Citizen petitions Education

IKASTETXEETAN MASKARAK KENTZEN JOATEA

By Lasa
2021 October 21
83 %In favor
6 votes (5/1)

Noiz arte jarraitu behar dute gure haurrek ikastetxeetan denbora guztian musukoak eramaten horrek dakarren kalte (fisiko-mental-komunikatibo-pedagogiko) eta deserotasun guztiekin?
Gaur egungo egoera epidemiologikoa eta talde-inmunitatea kontuan hartuta, haurrek maskara etengabe erabiltzeko neurriak eta sakrifizioak ez du justifikaziorik; eta ez da neurrizkoa berarekin dakartzan gaitz eta deserosotasunek onura potentzialak gainditzen dituztelako.
Gure seme-alaben ongizatearen kalterako, Europar Batasuneko azkenak izan behar al dute musukoak kentzen?
Horrenbestez, Hezkuntza eta Osasun Sailei eskatzen diet ikastetxeetako protokoloak berrikus ditzatela maskarak kentzen joateko lehenbailehen –“ipso facto” kanpoan eta jolastokian-, hain justu, hezkuntzaren eta osasunaren izenean.

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
3 comments
  • Something to say?… comment on this proposal
  • 2021 October 27

    PANDEMIA HASI ZENETIK TESTIGANTZARIK BASATIENA:
    https://odysee.com/@ReVelionenlagranja:e/6f400219-8c47-42e3-ac5d-74cc9ea0b71b:2 (Gaztelaniazko azpitituluak dituen bideoa).

    Begira zer dioen Milton Keynes ehorztetxe ingeleseko zuzendari honek 20. minututik aurrera, haurren kasuak eta Covid-19a zuzenean aipatzen dituenean.

  • 2021 October 26
  • Hezkuntza saila
    2021 October 25

    Iñaki agurgarria,
    Pandemia hasi zenetik, astero-astero –eta behar den bakoitzean- batzen da Osasun eta Hezkuntza Sailek osatua duten jarraipen batzordea, egoera epidemiologikoa aztertu eta horren arabera hezkuntza-esparruan hartu beharreko erabakiak hartzeko. Urriko lehen astean Osasun Larrialdia amaitutzat emanagatik ere, batzorde honek jardunean jarraitzen du, unean uneko egoera aztertuz, gizartean oro har bezalaxe hezkuntza-esparruan ere Covid-19ri aurre egiteko neurriei eusten jarraitu beharra baitago oraindik.
    Dakizunez, pandemia egoera ez da amaitu, Covd-19k gure artean jarraitzen du oraindik, eta tamalez, azken egunetan ikusten ari garen moduan, birusaren eragina gora egiten ari da berriro ere euskal gizartean. Jarraipen batzordeak datu horiek guztiak aztertu eta aintzat hartzen ditu, txertaketaren egoera ere bai (12 urtetik beherakoentzat oraindik txertorik ez dagoela ahaztu gabe), eta baita zure moduan hainbat gurasok edo eragilek egiten dituzten iradokizunak ere, eskoletan hartu beharreko neurrien inguruan erabakiak era orekatuan hartzeko, dela neurri horiek malgutzeko –urriaren hasieran egin zen eran-, dela gogortzeko, bilakaera epidemiologikoak hala eskatuz gero.
    Eskerrik asko, zure eskaera Irekiaren bidez helarazteagatik.