80/2023 Dekretuaren bi xedapen indargabetzaileen arrazoia
Ingurumeneko Aholku Batzordearen osaera, kideak izendatzeko prozedura, antolaketa eta funtzionamendua arautzeko ekainaren 6ko 80/2023 Dekretuan, besteak beste, honako bi xedapen indargabetzaile txertatu dira:
HIRUGARREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA. Arau enuntziatua indargabetzea.
Indargabetuta geratzen da Valderejo-Sobron-Arcenako mendilerroa, Valderejoko Parke Naturala, Kontserbazio Bereziko Eremua eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuko Baliabide Naturalak Antolatzeko II. Plana onartzen duen abenduaren 13ko 152/2022 Dekretuaren III. eranskineko 5. artikuluaren hirugarren atala.
LAUGARREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA. Arau enuntziatua indargabetzea.
Indargabetuta geratzen da abenduaren 13ko 153/2022 Dekretuaren III. eranskineko 6. artikuluaren laugarren atala. Dekretu horren bidez, Izki Natur Ondareko Naturagune Babestuaren, Parke Naturalaren, Kontserbazio Bereziko Eremuaren eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren Baliabide Naturalak Antolatzeko II. Plana onartu zen, eta Izki Parke Naturalaren eta haren babes eremu periferikoaren mugak aldatu ziren.
Zein da horien arrazoia? Zergatik ez da beste arau-manurik onartu indargabetu diren horiek ordezkatzeko?
Eskerrik asko.
-
2023 June 22
Kaixo, hona hemen erantzuna:
A) Zein da horien arrazoia?
Abenduaren 13ko 152/2022 Dekretuaren 5.3 artikulua eta abenduaren 13ko 153/2022 Dekretuaren 6.4 artikulua indargabetu dira, bi artikulu horiek Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-ordena konstituzionala urratzen dutelako; izan ere, aire-espazioaren kontrolaren, aire-zirkulazioaren eta aire-garraioaren arloko Estatuaren eskumen esklusiboa, Espainiako Konstituzioaren 149.1. 20 artikuluan jasotakoa, inbaditzen dute bi xedapen horiek.Aipatutako bi artikulu horiek arau hauen aurkakoak ere baziren:
a) Natura Ondareari eta Biodibertsitateari buruzko abenduaren 13ko 42/2007 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarria.
b) Aire Nabigazioari buruzko uztailaren 21eko 48/1960 Legearen hirugarren artikulua.
c) Irailaren 21eko 1180/2018 Errege Dekretuaren 19. artikulua (2. eta 3. apartatuak) eta 22. artikulua (2. apartatua).B) Zergatik ez da beste arau-manurik onartu indargabetu diren horiek ordezkatzeko?
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak artikulu horien objektu diren gaiak arautzeko eskumenik ez dutelako.