Videos Presidency
(*) This subtitling service is generated in an automated way with a software version under test. Sorry for any errors.

El Lehendakari destaca la labor de la UPV/EHU en el escenario de “incertidumbre e inseguridad” que vivimos

2022 September 14
Transcription
(Musika) (Musika) Eusko legebiltzarburu andrea, Jose Antonio Ardanza lehendakaria, herri agintari eta ordezkariok, sailburua, errektore andrea, euskal unibertsitateetako errektore eta ordezkariok, irakasle eta ikasleon ordezkaritza ere, jaun andreok, egun on. Aitor Zurimendi idazkari orokorrak aurreko ikasturtearen memoria aurkeztu digu. Leire San Jose andreak, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktoreak, gaurkotasun osoko hitzaldia irakurri du. Balio ekonomikoa eta gizarte balioaren ezinbesteko orekaren inguruko hausnarketa proposatu digu. Eva Ferreira errektoreak Unibertsitatearen helburu eta erronkak partekatu ditu hezkuntzaren zein ikerketaren ikuspegitik; beti ere nazioarteko testuinguruaren jarraipena lehenetsiz. Eskerrik asko denoi. Euskal Herriko Unibertsitatearen komunitatea osatzen duzuenoi. Errektore horiei eta euskal unibertsitate sistemaren ordezkarioi. Unibertsitate sistemak oinarri sendo bat eskaintzen digu eta eskertzeko da erakusten duzuen gertutasuna eta auzolanerako prestutasuna. Euskadiko, Europako eta munduko gizarteak azken urteotan krisi ekonomikoari eta covid pandemiari aurre egin ondoren, Ukrainan gertatzen ari denaren eraginak, izua, kezka eta zalantza sortzen digu. Hiru gai nagusi horietan, Unibertsitatearen jarrera eta erantzuna bikaina izan da. Gizartearen kezka nagusiekin bat egin duzue eta zuen ekarpenak aitortzen ditu. Gogoan dut aurreko urteko helburu nagusia unibertsitateak aurrez aurreko irakaskuntza bermatzea zela. Aurten, nahiz eta pandemiak jarraitzen dugun, hasi berri dugun ikasturteari begira, zorionez, helburu hori normaltasunez hartzen dugu. Hori lortzeko hezkuntza komunitate osoak egindako ahalegina eskertu nahi dugu, baita ere, Osasun Sailak eta Osakidetzak eskainitako gertuko zerbitzua ere. Erantzukizunez eta profesionaltasunez gainditu ditugu erronka nagusiak, hau da, unibertsitate esparruarentzat enborra den Unibertsitate Planaren helburuak. Egindako bidearen ebaluazioa egiten jarraitu behar dugu etengabeko hobekuntza sustatzeko eta bide horretan, ikasturte honetarako helburu zehatza dugu, hain zuzen, 2023-2026 Unibertsitate Sistemaren Plan berria adostu eta abian jartzea. Me sumo al reconocimiento internacional a la labor de la universidad y su aportación en el escenario de incertidumbre e inseguridad que vivimos. Este año nuestra universidad, la Universidad del País Vasco, Euskal Herriko Unibertsitatea, ha logrado una vez más situarse entre las 400 mejores del mundo. Zorionak. Este logro se sustenta en un modelo y una trayectoria que prima la evaluación y la mejora continua. En esta línea, destaco los avances que merecen un reconocimiento institucional y social en cinco ámbitos: Científico tecnológico, particularmente el fortalecimiento y la sostenibilidad de los grupos de Investigación de Excelencia y la Cátedra de Cultura Científica, así como el impulso a la colaboración con la red BERC e Ikerbasque. Docente, en especial por el despliegue del modelo propio de innovación docente a gran escala en departamentos, centros y titulaciones. Internacionalización: gracias al desarrollo del proyecto de Universidad Europea ENLIGHT y la estrecha colaboración con Nueva Aquitania. Empresa-sociedad con la progresiva implantación de la formación universitaria dual y la colaboración Universidad + Empresa y Comunidad