Euskal Trenbide Sareko trenbideetako abiadura-mugak

2021 November 22
0 votes
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.

Jaun-andre agurgarri horiek:

Euskal Trenbide Sareak kudeatzen dituen trenbideetan oso ohikoa da abiadura-muga nahiko baxuak ezarrita egotea. Horren adibide dira zenbait tarteetan ezarrita dauden 50 km/h-ko tarteak. Adibide gisa, gaur egun, Bilboko Zazpikaleetatik Bermeoraino trenez joateko ordubete eta laurdeneko bidaia egin behar dugu. Aldiz, autobusez eginda ordubete eta bost minututan hel gaitezke Bermeora eta, azkenik, autoz 40 minutu inguruan. Gaur egun Euskotrenen trenak 90 km/h-ko abiadura ibil daitezke, baina gutxitan ibiltzen dira abiadura maximoan, trenbidean hori baino askoz ere txikiagoak diren mugak jarri dituelako ETSk.

Kasu batzuetan justifikatuta egongo dira abiadura-muga apal horiek, baina beste zenbaitetan berrikusi beharko lirateke, tren-zerbitzuen bidaia-denborak murriztu ahal izateko eta, horrela, trena erakargarriagoa izan dadin. Bestalde, aurrekontu-zuzkidura nahikoa egon beharko litzateke zaharkituta dauden edo konponketak beharko lituzketen trenbide-zatiak eraberritzeko.

Ez dezagun ahaztu trenera bideratu beharko genituzkeela ahalik eta bidaia eta bidaiari gehien, aukera egokiena baita isuriak murrizteko eta klima-aldaketari aurre egiteko. Hori lortuko genuke trena bidaia guztietarako lehiakorra denean.

Aintzat hartuko duzuelakoan, agur t´erdi,

Argument in favour
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
Arguments against
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
2 comments
  • 2021 December 7

    Bermeo-Zornotza artean dagozen geltoki asko , Mundaka , Itxas Begi , Busturia , San Kristobal, Zugastieta , Muxika , Forua , edo busen geltokitik 500 mt. baiño gutxiago kokatute dauz edo dira 500 baiño bistanle gitxiagoko dira . Ez dabe behar ordu erdiroko serbitzua. Antza , ba dau Gernikatik Bilbora zuzen doan serbitzu bat . Ezin da luzatu serbitzu hori Bermeorarte ?

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak saila
    2021 November 24

    Urtzi agurgarria,
    Mila esker zure hausnarketagatik.
    Gehieneko abiadura praktikoak hainbat faktoreren araberakoak dira, besteak beste, geltokien arteko distantzia, ikuspena eta trenbide-pasaguneak. Ez da aproposa orduko 90 kilometro edo abiadura gehiagorako trazadurak egitea, trena abiadura horretara iristeko gai ez bada, distantzia laburrean azeleratu eta frenatu behar duelako.
    Garraio Sailaren aldetik, abiadura hobetzeko irizpidea azken urteetan eraberritutako tarteetan aplikatu da. Amorebieta-Durango tarteak 110 km/h-ko gehieneko diseinu-abiadura du (Euskotrenen material mugikorra etorkizunean hobetuko dela aurreikusita). Era berean, Lasarte – Añorga tartearen eraberritzea 100 km/h-ko gehieneko abiadurarako diseinatu zen. Berdin jokatu dugu Ermuako zatia eta bertako geltoki berria eraberritzeko ere.
    Jarduera horiek, Euskadiko orografia konplexuagatik, garestiak dira eta fase desberdinetan egiten ari dira. Datorren urtean hasi beharreko obrek (Alzola eta Aguinagako mozketak) irizpide berberak jarraitzen dituzte (90-100 km/h-ko diseinu-abiadurak).
    Amorebieta-Bermeo lineari dagokionez, trazaduraren eta bikoizketaren hainbat hobekuntza aztertzen ari dira, bereziki Muxika aldeko eta Autxaganeko tuneleko trazadura-saihesbide bat, abiadurari eta bidaia-denbora aurrezteari dagokienez irizpide berak jarraitzen dituztenak.

Comments are disabled for this document