Citizen petitions Education
En

Hezkuntzako Lan Eskaintza bertan behera uztea

2020 March 24
Not answered yet
84 %In favor
215 votes (180/35)

Kaixo,

"Bigarren Hezkuntzako irakaslea izanik oposaketa prestatzen ari naiz". Perfil hau askok betetzen dugu.

Hezkuntzara egokitutako urruneko teknologia ohiko jardunean erabili arren (Classroom, Flipclassroom,...) aurrez aurrekoan egiten dugu lan pertsonalizatuaren jarraipena; hala nola, etxerako lanen jarraipena, zalantzen argipena, aniztasunari erantzuna, behar berezia duten ikasleekin saio bereziak edota lankideekin koordinazioa (espezialistak, zuzendaritza, mintegia).

COVID19ak eragindako itxialdiaren ondorioz aurrez aurreko hori desagertu egin da eta telematikoki egitea egokitu zaigu. Honek lan karga izugarri handitzea ekarri du, honako arrazoiengatik (besteak beste):
- saioetan azaldu beharrekoak azaltzeko bideoen grabazioa egitea.
- ikasleek funtzionamendua ulertzen dutela ziurtatzeak (etxerako lanak, entrega-lanak, konexioak,...) etengabeko atzerapena eragiten du eta beraz saioen luzatzea.
- ikasleek helarazten dizkiguten zalantzak (ohiko egoeran guztien aurrean egingo lituzketenak) banan banan erantzutea.
- bakoitzaren etxerako lanak zuzentzea telematikoki.
- behar bereziak dituzten ikasleekin bakarkako konexioak egitea (meet plataformaren bidez). PT, hezitzaile, HIPI, orientatzaile eta ikasketa buruarekin koordinatu behar den lana da hau gainera.
- konektatzen ez direnen jarraipena egitea guraso eta tutoreekin.
- ohiko koordinazio lanak (mailako irakasle paraleloak, mintegi batzarrak,...) luzatu egiten dira sarearen gainkarga dela eta.

Egoera honen aurrean, bi aukera ditugu:
a) norberaren lan jardunari heltzea eta aisialdian oposaketak prestatzen jarraitzea. Honek ikasleen beharrizanak ez erantzutea ekarriko luke, hezkuntza kalitatearen kaltetan.
b) oposaketak ez prestatzea eta ikasleei behar bezala erantzutea, nahiz eta lan jarduna bikoiztu.

Bata edo bestea aukeratu behar izatea ez da justua. Batez ere, oposaketak datorren urtera arte atzeratzeko aukera dagoenean. Ikasleak erdigunean jarriz, haiek babestea lehentasuna dela kontuan hartuta, horretara dator nire eskaera:

Bertan behera utzi ezazue hezkuntzako lan eskaintza. Atzeratu ezazue 2021erako.

