Citizen petitions Education
En

BITARTEKO IRAKASLEEI UDA KOBRATZEKO 165 EGUNAK MURRIZTU

2020 April 24
Not answered yet
99 %In favor
199 votes (198/1)

Covid-19 alerta egoera dela eta Martxoaren 13an EJ-ak Ordezkagune plataforma etetea erabaki zuen. Hortaz, bitarteko irakasleak lan aukerarik gabe geratu ziren. Hilabete bat pasa eta Aste Santua eta gero, apirilaren 17an ordezkapen batzuk soilik hasi ziren banatzen: jubilazioak eta baimen luze batzuk (amatasunak aitatasunak…), gaixotasunak eta baimen motzak alde batera utziz. Eta bitarteko irakasleak gainera eskerrak eman behar.

Gero apirilaren 23an kriston mesedea: Ordezkagune martxan jarri zuten OSTEGUNETAN BAKARRIK berriz ere ordezkapen gutxi batzuk emateko: baimen eta gaixotasun luzeak soilik. Gaixotasun motzak EZ.

Badirudi Eusko Jaurlaritzak ikastetxeen zuzendaritzen esku uzten duela irakasle gaixoari galdetzea euren baja motza ala luzea izango den eta zuzendariak fede eman behar duela horretaz hezkuntza departamentuari baja bidali baino lehen.

Baina nola jakingo dute gaixotasun luzea dela? Noiztik galdetu ahal zaio langile gaixoari zenbaterako egongo den gaixorik edo baja egoeran? Noiztik aukeratu ahal dira horrela ordezkapenak? Baina zer da hau? Non daude langileen eskubideak? Zer egingo du EJ-ak alerta egoera guztiz kentzen denean? Legala al da egiten dutena?

Bizi ari garen egoeran irakasle ordezkoek BEREZ euren lana jadanik murriztua ikusten dute: Telelanarekin baja gutxiago sortzen dira berez desplazamendurik egiten ez direlako, jendeak beldurra diolako medikuarengana joatera...Benetan, oztopo gehiago jarri behar duela EJ-ak soldata batzuk murrizteko? Bizi ari garen egoera gerizpean egiten ari diren langileen murrizketa ez bada, esaidazue zer den.

ONDORIOAK:

• Irakasle titularren bajak ez betetzea lehenengo egunetik.
• Bitarteko irakasle askok lan egiteko aukerarik ez dute.
• Bitarteko irakasle asko soldatarik gabe gelditu dira egoera mugagabean: martxoa, apirila, maiatza, ekaina, uztaila, abuztua...
• Bitarteko irakasle asko uda kobratzeko eskubiderik gabe. 165 lan egunak bete behar dira udako hilabeteak kobratzeko. Ezin dugunez lan egin ezin ditugu egunak bete.
• Bitarteko irakasle askok puntuak gehitzeko aukerik ez dute.
• Bitarteko irakasle askok estatuko aparteko laguntzarik ez dute (guri ez zaizkigu egokitzen Covid-19 egoerarako dauden laguntza bereziak)

EUSKO JAURLARITZAK EGOERA MUGAGABEAN UTZI GAITU BABESGABE
LANGILEEN BAJAK MURRIZTEA ETA MANIPULATZEA LEGEZ KANPO DAGO!
ORDEZKAGUNE BERREZARRI EGUNERO!

