1
(*) This subtitling service is generated in an automated way with a software version under test. Sorry for any errors.
El Lehendakari subraya en la reunión del Consejo Asesor del Euskera que es necesario el esfuerzo y la solidaridad de todos y todas para un futuro saludable y sostenible del euskera
Transcription
(ez da entzuten)
Herri agintari eta ordezkariok,
Euskararen Aholku
Batzordearen kideok,
jaun andreok, arratsalde on.
Ongi etorriak
Lehendakaritzara eta eskerrik asko
zuen parte hartzeagatik
eta zuen ekarpenengatik ere.
Gaur, zuen baimenarekin,
1999 eta 2002 urteen
artean Aholku Batzorde
honen kidea izan zen
Ramuntxo Camblong
oroituz hasiko gara.
Euskaltzale eta pertsona ona.
Goian bego.
Bizi dugun
pandemia garai honetan,
ideia bat partekatuz hasiko naiz.
Hala esaten genuen:
"Egokitu zaion garaiari
egokitzea da aurrera begira
bizi nahi duen gizarte baten
lehen eginkizuna".
Garaiari egokitzearekin batera,
ezinbestekoa du etorkizunari begira
hobetu beharrekoak lantzea ere.
Egokitu, etorkizunari begira,
hobetu, landu, etengabe berritu.
Horrela, Garapen jasangarriaren
helburuei begira jarri gara mundua
osatzen dugun gizarte guztiak eta,
ongi asko dakigu
euskarak behar duela, eta baduela,
ikuspegi horretan berezko toki bat,
ezinbestekoa bezain ukaezina.
Euskararen etorkizun osasuntsu
eta jasangarriak nahitaez
ahalegin planifikatura
behartzen gaitu.
Herritarren eta multzoen arteko
elkartasunezko loturak zaindu
eta indartuko dituen plangintza.
Pertsonaren neurrian diseinaturiko
plangintza,
askotariko pertsonen eta
taldeen inplikazioa bilatuko duena.
Gaurko osoko bilkura honetan,
hain zuzen ere, plangintza horren
goreneko emaitza izango dugu
hizpide: Euskararen Agenda
Estrategikoa 2021-2024.
Une berezian datoz
Agenda eta Bilkura ere.
Gure gizarteak, mundu osoan bezala,
galdera asko egin behar
izan dizkio bere buruari
hilabete ilun hauetan.
Erantzukizun pertsonal eta
kolektiboaz
galdetu behar izan diogu
geure buruari maiz,
elkartasunaz, zuhurtziaz,
neurrien egokitasunaz,
baita haien eraginkortasunaz ere.
Gogoeta horrek errekuperazio
pertsonal eta sozialerako
ikuspegi hobe batean
jarri behar gintuen
eta aztertu behar dugu,
orain, benetan jarri ote
gaituen ikuspegi hobe horretan.
Baiezkoan egon nahi dut.
Ikuspegi hobe batetik
abiatu garela uste dut.
Gure ahuldade eta indarren
neurrian jakitun gara,
edo neurriaren jakitun gara,
inoiz baino jakitunago.
Era berean, elkarrenganako enpatia
eta errespetuz jardueraren...
jardutearen balioaren jakitun gara,
Inoiz baino jakitunago.
Badakigu horretan jokatzen dugula
gure ahalegin guztien eraginkortasuna.
Eta euskararen normalizazioaz ere
ari naiz, noski.
Izan ere, bada zerbait
Euskararen Nazioarteko Egunera
hurbiltzen ari garen honetan
ozenago esan beharrekoa,
eta honako hau da. Hain zuzen ere:
gure gizarteak argi utzi du,
Euskaraldia bezalako
ekimen arrakastatsuetan,
beste hainbat ekinbidetan ere,
ez duela zordun izan nahi euskararen
bizi indarrari dagokionez.
Alderantziz,
irabazi garbiko balantzea nahi du
gure gizarteak euskararen
erabileran eta beraz,
bizi-indar eta osasunean.
Horixe da besteak beste,
Garapen jasangarrirako
gizarteak egin nahi duen
ekarpen nagusietako bat:
Iraganeko eta gaurko
hizkuntza gurea etorkizuneko
hizkuntza ere izan dadila.
Alor guztietan lan egin
beharko dugu horretarako.
Oso bereziki
komunikazio eta berrikuntzaren
gizarteak etengabe sortzen
eta berrasmatzen dituen
gune eta espazioetan.
Aurrera egin behar dugu,
erabilera formaletan
egiten ari garen irmotasunez,
euskararen erabilera ez
formaletan ere. Hau da,
eremu askeetan,
atsegin eta gozamen pertsonal
eta kolektiboaren espazioetan.
Euskararen bizi-indarraren hazkunde
esponentziala izango dugu sari
horrela jokatzen badugu.
Amaitzeko,
gogoeta bat egin nahi dut
gazteriaren inguruan,
haientzat zaila,
oso zaila, gertatu den
eta oraindik gertatzen ari den
egoera honetan.
Dena eskatzen diegu gazteei,
euskararen normalizazioari
dagokionez ere.
Haiengan jartzen ditugu itxaropenak,
eta haiek gogoan ditugula
bideratzen ditugu hainbat
eta hainbat ekimen.
Hala behar du, ezbairik gabe,
haiek baitira
etorkizunaren berme bakarra. Baina
erantsi diezaiogun ezaugarri bat
gure ahaleginari,
gazteen inplikazioa lantzearren:
gizarte bizitzaren
alor guztietan bezala,
gure gazteek badakite
eskuzabaltasunez jokatzen
euskararen
erabilerari dagokionez ere.
Aitorpen hori
merezi dute, diskurtsoan
zein praktika. Neurri handi batean,
haiei esker goaz aurrera.
Merezi dute gizarte osoaren
onespena,
euskararentzat bizi emaile baitira.
Jaso dezatela beraz,
Euskararen Aholku
Batzordearen onespena.
Hori da, gaurko
gure lehen proposamena.
Mila esker guztioiztioi
One comment
-
-
2021 November 17
Comentario de Twitter:
Lehendakariak euskararen etorkizun osasuntsu eta jas... https://t.co/nHOGp7jTKB