Videos Presidency Podcasts
(*) This subtitling service is generated in an automated way with a software version under test. Sorry for any errors.

El Lehendakari subraya en la reunión del Consejo Asesor del Euskera que el euskera es un compañero de viaje imprescindible para salir de situaciones difíciles

2020 December 2
Transcription
(inaudible) Aurrerabide gizartea euskaraz biziberritzea helburu. Inoiz inork pentsatuko ez zukeen eran jo gaitu gaitzak. Beste horrenbeste, gaitzaren ondorioek. Mundu osoa, gizarte guztiak, egitura guztiak, pertsona guztiok jarri gaitu geure benetako neurriaren aurrean, buruz buru. Kupidarik gabe utzi du agerian ahaztu nahi genukeen zerbait: zaurgarriak gara, zaurituta gaude. Erantzukizunaren bidetik heldu diogu erronkari, denon indarrak batuz. Bai baitakigu ez dagoela beste irtenbiderik. Euskararen hiztun elkarteak ere sufritu du pandemiaren eragina, bereziki erabilera mailan. Zentzu horretan, erakunde publikoen konpromisoa sendoa eta egindako lana handia izanagatik ere, ezin izan diogu nahi bezala erantzun. Euskaldunok, baina, ezin dugu ahaztu badela funtsezko ekarpen bat, gizarte ahalegin, itzal eta miresgarri horren osagai ezinbestekoa eta geure esku soilik dagoena: euskaraz egin behar diogu aurre mundu mailako krisiari, euskaraz egin behar dugu ilunpetik argira eramango gaituen bidea, euskaraz sendatuko gara, euskaraz sendatuko dugu geure gizartea, euskaraz besarkatuko ditugu mundu osoko gizakiak. Bat garelako. Euskaraz bat mundu osoarekin. Horixe da euskaldunok neurri batean edo bestean euskaraz bizi garen munduko herritarrok alegia, euskara gero eta gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiliz giza garapenari egiten diogun ekarria. Gizarte kudeaketa aurreratuari gaineratzen diogun balio erantsia. Banaka heltzen diogu, jakina, euskaraz gero eta gehiago bizitzeko konpromisoari. Nahitaezko zutabea baita norberaren egin ahal hori edozein aurrerabidetan, oso bereziki gizarte prozesu konplexuetan, eta horixe da euskara biziberritzea helburu duena ere: Gizarte prozesu konplexu bat, ertz eta osagai ugari duena. Ongi asko dakigu hori mundu osoko euskaldunok. Badakigu besteak beste, euskaldunok euskararen hiztun elkartea osatzen dugula, eta Euskaraldian norberaren erabakimenetik abiatzen dela euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzerakoan inguruan hainbatetan sortzen zaizkigun oztopoak gainditzeko bulkada. Baina badakigu era berean, ezinbestekoa dugula elkarrengana biltzen gaituen bulkada ere. Norabide biko bektoreak baita euskara eta euskaldunok lotzen gaituena. Euskarak herri egiten gaitu, euskal hiztunon komunitateak egiten du euskara orainaren eta etorkizunaren hizkuntza. Bide horretatik heldu zaizkio beti euskarari. Aurrerapauso behinena. Norberaren eta gizartearen konpromisoak sendo uztartzetik unean uneko beharrizanei euskaraz erantzuteko erabaki sendotik etorkizunerako bidea euskaraz salatzeko euskal instituzioek, gizarteak eta gutariko bakoitzak egindakotik Euskaraldiak eskaintzen digu aurten berriz ere zailtasunak aukera bilatzeko bilakatzeko abagunea. Krisia aukera bihurtzeko lanabesa. Ingurumari aldrebesean dator ezbairik gabe aurtengoa eta horrek areagotu egingo du guztion eta bakoitzaren konpromisoaren balioa. Administrazio eta erakunde publikoena barne. Aurtengoan balio berezi batez apainduko da ahoa bizi belarria prest eta bihotza kartsu dugun guztion ekimena. Aurtengoan inoiz baino erabakigarriagoa izango da euskararekiko gertutasuna. Keinu praktiko oro, euskal hiztunon Gandhik zein euskararen zabalkundean erdaretara tik lagundu nahi dutenengandik datorrela ere. Esanahi berezi batez jantziko da aurten ezinbestez, euskara gehiago gehiagorekin eta gehiagotan erabiltzeko ahalegina. Egokitu zaigun ataka larritik ateratzeko erabakiari euskaraz ateratzearen ezinbestekotasuna erantsiko diogu euskal hiztun nahiz euskararen lagun orok. Izan ere, bagenekien euskaraz zetorrela Geroa euskaraz ere mintzo dela etorkizuna. Eta aurten beste zerbait ikasi dugu egoera zailetatik ateratzeko eginahalean lagungarri dugu euskara bidelagun ezinbestekoa. Krisialditik sendoagoa ateratzea helburu dugun honetan. Erabil dezagun euskara ere aurrera egiteko lanabes gisa. Euskaraz biziberritu behar dugulako geure gizartea. Euskararen ahotsa zor diogulako munduari. Euskaraz garelako munduko herritar, euskara aurrerabidea delako. Eskerrik asko guztioi. Egun on eta eskerrik asko gurekin izateagatik. Euskaraldia amaitzear dela eta Euskararen Egunaren bezperan osatzen dugu Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordea. Legealdi berri honen lehen bilera izango da. Beraz, lehen hitzak Batzordeak orain arte egindako lana aitortzeko eta eskertzeko izango dira. Covid 19-aren egoerak baldintzatzen du lehen bilera hau. Eragina du, baita ere, euskararen biziberritzean eta erabilera prozesuetan. Argi dago, euskaraz hitz egiteko eta ikasteko aukerak gutxitu zaizkigula azken hilabete hauetan. Edonola ere, euskarari bizindarra ematen jarraitzen dugu. Gaur aurkeztuko dugun Adierazpena edo aurkeztu dugun Adierazpena adostasun osoz eraikitako Adierazpena da. Erakundeon adostasunetik diogu gizartea berritzeko bide eta aukera bat dela euskara. Euskaraz egin behar diogu aurre mundu mailako krisiari. Argi dugu krisi txiki nahiz handiei erantzuteko aukera berriak ematen dizkigula euskarak. Euskarak batu egiten gaitu, euskara integraziorako gonbidapena da, berritzailea da eta beti jartzen gaitu etorkizun oparo baten miran. Erakundeek, gizarteak eta gutariko bakoitzak egindakotik egingo dugu aurrera euskararen biziberritzean, eta horretako helduleku nagusiena auzolana izango da. Beti bezala. Azken hitzak ere eskerrak emateko izango dira. Eskerrak egoera honetan Aholku Batzorderako proposamena jaso eta onartu duzuen guztioi, eta animoak, animoak bide honetan beharko ditugulako. Adierazpenean esan dugun moduan: erabili dezagun euskara aurrera egiteko lanabes gisa. Eskerrik asko guztioi.ztioi.
There are still no comments
  •  usuario
Politicians attending the event
(XII term 2020 - 2024)