Argument in favour
  • Lan egiteko ia aukerarik gabe...
    2020 April 24
  • Lan egiteko aukera oso gutxi, beraz 165 egunak murriztu beharko lirateke.
    2020 April 24
  • Ordezkapenak lehenengo egunetik betetzea ezinbestekoa da! Ordezkapenak ez betetzeakaxolagabekeria galanta
    2020 April 26
  • Ia 4 hilabete egongo gara lan egiteko aukerarik izan gabe.
    2020 April 24
  • Ez da pribilejoa lanegun gutxiagogatik kobratzea, JUSTIZIA baizik. Martxoaren 13tik aurrera lana lortzea ia ezinezkoa da askorentzat.
    2020 April 27
  • Martxotik aurrera ez dugu lanik egiteko aukerarik izan. Hori dela eta, udara kobratzeko egun kopurua murriztea beharrezkoa da gure eskubideak errespetatzeko.
    2020 April 28
  • Irakasle asko daude lanik gabe ordezkapenak betetzen ari ez direlako, gutxienez uda kobratzeko eskubidea bermatu.
    2020 April 28
  • Lan egiteko aukerarik ez dugulako
    2020 April 28
  • Egunak betetzeko ezintasuna
    2020 April 28
  • Prekarietate luzea
    2020 April 25
  • .
    2020 April 24
  • Ordezkapenak zabaldu
    2020 April 28
  • 3 hilabete eta piku lan egiteko aukerarik gabe edota oso aukera gutxi. Aurreko ostegunean, ordezkagunean 0 aukera 3 lurraldeetan bai murriztuan zein osoan.
    2020 April 28
  • Ordezko irakasleen eskubideak babesteko
    2020 April 28
  • Ordezkapenak egiteko aukerak aldatu dira!
    2020 April 29
  • Alde
    2020 April 25
  • 2020 April 25
  • Justicia!!
    2020 April 25
  • Ordezkagunea martxan egon ez denez ordezkapenak egiteko epea murriztu da, beraz lan egiteko egunen aukera ere bai.
    Jon
    2020 April 24
  • Justua dela uste dut.
    2020 April 24
  • Lan egiteko aukeren murrizketa
    2020 April 24
  • Gure eskubidea delako
    2020 April 24
  • Go
    2020 April 27
  • Ez badago ordezkapenik nola egingo dute lan
    2020 April 29
  • Egoera oso berezian gaude eta ordezko askok langabezian gaude. Justuena da, egoera normal batean, 165 egunak eginda izango genituen soberan.
    2020 April 28
  • Proportzionaltasuna
    2020 April 28
  • Guztion eskubidea delako
    2020 April 28
  • Proportzionaltasuna!
    2020 April 28
  • Hule t'erdi daramagulako lan egiteko aukerarik gabe
    2020 April 28
  • Udarako egunen murrizketaren alde
    2020 April 28
  • Lan egiteko aukerak murriztu dira, ondorioz uda kobratzeko lan egunak ere murriztu beharko litzateke.
    2020 April 28
  • Ikasturte osoa lan egiteko aukera ez digutelako emon.
    2020 April 28
  • Irakasleok ez daukagu egoera normala balitz bezala egunak betetezeko adina aukera.
    2020 April 28
  • Lan egiteko aukera ezagaitik
    2020 April 28
  • Ados
    2020 April 28
  • ORDEZKAGUNEA ITXITA EZ DIRA URTEKO LAN EGUNAK ERRESPETATU
    2020 April 28
  • Egia da
    2020 April 28
  • Kurtso lanean bukatzeko aukerarik gabe
    2020 April 27
  • Lan egiteko aukeren murrizketa. Prekarietate gehiagorik ez!
    2020 April 29
  • Lan egiteko aukera eta egun gutxiago egon bada uda kobratzeko egun kopurua murriztu behar da.
    2020 April 29
  • Bizi izaten ari garen egoeragatik
    2020 April 28
  • Erterik ez badago, zeozer egin behar da gure ordezkoekin
    2020 April 29
  • Ez da bidezkoa ordezkapenak hainbeste murriztu ondoren 165 egun eskatzen jarraitzea.
    2020 April 25
  • Prekaritatearekin amaitu
    2020 April 24
  • Ordezkagunea itxita egon denez uda kobratzeko egunak murriztu behar dira
    2020 April 29
  • .
    2020 April 28
  • Askok ez daukagu minimora heltzeko aukerarik orain dauden ordezkapen murrizpenak direla eta
    2020 April 28
  • Ordezkoen egoera eta bizi garen egoera hobetzeko
    2020 April 28
  • 21 Egun gutxiago ordezkapenak banatzeko, 21 egun gutxiago uda kobratzeko
    2020 April 28
  • Ez dugu martxoaren 15etik ordezkapenak egiteko aukera eduki. Ordezkagunea nahiz eta zabaldu duten apirilaren 23an, ez dituzte beharren dauden ordezkapen guztiak eskeini.
    2020 April 29
  • Eusko jaurlaritzak ez ditu ordezkatu baja hartu duten irakasleak. Beraz, ordezko askok ez dituzte beteko uda kobratzeko beste egun.
    2020 April 29
  • Ez da bidezkoa.
    2020 April 29
  • Alde
    2020 April 29
  • Ez dago eskubiderik
    2020 May 1
  • Lan egiteko aukerarik ez egonda , udara kobratzeko egunak murriztu beharko lirateke
    2020 May 1
  • Lan duinaren alde irakaskuntzan
    2020 May 1
  • Justua delako
    2020 April 30
  • Ordezkapenak betezen ez daudelako eta rz guk lanik egin ez dugulako nahi
    2020 April 30
  • Ikasturte osoa kostata lan egiten eta orain etxean 165 egun bete barik
    2020 April 30
  • 2020 April 30
  • Egun asko dira eta dagozkizun ordezkapenen arabera, neurri handi batean zortearen arabera, zaila izaten da egun horietara heltzea. Ni ere izan naiz egoera horretan eta hobetzeko modua badaukagula uzte dut.
