea eta konfiantza
egunero irabazten jarraitu nahi
dugu. Seguru nago ikasturte bikaina
dugula aurretik, erronkaz josia eta
aukeraz betea aprobetxa dezagun.
Eskerrik asko.
(Musika)
Politicians attending the event