Citizen petitions Housing and Urban Agenda
qrcode

VPOen salerosketetako altzarien abusuaren inguruan kaltetuei babesa?

By Iker
2026 June 1
Not answered yet
0 votes

Egun on,

Pasa den astean jakin zen babes ofizialeko etxeen salerosketa guztiz aldatuko dela aurrerantzean. Neurri interesgarriak proposatu ziren, prozesuan irregulartasunak ekiditzen eta etxebizitza-eskubidea bermatzen saiatzeko.
Neurri horietako bat da etxebizitzaren salerosketatik aparte altzariak saltzeko aukera guztiz bertan behera uztea, ikusita saltzaileek trikimailu hori erabiltzen dutela salmentari etekin handiagoa ateratzeko.

Hori ere beharrezko neurria da zalantzarik gabe, baina askok diru hori ordaindu behar izan dugu etxebizitza eskuratzeko. Trikimailu hori erabili dugu, baina egoerak guztiz behartuta, bestela ez genukeelako inolako aukerarik izango etxebizitza bat eskuratzeko. Beraz, ez dut uste bidezkoa denik erabaki horren zama gure (erosleen) gain jartzea, egoerak behartuta egin behar izan dugu horrela.
Urte batzuk barru etxea saldu beharko banu, ordaindutakoaren puska handi bati uko egin beharko genioke hasiera-hasieratik. Egoeraren bidegabekeria ikusita, ez da posible altzariak saltzea ondo justifikatutako kontratu baten bidez, kontratu horren zergak ordainduz eta salerosketa hori Etxebizitza sailak onartuz? Ez dago aukerarik konpentsaziorik eskatzeko?

Ziur nago diru hori ordaindu duen jende guztiak nahiago izango lukeela hainbeste ordaindu izan ez balu, baina orain arte abusu hori saihesteko neurririk ez denez egon, orduan ez genuen aukerarik izango etxerik erosteko eta alokairuan bizitzea ez da aukera bat azkenengo urteetatik hona.

Ulertuko eta kontuan hartuko duzuelakoan. Adeitasunez

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
There are still no comments
  •  usuario