Universitaria a través del compromiso con las políticas de igualdad y equidad, así como el despliegue de los Objetivos de Desarrollo Sostenible de la Agenda 2030. Errektoreak Unibertsitateak gizartearekin duen konpromisoa aurkeztu du prestakuntzaren, ikerketaren, ezagutzaren transferentziaren eta aliantzen itunaren bidez. Potentzial hori Euskadin eta Euskaditik kanpo egiten duen lanaren bidez bideratzen da eta euskal gizarteak Europako eta munduko gizarteari egiten dion ekarpena erakusten laguntzen du. Eusko Jaurlaritzak eta unibertsitateak estuki lan egiten jarraitzen dugu oraingo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko. Auzolan horretan ikuspegi estrategiko partekatua dugu. Unibertsitate Sistemaren Planaren bidez zehazten dena. Partekatzea gure lankidetzaren balio bat da eta 2023-2026 aldirako ikuspegia hiru printzipiotan oinarrituta dago. Euskal gizarteari eta Europako gizarteari unibertsitate zerbitzua bermatzea, unibertsitatearen balio soziala ekartzea eta ikustaraztea eta inor atzean ez uztea. Alegia: konpromiso akademikoa eta gizarte-konpromisoa. Asumimos el compromiso de una educación universitaria anclada en criterios de excelencia y que impacta en las tres transiciones: energética y climática; tecnológica y digital; demográfica, sanitaria y social. Sobre estos criterios, el nuevo Plan se asienta en cuatro claves. Capacitar, cooperar, internacionalizar e impactar, Capacitar, avanzando en nuevas metodologías de enseñanza centradas en el alumnado, fomentando de manera singular los ámbitos salud, educación y STEM. Cooperar, articulando la relación con empresas y centros de formación profesional para favorecer la empleabilidad y reforzando la relación con los centros de investigación de excelencia BERC. Internacionalizar, impulsando la participación en campus, redes y programas internacionales, implicando a agentes científicos, tecnológicos, sociales y empresariales, y consolidando iniciativas de referencia, como el Campus Eurorregional Transfronterizo Euskadi Aquitania. Impactar, reforzando la vinculación empresarial y tecnológica con la sociedad vasca, divulgando el valor de la ciencia, generando vocaciones de futuro y talento de alta especialización, así como reforzando las oportunidades de acceso a la universidad, apostando por la incorporación del euskera y trabajando por la igualdad efectiva. El nuevo plan ahondará en el refuerzo de las capacidades de formación, investigación y transferencia en los ámbitos de salud, educación y STEM. Osasunaren arloan, Basurtuko Medikuntza eta Erizaintza Fakultate da gure lehentasuna. Herri proiektu estrategikoa da. Gure konpromisoa irmoa da, eta unibertsitatearekin lanean ari gara sortu diren zailtasunak gainditzeko eta proiektu hau premiaz gauzatzeko. Bestetik, Espainiako Gobernuarekin ditugun harremanak bideratzen ari gara eta oinarri hauen beharra aldarrikatu nahi dugu. Euskal unibertsitate sistemaren eta harekin lan egiten duten eragileen autonomian sakontzea, bereziki enpresen denean. Gure unibertsitateen eta gure gizartearen helburu estrategikoen garapena ez oztopatzea, arau esparrua ez mugatzea, tokiko errealitatetik urrun dagoen ikuspegi batetik, eta itundutako eskumen-esparrua errespetatzea. Gure gizartearen erronkak identifikatzeko eta gure unibertsitateekin zein agenteekin adostutako politika eraginkorrak ezartzeko dugun gaitasuna aldarrikatu nahi dugu. Gai hauetan, besteak beste, plantillen diseinuan, ikasleen onarpenean, Euroeskualdeko eta Nazioarteko lankidetzan bikaintasuneko talentua erakartzeko programetan, prestakuntza dualean, Unibertsitatea + Enpresa