Mila esker,

Argument in favour
  • Ez dira betetzen baldintzak prozesua aurrera eramateko. Larrialdi egoeran gaude: irakasleak lanarekin jarraitzeko jardunaldiak luzatzen, noiz bukatuko den jakin gabe eta, agian, ekainean egiteko aukera errealik ez da egongo. 2020an EZ!
    3 days ago
  • Motivos de seguridad para la salud
    3 days ago
  • Ez dago baldintzarik oposaketak egiteko, ez etxean, ez BECen, ez inon
    3 days ago
  • Ezinezkoa delako egoera honetan ikastea.
    3 days ago
  • Por falta de tiempo para preparar de la mejor manera posible el examen.
    jsc
    3 days ago
  • Covid 19
    3 days ago
  • 3 umeekin etxean sartuta....ezin da ezer egin.Horretaz gain....20 urte interinitatean egonda, "fraude de ley" egoeran nago, Ope'a berez ere, legez kanpokoa delako.Europear legeak bete daitezela.
    3 days ago
  • Estamos dando lo mejor de nosotros atendiendo a nuestros alumnos. La EPE debería de ser algo secundario en estos momentos si somos buenos profesionales y dedicar todo nuestro esfuerzo en atender lo mejor posible a los alumnos.
    3 days ago
  • Baldintzarik ez dagoelako. Bizitzak erdigunera!
    Han
    3 days ago
  • Osasuna Eusko Jaurlaritzaren konpententzien gainetik dagoelako. Lan telematikoa, familia eta EPErako ikastea ezinezkoa delako.
    3 days ago
  • Ikasteko egoera txarrean gaudelako
    Mai
    3 days ago
  • Bidezkoena iruditzen zaidalako
    2 days ago
  • Egoera berezia honetan ikasteko ezintasuna
    2 days ago
  • Gainezka gaude ezinezkoa da ikastea.
    2 days ago
  • No se dan las condiciones para que los aspirantes puedan estudiar, además de la incertidumbre creada.
    2 days ago
  • Lan karga handia eta baldintzak ez dira onak.
    2 days ago
  • Egoera honetan ez gaude prestatuta oposaketak prestatzeko, gure lana ondo egin nahi baldin badugu
    User autodeleted
    2 days ago
  • Ezin ikasi egoera honetan.
    3 days ago
  • Ez dira baldintzak betetzen
    3 days ago
  • Konfinamendu egoerak ez ditu ikasteko baliabideak bermatzen.
    2 days ago
  • Seme-alabak ganoraz atendidu edo ikasi, biak egitea ez dago....
    2 days ago
  • Oso zaila da egoera honetan ikastea, lan karga asko dugu.
    2 days ago
  • Ume txikiekien etxean ezinezkoa da ezer ikastea.
    2 days ago
  • Lana (etxekoa eta lanekoa)laukoiztu digun egoera honek ez dugu denborarik uzten oposaketetarako ikasteko.
    2 days ago
  • Ezinezkoa dalako ikasleen jarraipena , familiako betebeharrak egin eta oposaketa baterako behar den dedikazioa antolatu.
    2 days ago
  • Umeak etxean ditugunon eskubidea urratzen ari da, egoera honetan prozesua aurrera eramateak ez du bermatzen parte hartzaile guztiok baldintza berak izatea.
    2 days ago
  • Ez da momentua
    2 days ago
  • Ez da baldintza egoki ez justurik ematetan Ekainean azterketa egiteko.
    1 day ago
  • No son circunstancias propicias para ańadir el estrés del futuro trabajo a miles de familias
    E
    3 days ago
  • TJUEk onartu duen moduan, langileek pairatzen dugu lege iruzurra, Epe hauek ez datoz bat gure egoera txarrarekin
    3 days ago
  • Osasun larrialdi batean gaudelako
    2 days ago
  • Honela ezin ditugu oposaketak ondo prestatu
    Ira
    3 days ago
  • Esandakoarekin erabat ados nago eta egoera ikusita osasun aldetik ere arriskutsua dela deritzot.
    3 days ago
  • Osasun-larrialdi egoeran egonda baldintzak aldatu egin direlako. Urte guztian zehar ikasten egon arren, asko eta asko garelako itxialdi egoera honetan ikasi ezin dugunak. Oposizioak aurten ez! Pertsonak erdigunera!
    2 days ago
  • Baldintzak zeharo aldatu dira. Segurtasuna bermatu behar da eta konfinamendu garaian ikastea oso oso zaila egiten da.
    2 days ago
  • Kondizioak ez dIra aproposak EPEa buruzeko. Joku Olinpikoak bertan behera utzi dituzte eta EPEa aurrera doa? Zoramena da!!
    2 days ago
  • Egoera honek ez du zer ikusirik ikasten daramagun denboraren, nik 1 urte daramat ikasten. Baina orain ez dira baldintzak betetzen eta gaurko egunek ekaineko oposaketak baldintzatzen du.
    20 hours ago
  • COVIDa dela eta, ez dira OPEak aurrera eramanteko baldintzak betetzen.
