Videos Presidency
(*) This subtitling service is generated in an automated way with a software version under test. Sorry for any errors.

El Lehendakari llama a convertir las transiciones verde, digital y demográfico-social en oportunidad y seguir construyendo futuro a través del trabajo en común

2022 November 28
Transcription
(el discurso del lehendakari comenzará en breve) Gipuzkoako ahaldun nagusia, Eusko Legebiltzar buru andrea, Gipuzkoako Batzar Nagusietako buru jauna, herri agintari, herri ordezkariok, batez ere Gipuzkoako Foru Aldundia ordezkatzen duzuen guztiok, unibertsitateetako errektoreak, jaun andreok guztiok, egun on eta eskerrik asko hausnarketarako espazio hau eraikitzeagatik eta zuen gonbidapenagatik, Markel ahaldun nagusi jauna. "Etorkizuna eraikiz" Gipuzkoaren eraldaketaren motorea da, Erakusketan ikusi dugun bezela, hitzak eta ekintzak uztartzen dituena. Etengabe eraldatzen ari den mundu batetan bizi gara. Eraldaketa orokorra da, globala, ziurgabetasunez betea eta azkarra. Horren aurrean, antolatu duzuen lan jardunaldi honek babesleku bat eskaintzen digu: gelditzeko. pentsatzeko, ezagutzeko, partekatzeko, irudikatzeko eta ekiten jarraitzeko. Elkarrekin ari gara eta elkarrekin jorratu behar dugu bidea: erakundeok, enpresok eta gizarteak. Diagnostikoa partekatuz, estrategia adostuz, ekintzak martxan jarriz, ebaluatuz eta hobetuz. Gaur ekarpen, elkarrizketa eta eztabaida hauei esker sortuko diren ideiak, proiektu eta errealitate bihurtuko dituzue "etorkizuna eraikiz" lanabesaren bitartez. Herri helburu bera partekatzen dugu: jarduera ekonomikoa suspertzea eta enplegu-aukerak sortzen laguntzea, bereziki gazteei begira, gizarte kohesioa sustatzeko eta bermatzeko. Helburu horrek etorkizuneko ikuspegia eta ekintzarako plangintza uztartzea eskatzen digu. Alde batetik, euskal erakundeen lehentasuna egonkortasuna bermatzea izan da. Horrekin batera, eta oinarri hori hartuta, erakundeetan, enpresa munduan, baita gizartean, unibertsitatean eta ekosistema zientifiko-teknologikoan 2030erako ditugun erronkak finkatu ditugu. Erronka teknologiko-digitala, energia eta ingurumen erronka, eta erronka demografikoa eta sanitario soziala. Hiru erronka horiek aukera bihurtu nahi ditugu. Bide horretan emandako urrats sendoak erakusketan ikusi ditugu. Bide horretan ere, Berpiztu programa adibide bat da. Berpiztu covid pandemiak sortutako krisi ekonomikoa eta enplegu krisia gainditzeko erakundeen artean landutako erantzuna da. Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru aldundiek 2020ko irailaren 29an gure konpromisoa aurkeztu genuen: galdutako enplegu guztiak berreskuratzea eta langabezia tasa % 10etik behera jeistea. Berpiztu ere “etorkizuna eraikiz” filosofiaren parte da: lehentasunezko konpromiso errealista da, hasieratik parte hartzeari irekita dagoen programa eta gizarte eta ekonomia ehunarekin garatuko duguna. Berpiztu hiru trantsizio globalekin lerrokatuta dago eta proiektu zehatzetan inbertitzen du. Hitzak eta ekintzak: 180 milioi euro bideratu ditugu lehentasunezko jarduera eremuetara eta besteak beste, honako proiektu hauetan parte hartzen dugu. Adinberri 6 milioi euroko inbertsioarekin zahartze aktiboaren inguruan. Gizarte-politikei aplikatzeaz gain, ikerketa proiektuetarako eta teknologia berrietarako ekintza-gune bat da. Ekintza-gunea “silver economy” arloan. Albaola bi milioi eta erdi euroko inbertsioarekin. Adibide bat da, non etorkizunari buruzko hausnarketak industria tradizionalak berreskuratzea proposatzen du. Gure kultura-ondarea nortasun ezaugarria da, baita ekonomia suspertzeko aukera ere. Oarsoaldean jarduketak bultzatzen ari gara, 24 milioi euroko inbertsioarekin, Arditurriko bide berdea, Industrialde berriak, Pasaiako Ekonomia Urdinaren Poloa edo “Elkarrekin Lanean” proiektua. El Plan Berpiztu responde a la filosofia "etorkizuna eraikiz" a través de iniciativas y proyectos concretos. En el periodo 2020-2022 ha incentivado inversiones por importe de 8.400 millones de euros y ha dinamizado la contratación de 89.000 empleos, 15.000 a personas jóvenes a través del Plan de Choque de Empleo Juvenil. Estos cuatro años Berpiztu va a dinamizar inversiones por importe de 14.100 millones de euros e incentivará a un total de 155.000 empleos. Iniciativas, hechos, proyectos concretos que responden al modelo "etorkizuna eraikiz". Un modelo que está impulsando una nueva cultura de relaciones institucionales, políticas y de participación de la sociedad, compartiendo un diagnóstico y una estrategia, sumando fuerzas desde una nueva óptica de innovación social que contribuye a los objetivos de desarrollo sostenible y a la Agenda 2030 Gure eredua da: auzolanaren lankidetzaren bidez, etorkizuna eraikitzen jarraitzea. Gure ikuspegia globala da eta testuinguru horretan, hamarkada honetan, herri bezela anbizio handiko helburu jakin eta partekatu batzuk lortu nahi ditugu. Herri solidarioa izatea. Langabezia %6-ra jaistea. Euskadi karbonoz neutroa den lurraldea bihurtzea. Berrikuntzan Europarekin konbergentzia lortzea eta herri aitzindari izatea. Eta Europako eskualde oparoenen artean kokatzea. Helburu hauek lortzeko erakunde, enpresa mundu, unibertsitate eta gizartearen indar guztiak elkartu behar ditugu. Hori da gaur partekatzen dugun helburua, hori da etorkizuna eraikiz-en sakoneko esan nahia. "Etorkizuna eraikiz" ekarpen garrantzitsua egiten ari da gizarte berrikuntzan eta kultura politiko berri baten mesedetan. Eskerrik asko jardunaldi honen bidez lehen mailako xede hau bultzatzen jarraitzeagatik.raitzeagatik.
There are still no comments
  • Something to say?… comment on this video
Politicians attending the event