Videos Presidency
(*) This subtitling service is generated in an automated way with a software version under test. Sorry for any errors.

El Lehendakari pide al Gobierno de Sánchez coordinación y comunicación

2020 April 29
Transcription
Euskadin Osasun Larrialdiari Aurregiteko bilera izan dugu. LABIren zazpigarrena izan da gaurkoa. Krisia hasi zenetik, egoera aztertu, baliabideak planifikatu eta informazioa partekatu dugu pandemiari lankidetzatik aurre egiteko. Gaur, egoeraren bilakaera positiboa egiaztatu dugu. Test kopurua handitzeak gaixotasuna hobeto ezagutzen eta osasun-erantzuna hobetzen laguntzen ari da. Ospitaleen eta Zainketa Intentsiboetako Unitateen ahalmena hobetzen ari da. Materialaren hornidura egonkortu dugu. Gaixotasunaren transmisio-ratioa batetik behera dago jada, modu egonkorrean. Bileran, jarduera ekonomiko eta soziala berreskuratzeko euskal planaren oinarria ere partekatu dugu. "Biziberri Planak" hurrengo hilabeteetarako gure ekintza estrategia zehazten du. Euskadiko osasun, gizarte, lurralde eta ekonomia egoerari egokitutako plana da. Duela aste batzuk, bi lantalde sortzea adostu nuen, Sánchez presidentearekin, gobernu bakoitzeko bana. Helburua trantsizio-planari modu koordinatuan ekitea zen. Adostutakoa betez. Eusko Jaurlaritzak bere ekarpena egingo du. Euskal erakundeen elkarlanerako eredua defendatzen dut. Alderantziz, Espainiako Gobernua partekatzen ez dudan beste eredu bat aplikatzen ari da. Atzo izan genuen azken adibidea. Sánchez presidentearen agerraldi publikoaren bidez, ezagutu genuen Espainiako Gobernuaren "normaltasun berrirako trantsizio Plana". Ez dut eredu horretan sinesten. Lehen egunetik lankidetza osoa eskaini dut eta inposaketa saiakera oro baztertu dut. Ez diot lankidetzari eta koordinazioari uko egingo. Eredu horretan sinesten dut. Eraginkorrena eta praktikoena da. Hori da Euskadin erabiltzen ari garen eredua. Une bakoitzean behar diren neurriak planteatu, kontrastatu, erabaki eta ebaluatzen jarraituko dugu. Betiere koordinazio eta lankidetza irizpideari jarraituz, baita estatuarekin ere. Hauxe izan da beti gure erantzuna: LANKIDETZA. Gure erantzuna da Euskadin osasun arreta eraginkorra hobetzen jarraitzea. Hobekuntza hori azken ia lau hamarkadatan, Euskal Osasun Sistemaren eta Osakidetzaren estrategiari, lidergoari, kudeaketari eta konpromisoari esker lortu da. Gure erantzuna da neurri partekatuak hartzen jarraitzea Euskadiko bizitza soziala eta ekonomikoa berreskuratzeko. Jarduera ekonomikoan osasuna eta segurtasuna bermatzen jarraitzea. Hori guztia Eusko Jaurlaritzak egindako gomendioak eta protokoloak aplikatuz egin da. Gure erantzuna pertsonei, familiei, negozioei, saltokiei eta enpresei ziurtasunak eskaintzen jarraitzea da. Gure erantzuna elkarlaneko gobernantzaren eredua indartzea da. Pedro Sanchez presidenteari orain arte adierazi diot gaitasun osoa dugula normaltasun berrirako trantsizioaren erabakiak, erritmoak eta faseak Euskadin kudeatzeko. Jakinarazi diot ezin dela horrela mantendu aginte bakarra eta alarma- egoera. Garrantzitsuena partekatzea, irizpideak bateratzea eta lankidetzan aritzea da eta ez tutoretza-egoera iraunkorra mantentzea. Aginte bakarra eta alarma-egoera Erkidego bakoitzak autogobernurako erakutsitako gaitasuna kontuan hartu gabe gauzatzen ari dira. Euskadin hamarkadak daramatzagu osasuna, hezkuntza edo gizarte babesa behar bezala kudeatzen. Erreferentzia gara Estatuan. Aginte bakarrak ez du eskaintzen eredu hobeago eta eraginkorrago bat. Alderantziz. Legeria arruntaren gaitasun osoa aztertzeko eskatzen dut, zehazki, 1986ko Osasun Publikoaren Lege Organikoa eta 2011ko Osasun Publikoaren Lege Orokorra. Krisi hau hemendik aurrera kudeatzeko esparru bat da, Alarma Estatua ordezkatzen duen salbuespen- egoera gehiago luzatu beharrik gabe. Espainiako Gobernuak aniztasuna errespetatuz, eraikuntza bateratuan aurrera egin beharrean, "Probintzia anitzeko estatu-eredua" proposatzen du. Honek atzerakada zentralizatzailea eta irregulartasun ulertezina dakar. Eredu horrek ez du errespetatzen, ez eta onartzen ere nazio-aniztasuna eta autonomia estatuaren eredua; are gutxiago gure autogobernu bereziaren gaitasuna. Krisi honen kudeaketa modu harmoniatsuan gara daiteke eredu autonomikoarekin, autogobernuarekin eta lankidetza espirituarekin. Espainiako Gobernuak kontrako erabakia hartu du. Modu desegokian egin du, komunikaziorik gabe. Eraginkortasun edo kudeaketa arrazoiak kontuan hartu gabe. Jaurlaritzak eta euskal erakundeek, Sánchez presidenteari eta Espainiako Gobernuari aldebiko harremana ezartzeko eskatzen diogu. Hori da Euskadiri eragiten dioten erabakiak hartzeko modurik eraginkorrena. Euskadin edozein plana garatu ahal izateko, euskal erakundeen lidergoa, inplikazioa eta kudeaketa beharrezkoak dira. Lehen egunetik koordinazioa, lankidetza eta erantzunkidetasuna planteatzen ari gara. Hori da Euskadin ezagutzen eta gauzatzen dugun eredua. Hori da eredurik eraginkorrena birusa garaitzeko eta gure erkidegoa berreraikitzeko. Hoy hemos celebrado la séptima reunión del LABI, el Consejo Asesor interinstitucional del Plan de Protección Civil para