Amaia Agirre Pinedori eskaria luzatzen diot behingoz Berrikuntza arloan helburuak argi zehazteko eta BeAtarren figura zentzu praktikoz betetzea
Hezkuntza Sistema nabarmenki berritu behar da. Ados. Behingoz legean jartzen duena egia bihur dadin bitartekoak jarri behar dira. Baina Berrikuntza Arduradunen figura berria sortzea ez da panazea. Denboraz Planifikazio egituratua eta Berritzeguneak berrantolatzeko/ordezkatzeko prozesu kohesionatu eta koherentea beharko genuke. Eta ez orain gertatzen ari dena.
Nola da posible "aurretiko ebaluazioa" teoriaren alde egotea, gero hezkuntza prozesua pertsonalizatuagoa izan dadin, eta gero irakasle guztiek DigiCompEdu ia bera egitea (berdin traketsa bazara edo ingeniero informatikoa). Behin eta berriz gauza bera egiten, aurreratu gabe.
Nola da posible gure lana zehztuko duen moodle plataforma ez irekitzea, azaroaren 15arte? Zer Berrikuntza EZ da egingo bi hilabete t´erdi hauetan? Eta orduan lana jarriko da denontzat, Gabonetan entregatzeko? Garai horretan irakasleak lanez gainezka egoten dira, lehen ebaluzioarekin bat datorrelako.
Non geratu dira hezkuntza administrazioaren "Bikaintasuna" "kooperatzen ikasi" "izaten ikasteko konpetentzia" "ikasteko konpetentzia", "ikaste-prozesuan ereduak ematearen ohitura" eta beste hamaika kontu? Teoriatik praktikara salto egin, burrokraziaren lupetzetan harrapatuta geratu gabe ebidentzietan oinarritutako hezkuntzara pasatzeko ordua da. Jendea erreta dago kudeaketa desegokia egin duzuelako. Eta erantzunkizuna da aginduak eman dituena, baldintza egokiak jarri / ziurtatu gabe.
Ez adanismoan erori. Geletako ateak zabalik dituzu errealitatean murgiltzeko edozein ikastetxetan. Bertakoen beharrak eta eskariak entzutea oso hezitzailea litzateke. Hots, esateko asko duenei galdetu eta entzun. Praktika onak egin dituztenengandik ikasteko ordua da. Ez gaude denbora alperrik galtzeko prest.
-
2022 November 4
Legeak ez dira egin behar goitik behera, baizik eta behetik gora. Lehenik langileen/ikasle/bezeroen beharraz jabetu, haiei itaundu, hobekuntzak proposatu/inposatu aurretik.
Egituraren bat desmuntatu aurretik alternatiba ondo muntatuta izan.
Zerbait martxan jarri aurretik, martxan jartzeaz arduratu behar direnak ondo formatu/trebatu.
Gu baino lehenago egon diren erraldoien sorbalden gainean altxatu. Aintzindariengandik ikasi!
Liderrak eredua izan behar du.
Koherentzia eta lankidetza oinarrizko baldintzak dira:
Eguneroko praktika ikasgeletan eta legean datorrenaren artean kontraesanak ekiditzeko bitartekoak jarri.
Irakasle guztien baliabideak partekatuta izan, eskuragarri. Sareak eraiki. Erderaz badaude: Simbiosis, adibidez. Euskaraz dauden material guztientzako alternatiba bilatu
Hemengo bibliografia gomendatzen dizut: https://docs.google.com/document/d/1ZpEwP1U8g4vkPcF2IX_Muwq_Cek5ZsIQZCITJWGsfNE/edit?usp=sharing -
2022 November 4
Comentario de Twitter:
RT @inmaculadaun: @ubibene Podéis traducir el texto https://t.co/A10JSuWN0b con el traductor https://t.co/bpCLclvrZA . En "Zalacaín el aven… -
2022 November 4
Comentario de Twitter:
@ubibene Podéis traducir el texto https://t.co/A10JSuWN0b con el traductor https://t.co/bpCLclvrZA . En "Zalacaín e… https://t.co/lW8gycNaZT -
2022 November 4
Kaixo Inma,
Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizugu zure ikuspuntua helarazi eta ekarpenak partekatzeagatik. Dakizun eran, hezkuntza sistema orohar eraldaketarako prozesu sakon baten barruan dago, pandemiak areagotu zuena. Hainbat erronka ditu etengabean aldatzen ari den gizartearen errealitate konplexu eta anitzari erantzun ahal izateko. Baina helburua beti da ikasleei ahalik eta baliabide eta irakaskuntza-ikaskuntzarik onena eskaintzea, bera baita ardatza.Aldaketa horien artean, curriculum berrira egokitzea, digitalizazioa erabat eta behingoagatik ikaskuntza prozesuetan modu eraginkorrean txertatzea gelako praktiketan eta curriculum sozioemozionala, zaintza eta ongizatea erdigunera ekarrita.