    2020 April 30
  • Ordezkoak lanik eta eskubiderik gabe gelditu gara.
    2020 April 30
  • Lan egiteko Aukera gutxiago egon badira, uda kobratzeko egun kopuru hori murriztu egin behar da!!!!
    2020 April 30
  • Bidezkoena da aparteko egoera honetan lanerako aukera murriztuak kontutan hartuta.
    2020 April 30
  • Egoera berezi hau dela eta , justuena dela uste dut
    2020 April 30
  • 2020 April 30
  • ...
    2020 April 30
  • Lan egiteko aukerak murriztu dira.
    2020 April 30
  • .
    2020 April 30
  • Ordezkoak lanesn
    2020 April 30
  • Es necesario como un refuerzo que permita un sustento de los empleados.
    Zar
    2020 April 30
  • bidezkoa da!
    2020 April 30
  • Bidezkoa izateko
    2020 April 30
  • Aukerarik ere ez dugulako izan lan egiteko.
    2020 April 30
  • langileen eskubideak bermaru!uda puntuatu ta kobratzeko puntuazioa gutxitu!
    2020 May 4
  • Egoera berezi honen ondorioz ez da ordezkpenenik eman 2 hilabetetan Edo eman badira oso gutxi izan dira. Ez da bidezkoa bi hilabetez lan egiteko aukerarik ez euki ondoren 165egunak mantentzea. Askok ez dute aukerarik eduki 165 egun betetzeko
    2020 May 7
  • Ez da bidezkoa irakasleok jasatzen ari garen egoera hau, gure lan eskubideam urratzen dituzte egunero!!
    2020 May 8
  • Gure eskubidea delako!!
    2020 May 8
  • Ez delako bidezkoa.
    2020 May 8
  • Ez da ia ordezkpenenik eman 3 hilabetetan eta ez da bidezkoa hiru hilabetez lan egiteko ondoren 165 egunak mantentzea. Izan gaitezen justuak.
    2020 May 8
  • Ordezkapenik ez bada egon, egunen propoltzionaltasuna
    2020 May 19
  • Ez dugulako aukerarik izan
    Ane
    2020 May 19
  • Egoera berezi honetan legezkoa delako!
    2020 May 19
  • Koronabirusa dela eta, hezkuntza delegaritzak ordezkapenak normaltasunez esleitzeari utzi dio.
    2020 May 19
  • Ez dugu lan egiteko aukerarik izan
    2020 May 21
  • Ia ez dagoenez lan egiteko aukera justuena da
    2020 May 19
  • Ordezkoen eskubideen alde! 3 hilabete ta erdi lanik egin gabe egonik, udan kontratua izateko beharrezkoa diren egun horiek 165etik 105era aldatzea.
    2020 May 19
  • Covid-19 dela eta beharrezkoa deritzot uda kobratzeko egunen murrizketa.
    2020 May 19
  • Bidezkoa da. Lanik egiteko aukera kendu zaie gainera.
    2020 May 19
  • Ordezkagunea hainbat astetan itxita egon delako, ordezkoek lanik egiteko aukerarik izan gabe.
    2020 May 22
  • Ez dugu lan egiteko aukerarik izan martxoaren 14a ezkeroztik! Horrek udara kobratu ahal izateko 165 egunak betetzea ezinezkoa egin du ordezko askorentzat! Aurtengo egoerak bultzatuta egun kopuru hori jaitsi beharko litzateke!!!!!
    2020 May 19
  • Ordezkapenak ez direnez betetzen ari 3.hiruhilabetean, uda kobratzeko behar diren egunak bete ezinda geratu da jende askom
    2020 May 19
  • Beharrezkoak gara
    2020 May 20
  • Gutxienez, Ordezkagunea itxita egon den egun kopurua murriztu behar da!! Zentzutasunez jokatu!!!
    2020 May 20
  • Ordezkagunea itxita egon da hilabete luzez eta orain ostegunetan baino ez du funtzionatzen, ordezkoon lan egiteko aukera izugarri murriztuz. Hori dela eta, uda kobratzeko egunen murrizketa eskatzen dugu
    2020 May 19
  • .
    2020 May 19
  • Beraien eskubidea delako. Pandemia egoera honetan ordezkapen asko bete gabe geratu dira eta ondorioz ordezko horiei egunak falta zaizkie 165 egunetara iristeko.
    2020 May 19
  • Ordezkagunea itxita egon delako denbora jakin batean eta berriro martxan jarri dutenean bere funtzionaltasuna eskasa izan da, ez dira ordezkapenak ia agertzen eta are gutxiago bajan dauden irakasleak kubritzen.
    2020 May 20
  • Lan egiteko aukera hilabete batzuk kendu ondoren uda kobratzeko laneko egun kopurua murriztu behar da!
    2020 May 20
  • Bi hilabetez eztira ordezkapenak banatu, beraz 60 egun horietan lan egitea ezinezkoa izan da.
    2020 May 21
  • Ordezkapen asko bete gabe daudelako
    2020 May 21
  • Merezita dsukate
    2020 May 21
  • Ordezkapen asko bete barik geratu dira irakasle asko lan egiteko aukera barik utziz.
    2020 May 23
  • Guri murriztapenak jartzen dizkiguten bitartean, politikaeiek jasaten al dituzte murriztapen horiek? Ez, noski, beraiek DIETAK ere bero-bero poltsikora. Hori da hori eskubide berdintasuna, LOTSAGARRIA!
    2020 May 23
  • Ordezkoek ez dugu minimora heltzeko aukerarik izan. Eta ez da guk lan egin nahi ez dugulko izan.
    2020 May 19
  • Lan egiteko egun gutxiago direnez... Uda kobratzeko egun kopurua jeitsi beharko zen
    2020 May 19
  • Lan egiteko aukera gutxiago izan dugu
    2020 May 21
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
13 comments
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • 2020 May 26

