Citizen petitions Security

Arauak guztiontzat berdinak dira

2021 April 23
100 %In favor
1 vote (1/0)
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.

Jaun/Andre horiek:
Gaur egun bizi dugun osasun-egoeraren ondorioz Espainiako Gobernuak ezarritako azken alarma-egoerak (urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretua) ezarri bezala, baita horren garapenean emandako Lehendakariaren dekretuek xedatu bezala (azkenak: martxoaren 6ko 13/2021 Dekretua eta martxoaren 26ko 16/2021 Dekretua), justifikatutako arrazoietan baino ezin da Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldetik atera, eta Lehendakariaren azken Dekretuetan xedatu legez, metatutako intzidentzia-tasaren arabera, udalerriaren edo lurralde historikoaren lurraldetik ere ezin da atera, ez bada justifikatutako ekintza edo jardueraren bat egiteko.

Hori horrela izanik ere, hedabideetan argitaratutakoagatik herritarrok jakin dugu Sevillan jokatu diren futboleko Espainiako Erregearen Koparen azken bi finaletara jokalariak ez ezik partidarako funtsezkoak ez ziren beste pertsona batzuk ere joan zirela. Aztertu beharrekoa litzateke palkoan norbait egon zitekeen eta kirol taldeko zuzendaritza joan zitekeen partida ikustera; edozelan, jokalariak eta partidarako behar-beharrezkoak diren langileak ez ziren pertsonak ezin ziren Sevillara joan eta, hala ere, jokalarien eta kirol taldearen zuzendaritzako kideen senideak, esaterako, Sevillara joan ziren eta, gainera, pertsona horietako batzuk Sevillatik ibili omen ziren kanpoan bazkaltzen.

Arauak guztiontzat berdinak direnez, honen bidez jakin nahi dut ea Segurtasun Sailak pertsona horiek identifikatuko dituen, baita horien aurkako zehapen-espedienterik abiaraziko duen ere.

Erantzunaren zain, agur t´erdi,

Argument in favour
  • Hori da. Eta Cristina Pedrocheri ere zigor-espediente bat Donostian egon baitzen martxoko zubian senarrarekin (El Diario Vascok emandako difusioan ikus daiteke)
    2021 April 23
  • Bai, legea guztiontzat berdina da, hala esan zuen errege emeritoak behinola. Baina batzuk gainontzekoak baino berdinagoak dira antza...
    User autodeleted
    2021 April 23
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
Arguments against
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
One comment
  • Segurtasuna
    2021 April 27

    Eskerrik asko zure iruzkinagatik .
    Klubek adierazten dutenaren arabera, pertsona guztiek zeukaten mugikortasun-mugetatik salbuetsita zeudela egiaztatzen zuen beharrezko justifikazioa.

Comments are disabled for this document