    3 days ago
  • Egoera honetan malgutasuna eskatzen zaigu guri..eta zuek? baldintza hauetan ikastea oso zaila da. Eta bestetik, BECen denoi elkartuko gaituzue?
    u
    3 days ago
  • Baldintzak aproposak ez dira betetzen
    2 days ago
  • Covid-19
    2 days ago
  • Ezinezkoa da egoera honekin ikastea
    2 days ago
  • Ez dauka ez hankarik ez bururik aurten egiteak
    2 days ago
  • Arrazoi askorengatik, TJUEek esandakoa ez delako betetzen, orain ditugun lan eta familia baldintzak ez direlako ikasteko egokiak eta denetatik garrantzitsuena osasun baldintzak EPEaren aurretik jartzea.
    Z.
    2 days ago
  • Osasuna dugulako jokoan. Osasun mentala.
    2 days ago
  • Osasuna
    2 days ago
  • segurtasun arrazoiak, eta baldintza desegokiak
    ni
    2 days ago
  • Egoera honek baldintzak aldatu dituelako. Norberak kudeatu beharreko egoera ezberdin asko sortu dira (zaintzak, gaixotasuna, langabezia...) eta horrek abantaila eta desabantaila handiak sortu dituelako.
    Iwi
    3 days ago
  • Ez dira baldintzak betetzen.
    3 days ago
  • Por motivos de salud. No es seguro y es innecesario arriesgarse.
    3 days ago
  • Baldintzak asko aldatu dira.
    2 days ago
  • Egoera honetan ikastea oso zaila delako
    2 days ago
  • Ez da unea. Ziurgabetasun egoera honetan Hezkuntza Sailak atzeraezinak diren gaiak betetzera bideratu beharko lituzke bere indarrak. EPEa datorren ilasturean berdin berdin egin daiteke.
    2 days ago
  • Bi umeekin etxean sartuta eta lan bikoitza egiten... Ezinezkoa
    2 days ago
  • Osasuna lehenengo dagoelako eta oposaketa batzuk, momentu honetan gizartean dagoen arazoarekin konparatuta ez dekielako garrantzirik orain!
    3 days ago
  • Ez dira EPEa prestatzeko baldintzak betetzen, ez behintzat zaintza lanetan jardun behar dugunontzako. Orain ere bada bizitzak erdigunean jartzeko unea!
    2 days ago
  • Gure lana irakasle eta tutore moduan gauden egoeran egiteak dakarren esfortzu eta denborarekin eta familia zaindu beharrarekin ezin delako Eperako ganoraz ikasi.
    2 days ago
  • Egoera honetan guztiz ezinezkoa da ikastea, seme-alabak etxean, gure lana aurrera atera... pentsatu pertsonengan ez gara zenbaki soilak!!!
    2 days ago
  • No es posible compatibilizar el teletrabajo, con la familia ( hijos y padres mayores) y la preparacion de la ope. Que no nos tomen el pelo!
    2 days ago
  • Nahiz eta abendutik ikasten ibili, gaur egun ez dira segurtasun baldintzak betetzen , ezta etxean seme-alaba txikiekin ikasteko baldintza ere
    U.A
    2 days ago
  • Egoera honetan ezin da ikasi.
    2 days ago
  • 2020 egitea ezinbesteko bada abenduan egin dezatela, dena lasaitzen denean.
    2 days ago
  • Egoera hau ez da batere ona ikasteko. Lan bikoitxa dugu eta
    2 days ago
  • Egoera honetan ikasteak presio eta gainkarga handia supotzatzen dituelako
    2 days ago
  • Prestaketa guztia zapuztu du egoera honek.
    2 days ago
  • EPEa atzeratzea egoera honetan ezinbestekoa ikusten dut, nahiz eta ondo prestatuta daukadan arren ez dut egokia ikusten 2020an egitea. Edo gutxienez urte amaiera izan dadila egoera hau benetan bideratu denean.
    2 days ago
  • Hemendik ekainera bitarte osasun baldintzak bermatzea ezinezkoa dela deritzot.
    2 days ago
  • Gaur egun ezin da bermatu ekainean egiteko aukera egongo denik
    2 days ago
  • Egoera honetan, irakasleok lan-karga handiagoa dugu, eta ezin dira oposaketak prestatu. Egoera orokorrak ere ez du laguntzen, noski,
    2 days ago
  • Covid-19
    2 days ago
  • Osasuna lehenengo. TJUEk esandakoari kasu egin.
    3 days ago
  • Por riesgo de contagio
    2 days ago
  • Momentu honetan ezin delako ziurtatu ekainaren 20an hain azterketa jendetsu bat egin ahal izango denik.
    2 days ago
  • Egoera dela eta ikasteko ezintasuna, ekainean jendetsa batzeak suposatuko lukeen arriskuagatik ere bai.
    2 days ago
  • Ez dago bermatuta denon segurtasuna. Gainera, egoera honetan daukagun lan larga ez digu denbora usted orain arte bezela oposaketak prestatzen jarraitzeko.
    2 days ago