Zuk adierazi bezala, ematen ari garen urrats berriak etengabean baloratzen eta ebaluatzen ari da Hezkuntza Saila, berrikuntza aholkulariek ikastetxeei eta irakasleei entzunda. Jasotako iritziak aintzat hartzen ari gara, eta moldaketak egiteko prest dago Saila. Izan ere, berrikuntza-bide eta urrats urratzaile guztietan, bide bakarrik eta lerro zuzenik ez dago; malgutasunez jokatu behar dugu denok, hezkuntza sistemaren eragile guztien inplikazioarekin lortuko baitira eskuartean ditugun helburuak.
Irakasleen digitalizazio gaitasunen inguruko prestakuntza dela eta, honetan trebatuak bereziki izan diren aholkularien gidaritzapean eta jakintzapean diseinatu da akreditazio-ibilbidea. Sinistuta gaude haien lana bikaina izan dela, eta hezkuntza-sistemako irakasle guztientzat aberasgarria izango dela, Irakasleen Gaitasun Digitalaren Markoaren ezagutza modu koherentean eta praktikoan bideratu baita.
Hala eta guztiz ere, prestakuntzaren muina Curriculum berria da, eta bide batez, Curriculumari dagozkion atazek bai curriculumari bai gaitasun digitalei erantzungo die.
Bestalde, BEAtarrak prestatuak izango dira garaiz, klaustrokideak ikastaroan hasten direnerako. Ikastetxean prestakuntzaz arduratuko den BEAtarra esleitutako mentorearekin bilduko da aldez aurretik, zalantzak argitzeko.BEAtarren prestakuntza indartuko da saio presentzialak lehenetsiz. Hortaz, zurekin bat gatoz, BEAtarrak trebatuak izan behar direla. Bestalde, ikastaroak irekitzeko epe jakina izango da baina ez du itxiera-datarik; izan ere, ikastetxe bakoitzak baloratuko baitu zein erritmotan bideratu prestakuntza. Gainera, klaustroaren erritmo orokorraz gain, irakasle guztiek irekita edukiko dute prestakuntza nahi eran atazak bukatu ahal izateko.
Ikastaroa autoikaskuntzarako diseinatuta badago ere, gomendagarria deritzogu ikastetxeetan elkarlanerako eta hausnarketa partekatuak egiteko momentuak antolatzea, ikasitakoak benetan eguneroko praktikan isla izan dezan lortzeko. BEAtarrek gogoeta dinamizatzeko ereduak jasoko dituzte, saio berezituetan.
Horiekin guztiekin batera, gogoratu beharrekoa da ikastaroan ibilbide ezberdinak eskainiko direla, irakasle bakoitzak orain arte egindako digitalizazio ibilbidean oinarrituta ondoen egokitzen zaiona hauta dezan.Azkenik, eskertzen dizugu ikastetxeetara hurbiltzeko egin diguzun gonbitea; ikastetxeengandik, zuzendariengandik eta irakasleengandik gertu egoten saiatzen gara, horretarako, aholkulariak sakabanatuta ditugu Berritzegune Nagusian eta tokiko berritzeguneen bidez. Nahi duzunean elkar gaitezke eta aurrez aurre hitz egin, zure iradokizunak ongi-etorriak izango baitira. Denok gara hezkuntza sistema.
Eskerrik asko.Amaia Agirre Pinedo,
Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria