Premios Elkarlan Sariak
Videos Economic Development, Sustainability and Environment Podcasts
(*) This subtitling service is generated in an automated way with a software version under test. Sorry for any errors.

El Lehendakari llama a seguir apoyando al sector pesquero

2023 March 4
Transcription
(musika) (lehendakariaren hitzaldia laster hasiko da) (musika) Alkateak hitza eman dit eta... sailburua, alkate Zunbeltz eta zaudeten herri agintari, herri ordezkariok, bai Jaurlaritzarenak eta baita Udal herri agintari eta ingurukok ere bai, arrantzaleek batez ere, jaun andreok, egun on eta eskerrik asko gure arrantza sektoreentzako eta sektorearentzako horren garrantzitsua den eta izango den azpiegitura hau lehen eskutik ezagutzeko aukera emateagatik. Euskaldunok beti bizi izan gara itsasoari begira. Orain lepoa ematen diot, baina itsasoari begira bizi izan gara beti. Beste batzuek muga naturalak ikusten zituzten tokian, guk aukerak ikusten genituen. Egia da, itsasoak asko eman digu, baita kendu ere egin digu itsasoak. Aberastasuna ekarri digun bezala ezbeharrak eta albiste txarrak ere ekarri dizkigu itsasoak. Kresalaren ondorio atsegin eta desatseginik gure nortasuna zizelkatu dute. Arrantzale bezala ere oso baloratuak izan dira beti euskaldunak. Mendeetako lanaren ostean justizia osoz irabazitako fama ospea da gaur duguna. Hori ere, noski, hemen zaudeten arrantzaleei esker ere bada. Zuen arbasoen izen ona mantentzen jarraitzen duzue. Gogor lan eginez, hori aitortu beharra dago. Bizitzako gauza askori uko eginez. Zaila da legatz sapo edo antxoa bat plater batera eramateko atzean dagoen lanaz jabetzea. Zaila egiten zaigu arrantzaleak ez gara honentzat. Zuek bakarrik dakizue itsasoan horrenbeste egunez egotea zer den. Askotan ezer ere arrantzatu gabe. Askotan, asteetan zehar, zuen lankideak besterik ikusi gabe. Arrantza jardueraren ondoren sortzen den kate osoan lanean zaudeten guztioi ere nire aitortza eta eskertza. Lehorreratzen den guztiaren sailkapena. Ordu txikietan enkantean gauzatzen den salerosketa. Banaketa egiteko ezinbestekoa den logistika. Kalitatezko kontserbak prestatzeko produktuaren manipulazioa. Herrietako arrandegietarako salmenta. Katea luzea da. Kate honen atal bakoitzean balio erantsia dago eta azpiegitura berri honek kate osoari egingo dio mesede. Emakumearen lana... emakumearen lana ere bereziki aipagarria da. Saregileena, neskatilena edo paketatzaileena. Arrantza Lege berriak emakume hauei aldarrikapen historikoak ematen eta onartzen dizkio. Euskadin bultzada berezia eman diogu lorpen honi eta zuokin batera ospatzen dugu. Erakundeon lana eta ardura da zuei ahalik eta erraztasun gehien ematea. Arrantza ez da babestu beharreko lanbide klasiko bat. Gure bizimodu eta kulturaren parte bat da. Sektore estrategikoa izan, hain zuzen ere. Behar zaituztegu eta horretarako ezinbestekoa da gaur bezalako azpiegiturak eraikitzea. Gaur aurkezten dugun 19 milioi euroko inbertsioa honi esker, arraina deskargatzeko Euskadiko porturik garrantzitsuenak aurrera urratsa, aurrerapauso erabakiorra emango du. Etorkizunari ilusioz begiratu nahi diogu, belaunaldi berriek itsasoaren jarduerari eutsi egin behar diotelako. Horretaz etorri gara hitz egiten, on antza etorri garenean. Horretarako, berritu dugu ere "Antiguako Ama Arrantza Eskola" eta bertan etorkizuneko arrantza jasangarriari erantzuteko gazteak prestatuko dira. Hala espero dugu. Segi dezagun, beraz, arrantza-sektorea babesten eta laguntzen. Asko zor diogu gure lehen sektoreari eta arrantzari. Gure nortasunaren funtsezko zutabea da. Hori gogoratu eta aitortu behar dut eta aitortu behar dugu gaur eta beti. Eskerrik asko beraz. (txaloak)oak)
There are still no comments
  •  usuario
Politicians attending the event
(XII term 2020 - 2024)