Citizen petitions Education

MAISU-MAISTREN KIDEGOA ZABALTZEKO AUKERARIK BA AL LEGOKE?

2021 November 29
0 votes

Kaixo,

Jakin nahi nuke, EAEko hezkuntza lege berriaren testuinguruan, aukerarik egon ba ote dagoen, EAEko legebiltzarrak eskumenik ba ote duen, hezkuntza-sistemako profesionalen kidegoa zabaltzeko, alegia, hezkuntza-sisteman beste perfil bateko profesionalak integratzeko?

Aukerarik ba al da, magisteritzan gradua izan eta beste ikasketa osagarri batzuk izanda, beste profil batzuk sortzekoa?

Zuek zer erantzungo zain,

Aritz

Argument in favour
  • Zeinena da EAEko maisu-maistren kidegoa definitzearen eskumena? Eusko Legebiltzarrarena? Espainiako gobernuarena? Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean esaterako, Haur Hezkuntzako magisteritza ikasketetan, PSIKOMOTRIZITATEA aipamena dago.
    2021 November 30
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
2 comments
  • Something to say?… comment on this proposal
  • Hezkuntza saila
    2021 December 22

    Latukoaritz agurgarria,
    Maisu-maistren Kidegoan egun indarrean dauden espezialitateak Hezkuntza Ministerioak arautzen ditu, 1594/2011 Errege Dekretuaren bidez (Real Decreto 1594/2011, de 4 de noviembre, por el que se establecen las especialidades docentes del Cuerpo de Maestros que desempeñen sus funciones en las etapas de Educación Infantil y de Educación Primaria reguladas en la Ley Orgánica 2/2006, de 3 de mayo, de Educación).
    Honako esteka honetan ikus dezakezu aipaturiko arau hori:
    https://www.boe.es/buscar/pdf/2011/BOE-A-2011-17630-consolidado.pdf
    Bestalde, etorkizuneko Euskal Hezkuntza Legeaz edozein ekarpen egin nahi izatekotan, jakinarazi nahi dizugu, aurrerago, lege horren aurreproiektua izapidetzen denean izango horretarako aukera, hau da, egoki deritzozun edozein ekarpen egiteko abagunea, ohiko bideetatik.
    Mila esker, zure eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.

  • 2021 November 30

    Haur Hezkuntzako ikasketetan, PSIKOMOTRIZITATEA aipamena egon badago, baina, gero, Haur Hezkuntzako maisu-maistren kidegoan ez da psikomotrizista espezialista gisa agertzen. Lehen Hezkuntzan ez da gauza bera gertatzen, alegia, Lehen Hezkuntzako aipamenekin lotutako espezialitateak agertzen dira maisu-maistren kidegoan: Heziketa Fisikoa, Musika, Heziketa Berezia, eta Entzumena eta Mintzaira. Ez al zaizue iruditzen Haur Hezkuntzan ere antzeko zerbait egin beharko litzatekeela? Badakigu Haur Hezkuntzako haurren globaltasunean bizi dutela dena eta ez dela komeni irakaslez irakasle ibiltzea, baina psikomotrizitatea bezalako arlo hain garrantzitsu batez horretan formatu diren maisu-maistrek arduratu beharko lukete nire ustez: Haur Hezkuntza graduaren baitan horretan espezializatu direnak edo Haur zein Lehen Hezkuntza graduaz gain, psikomotrizitate arloko unibertsitate mailako graduondoko bat dutenak. Hezkuntza lege berriari begira, interesgarria litzateke hausnartzea zer profesional berri behar dituen gaur egun eta beharko dituen aurrerantzean gure hezkuntza-sistemak.

    Momentuz, Mondragon Unibertsitatean bakarrik dute PSIKOMOTRIZITATEA aipamena, baina sistema guztirako egoki ikusiko balitz, EAEko unibertsitate guztiak eskaini beharko lukete aipamen hori.

    Proposamena botata.