Campaña 25n
Citizen petitions Housing and Urban Agenda
qrcode

VPOaren helburuak kolokan jabe batzuen iruzurrarekin

By Iker
2024 July 16
0 votes
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.

Egun on,

Babestutako Etxebizitza Publikoak diru-iturri eta aurrezki baxuagoak dituztenentzat pentsatuta daude. Hala ere, hainbat modutan ari da baliabide publiko honi iruzurra egiten eta, ondorioz, beharrean dauden hiritarrak kaltetzen:
- erosi eta bertan bizi ez diren VPOak (askotan kontraturik gabeko alokairuak dituztela)
- norberaren kontabilitatean amarruak egitea urte bateko Errenta Aitorpenean diru-sarrera mugaren azpitik egoteko (adib. Errenta Aitorpenean diru-sarrerak urtez aldatu, eszedentzia bat eskatu edo lanik gabe gelditu tarte luze batez, etab. etab.)
- guraso edo bikoteen egoera ekonomikoa bikaina izan arren, babestutako etxebizitza bat erosten duten jabeak (bikotearekin etxea partekatuz, bigarren etxe bat erosiz beste norbaiten izenean, etab.)
- altzarien eta hobekuntzen aitzakian, mugatuta dagoen prezioa modu lotsagarrian puztea (askotan deklaratu gabeko ordainketa bidez eta 60.000 €-raino ere heldu daitekena)

Irakurri izan dut frogak behar dituzuela iruzur hauen aurka egiteko, baina uste dut nahiko erraza dela horien adibideak aurkitzea (adib. Inmoprotec higiezin enpresaren bitartez 55.000 €ko gain-kostua duen etxebizitza babestu hau --> https://www.idealista.com/inmueble/105488264/ )

Mesedez, eskatu nahiko nizueke zorrotz jartzea VPOen helburuekin eta neurriak hartzea iruzur hauek gelditu eta zigortzeko.

Adeitasunez

Argument in favour
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
Arguments against
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
One comment
  • Photo Etxebizitza eta Hiri Agenda
    Vivienda y Agenda Urbana
    2024 August 6

    Gure ikuskapen- eta zehapen-eginkizunen azken urteetako jardunari buruzko informazioa eman nahi dizugu, gure jardueretan gardentasunari eta argitasunari eusteko. Gaur egun, 15 ikuskatzaile ditugu plantillan, eta 20 urtez betetzen dute beren eginkizuna. 2022tik 2024ra bitartean, guztira 22.095 ikuskapen-fitxa egin ditugu. Ikuskapen horietatik 161k zehapen-espedientea ireki zuten, eta 99k zehapenak. Zigor gutxi egon daitezkeela hautematea garrantzitsua da; izan ere, agerian uzten du ondo betetzen ari direla arauak gero, etengabeko ahaleginaren eta gure ikuskapen-prozesuen hobekuntzaren ondorioz.

    Legegintzaldi honetarako, lan hori indartzea aurreikusi da, zehapenen maila handituko duen eta 2015eko Etxebizitza Legera egokituko dituen erregelamendu bidezko garapen baten bidez. Neurri hori bereziki garrantzitsua izango da etxebizitzaren Estatuko legearekin sortzen diren gai berriak direla-eta, eta Kontsumoarekin koordinatu beharra dagoelako arauak betetzen diren ikuskatzeko, hala nola tenkatutako eremuetakoak.

    Konpromisoa hartu dugu Sailari aplika dakiokeen araudia betetzeko eta herritarren konfiantza mantentzeko gure helburu iraunkorrarekin.

    Queremos proporcionarte la información sobre el desempeño de nuestras funciones de inspección y sanción en los últimos años, con el fin de mantener la transparencia y claridad en nuestras actividades. Actualmente, contamos con 15 inspectores en plantilla, que llevan desempeñando su función durante 20 años. En el periodo de 2022 a 2024, hemos realizado un total de 22.095 fichas de inspección. De estas actuaciones, 161 derivaron en la apertura de un expediente sancionador y 99 en sanciones. La percepción de que pudiera haber pocas sanciones es relevante y pone de manifiesto que se está cumpliendo razonablemente bien con las normas, especialmente si se tiene en cuenta que han sido más de veinte mil (22.095) las fichas abiertas, fruto del esfuerzo continuo y la mejora en nuestros procesos de inspección.

    Para esta legislatura, está previsto reforzar esta labor mediante un desarrollo reglamentario que incremente el nivel de las sanciones y las adapte a la Ley de Vivienda de 2015. Esta medida será especialmente relevante debido a las nuevas cuestiones que surgen con la ley estatal de vivienda y la necesidad de coordinarse con Consumo para la inspección del cumplimiento de normas, como las de zonas tensionadas.

    Estamos comprometidos con nuestro objetivo permanente de cumplir con la normativa aplicable al Departamento y mantener la confianza de la ciudadanía.

Comments are disabled for this document