
Plaiaundi ekoetxean erakusketa bat GAZTELANIA HUTSEAN
Plaiaudiko parke ekologikoan kokatuta dagoen Ekoetxea, Ihobek kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen Saileko Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoak.
Ekoetxearen helburu nagusietako bat ingurumen-hezkuntza da eta egunotan aingirari buruzko erakusketa bat dago ikusgai: eduki guztiak gaztelaniaz agertzen dira.
Nola da posible Eusko Jaurlaritzak horrela jardutea?
-
2022 March 23
Martxoaren 31ra bitartean Ekoetxea Txingudin dagoen aingira europarraren inguruko aldi-baterako erakusketa Murtziako ANSE elkarteak utzitako materialarekin osatu da eta hori da materiala gazteleraz egoteko arrazoia. Edozein kasutan, eta etorkizunera begira, kolaboratzaileek eta kanpoko erakundeek utzitako eta euskaraz ez dauden erakusketetarako, material gehigarria sortuko da informazio osoa bai euskaraz bai gazteleraz eskuragarri egon dadin. Eskerrik asko iradokizunagatik eta barkatu eragozpenak.