Videos Presidency
(*) This subtitling service is generated in an automated way with a software version under test. Sorry for any errors.

El Lehendakari aboga por seguir extendiendo la práctica deportiva y el patrocinio

2022 July 1
Transcription
(saludos) (música) (aplausos) Durangoko alkate anderea, sailburua, Mankomunidadeko buru, baita Aldundiaren ordezkari, herri ordezkari eta herri agintariok. Gaurkoan Tabirako-ren bai Hila, Alicia eta zuekin batera osatzen duzuen zuzendaritza talde kideak eta Baque-ren familia eta María bereziki, jaun-andreok, arratsalde on eta zorionak zuen ezkontzaren 50garren urteurren honetan eta eskerrik asko benetan. Tabirako eta Baque aitzindariak izan zineten zuen jarduerak elkarri lotzen eta zuen jarduerak sustatzen eta zabaltzen. Gure kirolak eta kulturak badute ezaugarri bat. Normalean hiru zutaberen inguruan funtzionatzen dute: Gizarte-ekimena, babes pribatua eta herri erakundeen laguntza. Horri esker, bai kirolean, eta baita kulturan ere, jarduera asko posible dira, ekinbide publiko eta pribatuaren artean konplizitate bat sortzen denean. Jaurlaritzan auzolana deitzen diogu horri. Konturatzen gara zer nolako garrantzia duen enpresa batzuek eskaintzen dituzten dirulaguntzak eta babesak. Bereziki jarduera horiek tokian-tokian gertatzen direnean eta horren adibide on bat da Baque. Zuen inguru hurbilean dauden hainbat jarduera babesten dituzue. Hila-k aipatu ditu, besteak beste, euskarari, kulturari, txirrindularitzari, pilotari eta bereziki, saskibaloiari eskaini diozuen babesa aitzindaria, eredugarria eta berritzailea izan da. Tabirako-k eta Baque-k kirolak eta jarduera fisikoak duen garrantzia erakutsi duzue. Tabirako y Baqué, a lo largo de estos 50 años, habéis impulsado los mejores valores del deporte. Sois pioneros en el patrocinio deportivo y habéis batido todos los récords de colaboración y trabajo en equipo. Hoy la práctica deportiva y el patrocinio se han extendido en la sociedad y tenemos que seguir avanzando por ese camino. El fomento de la actividad física y el deporte es un objetivo primordial de las instituciones vascas, por la importancia que tienen para la salud y para el bienestar físico y emocional de quien los practica. Una sociedad sana y moderna con personas más activas y saludables. Vuestros 50 años de colaboración y de contribución a este objetivo son un ejemplo que hoy reconocemos y agradecemos. Gaur 50 urte betetzen ditu Baque-k Tabirako saskibaloi taldeari eskaintzen dion babesak. Babes iraunkorra eta aberasgarria. Tabirako-k eta Baque-k “urrezko ezteiak” ospatzen dituzue. Zuen harremanak urrea balio du. Euskal kirol antolatzaile, kirolari, kirolzale eta herritar guztion izenean jaso ezazue gure esker ona. Zorionak eta urte askotarako! askotarako!
There are still no comments
  • Something to say?… comment on this video
Politicians attending the event