  • Umeekin etxean ikastea ezinezkoa da
    2 days ago
  • A
    2 days ago
  • Oposaketak prestatzeko beharrezkoa zaigun egoera emozionala bermatzeko baldintzak betetzen ez direlako
    2 days ago
  • Behar den moduan egiteko baldintzak ez direlako betetzen
    2 days ago
  • Egoera berezi honetan ezin dira oposaketak prestatu.Ikasleen beharrak asetu behar dira.
    2 days ago
  • Salbuespeneko egoera honen aurrean familiak erdigunean jarri behar eta ez epea.
    2 days ago
  • COVID-19
    2 days ago
  • Debido a la situación tan complicada que se está viviendo. Se están dando situaciones de estrés familiar que impide estudiar de manera adecuada
    1 day ago
  • No se cumplen las condiciones mínimas para poder prepararla adecuadamente.
    2 days ago
  • Egoera honetan, seme-alabak etxean ditugunok eta lanean gabiltzanok ezin dugulako azterketa prestatu, ikasturte osoan zehar ikasten egon garen arren.
    2 days ago
  • Gure osasuna ziurtatzerik ez badago eta hala ematen du, hurrengo urtera atzeratzea da egokiena.
    2 days ago
  • Ez dira baldintzak betetzen. Osasun aldetik oso arriskutsua izan daiteke, eta bestalde unibertsitatean sartzeko probekin bat egingo dute. Zer egingo dute irakasle horiek?
    2 days ago
  • Ez dago jakiterik noiz arte iraungo duen covid-19ak eragindako alarma egoera. Oposaketak prestatzeko denbora behar da, eta atzeratzeko aukera izanda ez da bidezkoa azken unera arte ez erabakitzea oposaketak egongo diren ala ez
    16 hours ago
Maximum 255 characters
Arguments against
  • ez da bidezkoa, denbora luzez ikasten aritu diren pertsona guztietan pentsatu behar dugu!
    2 days ago
  • Ez dut uste legezkoa denik epea atzeratzea batez ere ikasi dutenentzat
    2 days ago
  • Osasun baldintzak betetzen badira azterketa ekainean egin beharko litzateke. Asko gara, jardunaldi osoan lanean eta seme-alabekin etxean arratsaldeak eta asteburu osoak eman ditugunak azarotik ikasten.
    3 days ago
  • Asko gara urte oso ikasten daramagunak eta oposaketetan parte hartzen dugunon osasuna bermatzen bada aurten egin beharko liratekela uste dut
    2 days ago
  • Nire ustez OPEa urtean zehar prestatu ez dutenei oso ondo datorkie hau aitzaki gisa, kontzientzia aldetik hobeto ibiltzeko. Ez dut uste urte bete lanean egon denari asko kexkatuko dionik hilabete bateko egoera kaxkarra.
    2 days ago
  • Kurtso guztian zehar ikasten egon naiz. Ondo deritzot atzeratzea baina nahiago nuke LEP-a 2020 izatea.
    2 days ago
  • Ez da legezkoa prestatu dutenentzat.
    2 days ago
  • Ez da legezkoa ikasi dutenentzat
    2 days ago
  • Nere susmoa da bertan behera uztea eskatzen ari direnak ez dutela prestatu. Bestela atzeratzea eskatu beharko zuten, egoera lasaitu arte. Uztailean beharbada? Irailean? Baina nori interesatzen zaio OPEa ez egitea? Ikasi ez duenari.
    2 days ago
  • 2 days ago
  • 2 urte daramagu ikasten, edo batzuk urtebete, baita lan egiten eta gure familiak eta bizitza aurrera eramaten. Osasun baldintzak betetzen badira, ez dut uste hilabete pixkat lanpetuago egoteagatik aplazatu beharko direnik.
    3 days ago
  • Ez da legezkoa prestatu dutenentzat
    2 days ago
  • Lanean egon naiz eta orain gainera gauza asko etxean prestatzen, baina lehenago ere; klaseak, oposaketak eta familia. Denborarik ez. Erraza da esatea etxean ez daukagula denbora, baina lanean bagaude ere ez. EZ da bidezkoa ahalegin hau egin dutenentzat.
    2 days ago
  • ez da bidezkoa egun guztietan ikasi dutenentzat
    2 days ago
  • Denboraldi handia eman dutenok ikasten
    1 day ago
  • Denbora pilo bat inbertitu digu ikasten orain bat batean bertan behera uzteko, es dago eskubiderik
    2 days ago
  • Betikoa, prestatu ez dutenei oso ondo datorkie bertan behera uztea, hau da saritzea ez duenari ezer egin eta kaltetu prestatu duenari
    2 days ago
  • 2 days ago
  • Los vagos a estudiar.Tiene gracia que digan que no se puede estudiar cuando lo único q luego puedes hacer es estudiar o ver la tv
    2 days ago
Maximum 255 characters
22 comments
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • 1 day ago

