Videos Presidency Podcasts
(*) This subtitling service is generated in an automated way with a software version under test. Sorry for any errors.

El Lehendakari abre el curso 2022-2023 de la Universidad de Deusto

2022 September 21
Transcription
(Musika) . . . Eusko Legebiltzar buru andrea, herri agintari eta ordezkariok, Bilboko Elizbarrutiko Gotzaina, errektore eta Deustuko Unibertsitateko arduradunok, euskal unibertsitateetako errektore eta ordezkariok, irakasle eta ikasleok, sailburua, Gobernu kideok, jaun andreok, egun on eta eskerrik asko zuen gonbidapenagatik. Stella Solernou Sanz, idazkari orokorrak, aurreko ikasturtearen memoria aurkeztu digu. Felipe Gomez Isa Zuzenbide Fakultateko irakasle doktore eta katedradunaren eskutik, "Garapenaren Iraunkorreko helburuak, Belaunaldien barruko eta arteko Kontratu Sozial Berrirantz " hitzaldia entzun dugu. Zinez interesgarria da gaia eta bereziki Nazio Batuek, Bilboko Hiria eta Euskadi aukeratu dutenetik 2030 Agenda tokian-tokian hedatzeko eta indartzeko. Aukera bat arlo honetan gure konpromisoa erakusten jarraitzeko. Baita ere nazioartean 2030 Agendaren inguruan, gure lankidetza publiko-pribatuaren gobernantza eredua proiektatzeko. Jose Maria Guibert errektoreak, Deustuko Unibertsitatearen helburu eta erronkak partekatu ditu. Oinarrian, gizarte eta giza balioak, hezkuntzaren, ikerketaren zein berrikuntzaren ikuspegitik. Horrekin batera, gure gizartearen ezagutza eta etorkizuneko beharrei erantzuna. Betiere, ehun ekonomikoa eta nazioarteko ikuspegia kontutan hartuta. Ikasturte-hasiera beti da aukera egindako bidea errepasatzeko, etorkizunerako funtsezko helburuak azpimarratzeko eta erakundeez egin gizartearen arteko elkarlana adierazteko. Deustuko Unibertsitateak oinarri sendo bat eskaintzen digu. Kudeaketan eta kalitatean aitzindariak izan zarete, baina baita bereziki pertsona guztien balioak lehenesten ere; gizarte konpromisoa ikuspegi komunitario batetik egitearen motibazioa lehenesten, alegia. Oinarri hauek hartuta bizi izan dugun krisi garaietan, eskertzekoa da beti erakutsi duzuen lanerako eta auzolanerako prestutasuna. Gogoan dut eta eskertzen dut Deustuko Unibertsitatearen ardura eta erantzukizuna. Bost P ingelesez (People, Peace, Prosperity, Planet, Partnership) dira Nazio Batuek helburu jasangarriak batu egiten dituzten ardatzak. Gaur, Bakearen Nazioarteko Eguna den honetan, Putin jaunak 300.000 erreserbista Ukrainara mugiaraziko dituela iragarri duenean. Oso gertukoa dugu Ukrainatik etorritako errefuxiatu ikasle talde bat hartzeko garatu duzuen ekimena, gazte talde honi unibertsitate ikasketak jarraitzeko aukera emanez eta gure gizartean integratzeko baliabideak eskainiz. Comenzamos un nuevo curso dando continuidad a un camino que estamos recorriendo juntos. Un camino centrado en la persona y que trata de ofrecer los recursos más adecuados en un mundo en plena transformación. Universidades y Gobierno recorremos un camino de compromiso social, colaboración e innovación. Un camino que nos ayude a responder mejor a los retos de nuestra sociedad con la mirada puesta en las necesidades de las generaciones más jóvenes. Un camino centrado también en las prioridades de la agenda universitaria europea. Una agenda que promueve la articulación de Campus interuniversitarios europeos, que integran proyectos compartidos de formación, investigación y de transferencia. Una agenda que constituye un gran avance en la transformación del sistema universitario europeo tras el proceso de convergencia de Educación superior de Bolonia. La Universidad europea UNIC, integrada por la Universidad de Deusto, es parte esencial de esta agenda. UNIC refuerza el proyecto de la Universidad de Deusto porque le ofrece la dimensión del desarrollo europeo. Además, este proyecto fortalece la transferencia de los valores de la Universidad de Deusto a la sociedad europea. Aprendemos y aportamos. Hartu-eman honetan sakontzen jarraitu behar dugu: Europako unibertsitate-prestakuntzaren esparruan aurrera eginez; lankidetzan arituz, Europako beste eragile batzuekiko harremana indartuz, giza aurrerapena sustatzeko; Unibertsitatearen nazioarteko ikuspegia indartuz, bai tokian-tokian baita kanpoan ere; eta gure gizartearen erronka nagusi erantzun eraginkorrak eskaintzen lagunduz. Nazioarteko lankidetza geroz eta garrantzitsuagoa da unibertsitate eragile guztien artean. Horregatik, unibertsitate sistemaren plan berriak bereziki indartuko du nazioartekotzearen ardatza, unibertsitateen plangintza eta jarduerarako esparru estrategiko bat eskainiz. Nazioarteko lankidetza da egun bikaintasunaren giltza. Vivimos una realidad global, y la Universidad de Deusto está sabiendo anticipar las nuevas respuestas. La estrategia de internacionalización del sistema universitario vasco se centra en tres objetivos: Favorecer la capacitación de personas para el desarrollo de un contexto que impulse la internacionalización en el ámbito local; impulsar la especialización y priorización de la oferta formativa investigadora y de transferencia; y promover las alianzas, reforzando acuerdos estratégicos con territorios y sistemas universitarios internacionales. Esta estrategia persigue constituir la universidad como polo de generación y atracción de talento y como polo de investigación y transferencia internacional. En la sociedad actual, la base de la excelencia universitaria radica en la cooperación internacional. Recuerdo que en el inicio del curso pasado el rector nos avanzaba a su disposición a colaborar con el Gobierno en la articulación de un plan estratégico renovado. Hemos abordado este proceso y hemos acordado los siguientes objetivos: Duplicar el número de estudiantes internacionales en la universidad en 2026; ampliar la oferta académica internacional de prestigio y especializada hasta alcanzar el 25% de la oferta total; innovar en modalidades de movilidad más flexibles e inclusivas, así como incorporar la dimensión internacional de las prácticas y el aprendizaje dual, para conseguir que al menos el 50% del alumnado participe en una experiencia internacional. Estos son objetivos de país, que constituyen un contrato social, contrato que se decía intra generacional, intergeneracional. También un contrato social entre la universidad y el Gobierno, en un ámbito clave para la sociedad vasca de cara al futuro. Es importante que la universidad se incorpore a una visión integral e integrada de la acción pública y al cumplimiento conjunto de los objetivos que nos hemos marcado como país. Errektore jauna, Deustuko Unibertsitateko arduradunok, eskerrik asko erakundeekin eta gizartearekin auzolanean aritzeko kultura aplikatzeagatik. Unibertsitate sistema osatzen dugunok elkarrekin egin nahi dugu aurrera, gazteei bereziki, eta oro har gizarteari eskaintzen diegun zerbitzua hobetzen jarraitzeko. Eta honela, hasiera ematen diot 2022-2023 ikasturteari. Y con esto declaro abierto el Curso Académico 2022-2023. Eskerrik asko eta zorionak! (Musika))
There are still no comments
  •  usuario
    Something to say?… comment on this video
Politicians attending the event