0
(*) This subtitling service is generated in an automated way with a software version under test. Sorry for any errors.
El Lehendakari ha participado en el homenaje del Ayuntamiento de Azkoitia a Julene Urzelai, por su contribución a la sociedad
Transcription
(lehendakariaren hitzaldia laster hasiko da)
Javier alkate jauna, zurekin batera
zareten zinegotzi,
sailburua, foru diputatua, zaudeten
herri agintari, herri ordezkariok,
gizataldeetako eta erakundeetako
ordezkariok,
Mikel eta Julene Urzelairen
senitartekok, jaun andreok, egun on.
Eskerrik asko zuen gonbidapenagatik.
Benetako ohorea da ekitaldi honetan
zuekin guztiokin parte hartzeko aukera izatea.
Ez nuen Julene Urzelai ezagutzeko
aukerarik izan.
Baina haren ingurukoek bere izena
zelako harrotasunarekin daramaten
ikusteak aparteko emakume bati buruz
hitz egiten gaudela erakusten digu.
Zenbaitetan, pertsona bat nolakoa
den jakiteko ez da beharrezkoa
aurrez aurre ezagutzea.
Hori baino garrantzitsuagoa da utzi
duen legatuaren berri izatea.
Julene izena aipatzen dugunean,
aurpegian irudikatzen zaizuen
irribarreak erakusten digu gure
herriari egin dion ekarpena
izugarria izan dela.
Apartekoa izan dela.
Hamaika istorio entzun ditut.
Baina badira istorio horietako bakoitzean
behin eta berriz errepikatzen diren hitzak:
duintasuna, dotorezia, konpromisoa,
itxaropena eta gorrotorik eza.
Ez zaizkit transmititu beharreko
balore hoberik bururatzen.
Ezaguna da gure aberriaren historian
emakumeek izandako funtsezko ekarpena.
Gaur gara, beraiek izan zirelako.
Eta izango dira gure inguruko
emakumeak ere badirelako.
Julene, eta Emakume Abertzale Batzako
emakumeak, gure historia dira.
Gure parte dira. Gure herriaren oinarri
eta zutabe sendoak dira.
Aberrigintzan ekarpen itzela egin zuten
eta, egia da, ezingo diegu
inoiz ere bere lana behar bezala eskertu.
Baina etorkizunean neskatxa gazte
bat estatua honen parean jartzen denean,
berehala jakin beharko du duintasuna
bandera modura eraman zuen abertzale
eta demokrata baten aurrean dagoela.
Gure lana baita Julene Urzelaik
erakutsi zizkigun balioak gure
ondorengoei transmititzea.
Historian irabazi duen tokia zaintzea.
Gure erantzukizuna da orain bere
legatua babestea eta zabaltzen laguntzea.
Julenek eta bere belaunaldiko
emakume gehiegik ez zuten
bizitza erraza izan.
Gerra bidegabe eta krudel batek
beraien ametsak errotik zapuztu
zituen eta erbesterako bidea hartu
behar izan zuten.
Baina beraien sentimenduetan ez
zegoen gorrotorako lekurik.
Horrek, benetako indarra erakusten du.
Abertzale sutsua zen eta hori zabaldu
zuen bere bizitza osoan lau haizetara.
Baita euskal zaletasuna ere.
Ez ditzagun inoiz bere balioak ahaztu.
Erabili ditzagun bizitzak ematen
dizkigun aukera guztiak erakutsi
zigutena transmititzeko.
Asko zor diegu bera bezalako
emakumeei. Gure aitortza Julene eta
bere belaunaldiko emakume guztiei.
Ziur naiz enbor horretatik beste emakume
erreferente asko sortuko direla.
Eskerrik asko.k asko.