Ariz-Basauri geltokia zerbitzuan mantentzea

2021 June 16
100 %against
1 vote (0/1)
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.

Jaun/Andre agurgarri horiek:
Zabaldutako informazio batzuen arabera, Bizkaiko Metropoliaren Trenbidearen 5. linea (“Metroaren 5. linea” gisa ere ezagutzen duguna) eraikitzeko alternatibetako bat izango litzateke oraingo trenbidea Etxebarrin desbideratzea Galdakaoko erdigunera eramateko. Hori horrela egingo balitz Basauri-Ariz geltokia zerbitzuz kanpo geratuko litzateke eta, ondorioz, Basaurik orain dituen tren bidezko lotura ugari galduko lituzke. Beste zenbait informazioen arabera, ordea, geltoki horren ordez geltoki intermodala eraikiko litzateke.

Gaur egun Basaurik trenbide horren bidez lotura du hauekin: Bilborekin, Txorierrirekin, Bermeorekin eta Donostiarekin. Egunero asko gara trena hartzen dugunok Ariz-Basauri geltokian, beraz, ez zait irtenbide egokia iruditzen gaur egun ditugun zerbitzu horiek galtzea, are gehiago, badaudenean bestelako irtenbide batzuk trena Galdakaoko erdigunera eta Galdakao-Usansolo ospitalera eramateko.

Honen bidez eskatzen dizuet linea berria eraikitzeko proiektua idazterako orduan ez dadila planteatu Ariz-Basauri geltokia zerbitzurik gabe uztea, horrek erabiltzaileoi ekarriko lizkigukeen kalteak aintzat hartuz, eta proiektuak jaso dezala Ariz-Basauri geltokiaren funtzionamendua bermatuko lukeen irtenbiderik. Bide batez, geltokia bera konpondu eta hobetu beharko litzateke, gaur egun nasa bien espazio osoa ez baitago estalia eta geltokiaren ingurua (berdegunea eta sarrerak, esaterako) zaindu gabe dago.

Aintzat hartuko duzuelakoan, agur t´erdi,

Argument in favour
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
Arguments against
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
2 comments
  • 2021 August 6

    Está previsto que se construya una estación en Sarratu, a escasos metros de la actual estación de Ariz. El espacio que ocupa la estación de Ariz es necesario para soterrar el tren antes de cruzar el río. Por lo tanto, la vieja estación debe desaparecer. En mi opinión, debería desaparecer la actual estación de Etxebarri. Espero que pronto empiecen las obras del soterramiento del tren entre Sarratu y Usansolo.

  • Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak saila
    2021 July 2

    Egun on Urtzi,
    L5 berriak geltoki bat egitea aurreikusten du (Euskotrenen linearen eta Bilboko metroaren arteko trukagailua) Sarratu inguruan, geltoki berri horretatik Aperribai auzora lurpetik joateko.
    Sarratuko geltoki berri horrek, Arizko metro geltokiarekin batera, Ariz auzo osoari zerbitzua emango dio.
    Basauritik Usansolora doan egungo linea salgaien trafikora bideratuko da nagusiki, Basauriko erdigunetik trenen zirkulazioa ahalik eta gehien murrizteko eta, beraz, udalerriko hirigunean dagoen Urbiko trenbide-pasaguneko hesien jaitsiera gutxitzeko. Gaur egun, trenen iraganaldia 15 minuturo da, 7,5 minutuko puntaren batekin.
    Ondo izan,

Comments are disabled for this document