Citizen petitions Education

HEZIKETA BEHAR BEREZIAK

2022 January 11
100 %In favor
1 vote (1/0)
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.

Kaixo,

Hezkuntza lege berriaren harira, proposamen bat egin nahi nuke: ikastetxeetan hezkuntza behar bereziez arduratzen diren profesionalen kopurua handitzea eta ekitatiboki banatzea. Hona hemen arrazoiak:

- Gaur egun, ikastetxeko ikasle kopuruaren arabera, hezkuntza behar berezietako profesional kopuru jakin bat izendatzen du Hezkuntza Sailak, eta hori behar-beharrekoa. Dena den, ez dut uste nahikoa denik. Ikasle kopurua ez ezik, ikasle tipologia ere kontuan hartu beharko litzateke; izan ere, badira askozaz ere aniztasun (kultural, sozio-ekonomiko...) handiagoa duten ikastetxeak. Hezkuntza behar berezien indize moduko bat sortu beharko litzateke, eta indize horren baitan, ekitatearen izenean, zenbait ikastetxeri are eta baliabide pertsonal gehiago eskaini. Ikastetxe guztiek beharko lukete hezkuntza behar berezietako profesional minimo bat, baina batzuk minimo hori baino askoz ere baliabide pertsonal gehiago behar dituzte ikasle (eta familia) zaurgarrienei kalitatezko zerbitzua eskaintzeko. Orain, antza, ikastetxeek eurek kudeatu beharko dituzte hainbat hezkuntza behar bereziko hainbat kasu ("B" zerrenda) deiturikoak: diagnostikoa, esku-hartzea... Kontua deszentralizatzea eta kudeaketa bizkortzea positiboa iruditzen zait oso, baina, argi, baliabide pertsonalak jarriz gero. Bestela, trakeskeria handi samarra iruditzen zait hori. Ez da inolaz ere justua hezkuntza behar bereziko 10 ikasle izatea eta 40 izatea!!! Ikastetxeen artean sekulako aldeak daude hezkuntza behar bereziko ikasleei dagokienez eta, nik uste, administrazioak ikasle horiek (eta familiak) ekitatiboki banatzea baino errazagoa dela, gaur-gaurkoz, aniztasun handiagoa duten ikastetxeei baliabide pertsonal gehiago eskaintzea.

Ez dakit gisa honetako hausnarketarik egin den hezkuntza lege berriaren testuinguruan, baina, horrela ez bada, hona hemen nirea. Baliagarri bazaizue...

Argument in favour
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
Arguments against
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
One comment
  • Hezkuntza saila
    2022 January 11

    Latukoaritz agurgarria,
    Zure idatzian aipatzen duzun indize hori, Hezkuntza-konplexutasunaren Indizea deritzoguna, 2018 urtetik aurrera ari da aplikatzen Hezkuntza Saila, ikastetxeetara bideratu beharreko baliabideak egokiago zehazteko asmoz. Indize honek aintzat hartzen ditu, beste zenbait aldagairekin batera, bertako ikasle bekadunen portzentajea, jatorri atzerritarra duten ikasleena, ikastetxearen emaitzak edo behar bereziak dituzten ikasleen kopurua, izenak berak dioen legez, ikastetxe bakoitzak bizi duen konplexutasunera hobeto hurbiltzeko asmoz. Beraz, indize horren arabera ere esleitzen zaizkie baliabideak ikastetxeei –gehiago- eta ez soilik hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen kopuruaren arabera. Azken finean, zuk diozun eran, neurri konpentsatzaile izan nahi du honek, egoera zaurgarriko ikasle gehiago dituzten ikastetxeei zuzendua.
    Bestetik, hizpide hartu duzun ikastetxeetako zerrenda horren helburua (edo B zerrenda izenez ere ezagutzen denarena) kasuak bistaratzea da, Hezkuntza-laguntzako berariazko premiak izan ditzaketen ikasleak bistaratzea (dislexia, diskalkulia, gaitasun handiak…). Zerrenda honek jasotzen dituen ikasleak ohiko dinamikan txertatuta ari dira eskolan, beren ezaugarrietarako dagokien egokitze txikiak eginda, baina gorago aipaturiko baliabide profesionalen beharrik gabe. Kasu hauek bistaratzea familien eta, bereziki, Hezkuntza-premia berezien arlo honetan lanean ari diren elkarteen eskaera bat izan da.
    Azkenik, aurreko batean adierazi genizun moduan, etorkizuneko Euskal Hezkuntza Legeaz edozein ekarpen egin nahi izatekotan, aurrerago izango duzu horretarako aukera, ohiko bideetatik, lege horren aurreproiektua izapidetzen denean.
    Mila esker, Hezkuntza Sailarentzat ere hain garrantzi handikoa den gai honen inguruko zure interesa eta sentsibilitatea Irekiaren bidez helarazi eta partekatzeagatik. Ondo segi.

Comments are disabled for this document