hacer frente a la emergencia sanitaria en Euskadi. Desde el inicio de la crisis hemos analizado la situación, planificado los recursos y compartido la información para hacer frente a la pandemia desde la COLABORACIÓN. Hoy hemos constatado la evolución positiva de la situación. El incremento del número de test nos está ayudando a tener un mayor conocimiento de la enfermedad y a mejorar la respuesta sanitaria. La capacidad hospitalaria y de UCI está mejorando con el descenso de ingresos y el incremento de altas. Hemos estabilizado el suministro de material. La ratio de transmisión de la enfermedad se sitúa ya por debajo de UNO de forma estable. En la reunión que hemos compartido también la base del plan vasco para la recuperación de la actividad económica y social. El "Plan BiziBerri" define nuestra estrategia de acción compartida para los próximos meses. Es un plan ajustado a la realidad de la situación sanitaria, social, territorial y económica de Euskadi. Hace varias semanas acordé con el Presidente Sánchez la creación de dos grupos de trabajo, uno por cada Gobierno. El objetivo era abordar de forma coordinada el plan de transición. El Gobierno vasco va a hacer su aportación en este marco. Este sigue siendo el modelo de trabajo compartido y colaborativo de las instituciones vascas. El Gobierno español está aplicando otro modelo que NO comparto. Ayer tuvimos el último ejemplo. Conocimos a través de la comparecencia pública del Presidente Pedro Sánchez el denominado "Plan de transición hacia una nueva normalidad". Desde el primer día ofrecí toda la colaboración y rechacé cualquier intento de imposición. No voy a renunciar a la colaboración y la coordinación. CREO EN ESE MODELO. Es el más efectivo y práctico. En Euskadi predicamos con el ejemplo. Vamos a plantear, contrastar, decidir y evaluar las medidas que se necesite en cada momento. Siempre bajo el criterio de coordinación y colaboración, también con el Estado. Esta es nuestra respuesta: COLABORACIÓN. Nuestra respuesta es seguir mejorando la atención sanitaria eficiente en Euskadi. Algo que durante casi cuatro décadas, también durante estas semanas, ha sido posible gracias a la estrategia, liderazgo, gestión y compromiso del Sistema Vasco de Salud y Osakidetza. Nuestra respuesta es seguir tomando medidas compartidas para recuperar la vida social y económica de Euskadi. Seguir garantizando la salud y la seguridad en la actividad económica, algo que se ha realizado aplicando las recomendaciones y protocolos elaborados por el Gobierno Vasco. Nuestra respuesta es seguir ofreciendo certezas a las personas, familias, negocios, comercios y empresas. Nuestra respuesta es fortalecer el modelo vasco de gobernanza colaborativa. Al Presidente Pedro Sánchez, ya hasta ahora, le he transmitido que contamos con plena capacidad para gestionar las decisiones, ritmos y fases de la transición a la normalidad en Euskadi. Le he transmitido que no se puede mantener el mando único y el Estado de Alarma de esta manera. Lo importante es compartir, aunar criterios y colaborar. NO mantener un estado de tutela permanente. El mando único y el estado de alarma se están ejerciendo sin tener en cuenta la capacidad demostrada de autogobierno de cada comunidad. En Euskadi llevamos décadas gestionando correctamente la sanidad, la educación o la protección social. Somos una referencia en el Estado. El mando único no está ofreciendo un modelo mejor y más eficaz. Al contrario. Apelo a analizar la plena capacidad de la legislación ordinaria. En concreto, la Ley Orgánica de Salud Pública de 1986 y la ley 33/2011 General de Salud Pública. Constituyen un marco para gestionar esta crisis a partir de ahora, sin necesidad de prorrogar más la situación de excepcionalidad que representa el Estado de Alarma. El Gobierno español, en lugar de avanzar en la construcción común desde el respeto a la pluralidad, plantea un modelo de Estado provincial que representa un retroceso centralizador y una anomalía incomprensible. Un modelo que no respeta ni reconoce la plurinacionalidad ni el Estado Autonómico; y menos, la capacidad de nuestro Autogobierno singular. La gestión de esta crisis se puede desarrollar de forma armónica con el modelo autonómico, el autogobierno y el espíritu de coordinación y cooperación. Se ha tomado la decisión contraria. De forma improcedente. SIN COMUNICACIÓN. Sin atender a razones de eficacia y gestión. El Gobierno y las instituciones vascas instamos al presidente Pedro Sánchez y al Gobierno español a establecer un mecanismo de interlocución bilateral para coordinar la toma de decisiones que afecten a Euskadi. El desarrollo de cualquier plan en Euskadi sólo será posible con el liderazgo, implicación y gestión de las instituciones vascas. Estamos planteando desde el primer día coordinación, colaboración y corresponsabilidad. Es el modelo que conocemos y ejercemos en Euskadi. Este es el modelo más eficaz para vencer al virus y reconstruir nuestro país. (Musika)
There are still no comments
  • Something to say?… comment on this video
Politicians attending the event
(XI term 2016 - 2020)