
OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA _ A EREDUA???
Gaur egun, ikastetxeko orientatzaileek zure alaba/semea hurrengo ikasturterako oinarrizko LH batean matrikulatzea gomendatzen badizute, eta Gasteizen bizi bazara, zure alabaren/semearen eskola-bizitza osoa D ereduan egin badu ere, gaztelaniara pasatu behar duzu.
Gasteizko oinarrizko LHko eskaintza guztia A ereduan egiten delako, nola liteke hori?
Familiak beste hiri batean matrikulatzea erabakiko balu, non D ereduko eskaintzarik badago, Hezkuntza Sailak bere gain hartzen al du ikasle horren garraioa?
-
-
2023 February 13
Mbasterra agurgarria
Egungo egoeraren zergatia azaltzeko, utz iezaguzu historia pixka bat egiten. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila 2015-2016 ikasturtean hasi zen Oinarrizko Lanbide Heziketa ematen. Hori horrela ezarri aurretik, udal-zentroek eta ikastetxe pribatuek ematen zituzten HLPP deiturikoak (Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programak), A hizkuntza-ereduan. Harrezkero, lanean ari gara eskaintza (gehienak ikastetxe pribatu-itunduetan eta udal-zentroetan daude) gero eta handiagoa izan dadin ikastetxe publikoetan, eta eskaintza hori euskaraz ere izan dadin.
Lanbide Heziketako Sailburuordetzaren mendeko Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzaren asmoa da ikastetxe publikoetan oinarrizko mailako heziketa-zikloen eskaintza eta ikastetxe guztietan (publikoak eta pribatuak) eredu euskaldunen eskaintza handitzen jarraitzea.
Bestalde, eta garraioari buruzko galderari dagokionez, jakinarazi nahi dizugu oinarrizko mailako heziketa-zikloak ikasten ari diren ikasleek eska ditzaketela eskola-garraiorako banakako dirulaguntzak. Hezkuntza Sailak urtero irekitzen du deialdi hau. Esteka honetan 2022-2023 ikasturterako laguntzen deialdia ikus dezakezu: https://www.euskadi.eus/bopv2/datos/2022/11/2204990e.pdf
2023-2024 ikasturterako deialdia 2023ko udazkenean onartzea aurreikusten da.
Mila esker zure eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.