lankidetzan, gure Kalitate Agentziaren ebaluazioan edo finantzaketa ereduan. Eusko Jaurlaritza eta Euskal Unibertsitatea erreferentea gara lan arlo horietan. Gure helburua da haien garapena eta aurrerapena bermatzea gure eskumenen eta unibertsitate autonomiaren esparruan. Amaitzeko, hezkuntzaren inguruan gaur eman dugu urrats baten berri partekatuko dut. Gaur Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Hezkuntza Legearen Jendaurreko Informazioaren izapidea argitaratu dugu. Nire lehen hitzak Hezkuntza komunitate osoaren eta legebiltzar taldeen jarrera eskertzeko dira. Hezkuntza hitzarmena gauzatzen goaz eta hori denok egindako ekarpenari esker lortzen ari gara. Bat gatoz hezkuntza lehentasun bat dela eta bat gatoz hitzarmena dela etorkizunerako oinarririk sendoena. Denon artean egindako bide honi jarraipena ematea da gure xedea eta nahia. Se ha mencionado por parte del secretario general y por la doctora Leire San José, la Agenda 20 30. Si me permiten, no quiero desaprovechar la ocasión de compartir con ustedes una muy buena noticia. Naciones Unidas ha confirmado la aceptación de la candidatura de Bilbao como sede permanente y global del Secretariado de la Coalición Local 2030, cuya misión principal es extender y arraigar la Agenda 2030 en cada uno de los gobiernos locales y regionales en todo el mundo. Lograr que esta sede se ubicase en Euskadi ha sido un objetivo intensamente perseguido por el Gobierno Vasco. Eskerrik asko Espainiako Gobernua, Bilboko Udala eta BBK Fundazioari. Esta decisión de Naciones Unidas representa un reconocimiento a la trayectoria desarrollada por las instituciones vascas en materia de Agenda 2031 y un impulso a su proyección futura. Los valores de la solidaridad y la sostenibilidad que los 17 Objetivos de Desarrollo Sostenible representan, constituyen las referencias de un futuro con esperanza. Nazio Batuek Bilboren hautagaitza onartu dute. Egoitza berria Euskadin kokatzeko Eusko Jaurlaritzan ahalegin berezia egin du. Nazio Batuen erabaki horrek Agenda 20 30aren arloan euskal erakundeek egin duten ibilbidea aitortu eta etorkizuneko proiekzioa bultzatzen du. Elkartasunaren eta iraunkortasunaren balioak garapen iraunkorreko 17 helburuek elkartasunaren eta iraunkortasunaren isla dira eta horiek halaber, etorkizun itxaropentsuaren erreferente. Hoy hemos publicado en el Boletín Oficial del País Vasco el trámite de información pública del Proyecto de ley de Educación Vasca. Agradezco la participación y el compromiso demostrado por el conjunto de la comunidad educativa y de los grupos parlamentarios para avanzar desde el diálogo y poder contar con una nueva ley de Educación asentada en el compromiso compartido y el pacto. Este proyecto de ley está abierto ahora a las aportaciones. Debemos hacer la ley entre todas y todos, porque es una ley para todas y todos. Agradezco a la rectora y a su equipo el compromiso con que mantienen vivo el espíritu de la universidad: Eman ta zabal zazu. Seguimos formando un equipo. Os animo a seguir avanzando con la misma profesionalidad, responsabilidad y dedicación. Unibertsitate sistema osatzen dugunok elkarrekin gaude eta elkarrekin egin nahi dugu aurrera, gazteei eta gizarteari eskaintzen diogun zerbitzua hobetzen jarraitzeko. Auzolana da bidea. Eta honela hasitzat ematen dut 2022-2023 ikasturtea Euskal Herriko Unibertsitatean. Declaro inaugurado el curso académico 2022-2023 en la Universidad del País Vasco, Euskal Herriko Unibertsitatea. Eskerrik asko eta ikasturte oparoa izan dezazuela! (Musika)a)
There are still no comments
  • Something to say?… comment on this video