Antzuolako kolektorea noiz konektatuko da Bergarako kolektore nagusira.

2021 October 1
0 votes

Antzuolako ur zikinen kolektorea Deskarga errekara isurtzen ari da etengabe urteetan. Noizko Bergarako kolektore nagusira konexioa? Orain delagutxi Bergaratik Zumarragarako autobideko obrekin dirutza eta obra itzelak egin dira eta nola da posible kolektoreen arteko konexioa egiteko aukera ez aprobetxatzea?
Elgetako kolektorea ere egoera berdinean dagoela uzte dut.
Uraren agentziak publizitateari errekurtso gutxiago eta funtsezko obretarako errekurtso gehiago dedikatzea espero dut.

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
One comment
  • Something to say?… comment on this proposal
  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena saila
    2021 October 6

    Egun on, Iñigo.

    Deskargako saihesbidearen obrak egitean, Antzuola eta Bergara arteko kolektorearen zatirik handiena egin zen. Zati hori URAren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko hitzarmenaren bidez egin zen.

    Hala ere, saneamendu-hoditeriaren erdialdeko tartea da (errepidearekin bat zetorrena), eta bi zati egiteko daude. Ibaian gorako zatia, urte honen amaieran lizitatzea aurreikusten dena, eta Bergararekin lotzeko zatia.

    Azken zati horretan bidegorri bat egitea aurreikusten da, kolektorearen azken zatia igarotzeko. GFAko Mugikortasun Sailarekin koordinatuta egiten ari den proiektuaren idazketa esleitu berri da. Behin idazketa amaituta, 2022an lizitatzea eta gauzatzen hastea aurreikusten da.