Citizen petitions Education
qrcode

Hezkuntza publikoa garraiorik gabekoa.

2023 September 12
100 %In favor
2 votes (2/0)
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.

Berriro ere, eskolara bueltan, garraiorik gabe gelditu gara.
Eskola publikoaren aldeko hautua egiten dugunok, berriro ere, zigortuak sentitzen gara.
Berriro ere, herrietako biztanleak bigarren mailako herritarrak bilakatu gara erkidego honetan. Gure herrietatik kanpo dauden ikastetxetara bideratzen gaituzte eta, berriro ere, gurasoengan gelditzen da ikasleak garraiatzeko ardura.
Sisifori gertatu zitzaion bezala, berriro ere harria mendi tontorreraino igoko dugu.
Horrek ez du esan nahi, begirunerik merezi ez dugunik.
Hezkuntza Sailak egoera honen aurrean eman beharreko erantzunaren zain gelditzen gara.

Argument in favour
  • Landa eremuetan eskola-garraioa ORAIN!
    2023 September 14
  • Landa eremuetan eskola-garraioa ORAIN!
    2023 September 14
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
Arguments against
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
2 comments
  • Hezkuntza saila
    2023 September 21

    Ikerubide agurgarria,
    Ezer baino lehen, adierazi nahi genuke Hezkuntza Saila jakitun dela eskola-garraioko zerbitzurik ezak zein eragozpen eragin dizkien familiei ikasturte honetako lehen egunetan, eta benetan sentitzen dituela sortutako zailtasun guztiak. Baina aldi berean azaldu nahi genizuke lehen unetik zerbitzua bermatzeko lanean aritu dela Saila, lizitazioan hutsik gelditu ziren ibilbideetan iazko baldintza beretan jarraitzea eskainiz enpresei, lehenik (udako opor garaian); eta nahitaez betebeharreko Agindua argitaratuz (iraileko lehen egunetan), ondoren.

    Dakizunez, astelehen honetatik aurrera (irailaren 18tik aurrera), zerbitzua emateari utzita zeuden eskola-garraioko enpresak berriro hasi dira zerbitzu hori eskaintzen. Joan den astean eta asteburuan Hezkuntza Sailak eta enpresak ordezkatzen dituzten elkarteek izan dituzten harremanen ondoren, alde biek erabaki dute elkarrizketei berriro ekitea, etorkizunera begira hobekuntza-proposamenak aztertu eta planteatzeko xedez. Ondorioz, berriro eskola-garraioko zerbitzua ematen hastea onartu dute hala egiten ari ez ziren enpresek, aurreko ikasturtean egiten zuten baldintza berberetan.

    Hezkuntza Sailaren lehentasuna zerbitzua bermatzea izan da uneoro, eta horretarako lanean aritu da buru-belarri. Baina lan horrekin batera, Sail honek abian jarri du familientzako ezohiko dirulaguntza deialdi bat ere. Deialdi honen xedea da eskola-garraiorako eskubidea izan arren enpresek zerbitzu hori eman ez izanak eragin dien familiei laguntzak ematea. Kilometroko 0,29 euroko kopurua ordainduko da ikasle bakoitzeko. Eskolako jardunaldia zatitua den kasuetan, etxetik ikastetxerako joan-etorriko bi ibilbide hartuko dira kontuan eskola-egun bakoitzeko; eta joan-etorriko ibilbide bat jardunaldi jarraituko eskola-egun bakoitzeko.

    Laguntza hauek jasotzeko eskabide-orriak bide telematikoetan zein paperean aurkeztu ahal izango dira, ikasleak ikasketak egiten dituen ikastetxeko zuzendaritzan, bigarren kasu horretan. Hilabeteko epea izango da horretarako, irailaren 27an hasi eta urriaren 26ra arte.

    Mila esker, zure eskaera Irekiaren bide helarazteagatik.

  • Photo Naroa Bilbao Gil
    2023 September 13

    Bat nator zure eskaerarekin. Lotsagarria da egoera. Gure herrian, empresaren arabera garraioa daukazu.
    Politikoen erantzunaren zain berriro ere.

    Nekazal nukleoak baztertzea bakarrik dute helburu.

    Guraso guztien aldetik erantzun gogorragoa espero dut.

Comments are disabled for this document