    Ordezkapen manipulatuak
    ERE izkutua Hezkuntza publikoak

    REDUCCIÓN DE PERSONAL ENCUBIERTO!!!!

  • 2020 May 25

    Justoa dena bakarrik eskatzen dugu

  • 2020 May 22

    Kalitatezko Hezkuntza eskaintzeko, mesedez baja guztiak, etapa guztietan legenengo egunetik ordezkatu. Hezkuntza defendatu lana banatu. 'ERE' izkutuari ez!

  • 2020 May 21

    Ordezkagunea itxita egon denez, ez dira ordezkapenak banatu!

  • 2020 May 20

    Uda kobratzeko egunak murriztu

  • 2020 May 9

    Maiatzak 8 UPDATE:

    Lehenengo ostegunean, apirilaren 23an, 30 ordezkapen inguru banatu zituzten Bizkaian Bigarren Hezkuntza osoan, bigarren ostegunean apiriliaren 30an, 6 lanpostu Bigarren Hezkuntza osoan eta hirugarren ostegunean maiatzaren 7an 4 lanpostu Bigarren Hezkuntza osoan.

    Larrialdi egoera honetan ordezkapen bat Ordezkagunen ateratzeko hainbat eguneko ez-ohikoak diren “prozesuak” gainditu behar ditu: Lehenengo ikastetxeetatik ziurtatu baja luzea izango dela (bi aste baino gutxiago bada kanpora), dagokion delegaritzan baja baieztatu eta azkenik Lakuara bidali bajaren eskaria (inoiz ez da hau Lakuan egiten) eta baja ugari direla iruditzen bazaie atzera botatzen dituzte eskariak arazorik gabe, eta inolako eskubiderik gabe.

    Panorama honekin hainbat eskubide ezeztatzen dira:

    · Irakasle titularrek birritan pentsatu behar dute baja hartu ala ez hartu zeren agian ordezkorik ez dute izango. Gaixotasunaren iraupenari buruz galdetuak izan.

    · Irakasle ordezkoek langabezian egoera mugagabean jarraitzen dute inolako aparteko laguntza barik Jaurlaritzaren aldetik. Bestalde, ezin badugu lanik egin ezin izango ditugu uda kobratzeko 165 egunak bete. Gehienok beteta izango genituzke gaur egun. Beraz, soldata gabe: martxoan, apirilean, maiatzean, ekainean, uztailean, abuztuan... irailean batek daki zer gertatuko den. Eta galtzen ari garen puntuei buruz zer esanik ez.

    · Ikasle talde batzuk irakasle gabe geratzen dira denboraldi betean.

  • 2020 April 30
  • 2020 April 30

    Nire arloan 0 ordezkapen agertu dira bai apirilaren 23an bai gaur, apirilaren 30ean. Ez da kasualitatea, manipulazioa baizik: Ordezkagune martxan jarri dute bakarrik gu ixiltzeko helburuarekin. Bizkaiko delegartizara deitu dut eta esan didade Bizkaian Bigarren Hezkuntza osoan lehenengo ostegunean 30 bat plaza atera zituztela eta gaur soilik 6.

  • 2020 April 29

    Egoera bereziagatik.

  • 2020 April 29

    165 eguneko kopurua jaitsi edo ordezkagunea ganoraz martxan jarri ezean gutxienez 7 hilabeteko (martxoa/iraila biak barne) langabeziara kondenatuta gaude!!!!

  • 2020 April 28

    ordezkapenak gelditu egin ziren eta orain ostegunetan ordezkapen luzeak bakarrik ateratzen direnez, lan egiteko aukerak murriztu egin zaizkigu, gure egoera okertuz

  • 2020 April 28

    Bidezkoena izango liteke, baina ordezkapenak egiten jarraitzea

  • 2020 April 28

    Guztiz logikoa