    Argi geratu dadila atzeratzea eskatu nahi dugula egoera hobetu arte, ez EPEA behin betiko suspenditzea. Egokiena abenduan egitea izan daiteke egoera bideratzen denean.

  • 1 day ago

    Nire ustez pertsona baten bizia arriskuan jartzen duena "urte osoan ikasten egon delako" ez du irakaslea izatea merezi. Nazka ematen dit. Elkartasun eza, berekoitasuna, ez doaz bat irakasle bat izan behar denarekin. Ni ere ikasten egon naiz.

  • User autodeleted
    1 day ago

    ¿Pero qúe clase de persona puede defender que no se celebre una oferta pública de empleo? Ah, ya, los que no han estudiado. Y ahora con el confinamiento tienen la excusa perfecta, como si antes de la cuarentena no tuvieran que trabajan ni cuidar de sus hijos; y como si los que sí hemos preparado la OPE no tuvieramos tambien trabajo a jornada completa y cargas familiares...

  • 2 days ago

    Egoera oso berezi batean gaude. Lehentasuna gure eta gure artekoen osasuna izan beharko litzateke, eta gure ikasleak. Ekainan ikasturtearen bukaera nahasia izango da eta topera ibili beharko gara eskoletan.Askok justifikatzen dute aurten egitea ikasten egon direlako orain arte. Oso berekoia iruditzen zait. Nik ere urte osoa daramat ikasten, baina ez dut orain horretan pentsatzen. Mesedez, kolektibo bezala pentsa dezagun, ez indibidualki. 2020an LEPrik ez!!

  • 2 days ago

    Normalkuntza jakin batez EPEA egitea eskatzen dugu.
    Eta ez da aitzakia (niretzat gutxienez). Askok denbora lar daramgu EPE honetarako ikasten, baina ez dugu uste egoera honetan aproposa denik EPE bat egitea. Abendura atzeratzea izango litzateke egokiena, gauzak lasaitzen direnean.

  • 2 days ago

    Urte oso bat oposaketak prestatzen, institutuko gauzak antolatzen, oposaketak ,familia (bakoitza bere egoera pertsonalarekin). Denborarik ez, momentu bereziak galduta eta orain zer? Jende askok, urtean zehar, murrizketak hartzen dituzte ikasteko edo etxera joaten dira kobratu gabe ikasteko, edo telefonoa ez dute hartzen delegaritzarekin harremanetan ez egoteko, edo .... Mesedez, informatu hobeto eta ez antolatu horrelako arazoak. Ez atera gauzak bere onetik. Umeak bueltatu eta guk ezin izango ditugu oposaketak egin? Ia 3 hilabete geratzen dira. EZ jarri aitzaki gehiago eta ahalegindu jarraitu nahi dugunok egiten dugun bezala.

  • 2 days ago

    Y aquí vienen. Los de siempre. Los que postergan y retrasan todo creyendo que así les dará tiempo a hacerlo mejor. Años habéis tenido para preparar esta oposición, ¿creéis que en una cuarentena vais a conseguir estudiar y preparar lo que no habéis hecho anteriormente? Pero bueno, ya me imagino el perfil; haters de Ordezkoak Martxan que sólo saben criticar y despotricar contra la Administración por lo mal que gestiona todo (y ahora, como no puede ser de otra manera, también critican el hecho de que quieran cumplir los plazos preestablecidos), interinos que no han hecho una OPE en su vida pero que oye, están cobrando sus 2.000 euritos la mar de contentos y tienen miedo a perder ese status (que si tan listos se creen que son, ¿por qué tienen miedo de un simple examen?). En fin, los llorones de siempre. Si no podéis prepararos y llevar los tiempos de algo tan importante para vosotros como esta OPE, habría que veros llevando una clase y exigiendo a los chavales competencias que no tenéis. Gobierno Vasco, el atrasar esta prueba sólo os servirá para tener que corregir más exámenes de gente que se cree que puede abordar con éxito en un pequeño lapso de tiempo lo que no ha conseguido abordar desde que acabó el CAP. No nos hagais perder el tiempo; ni a nosotros ni a vosotros.

  • 2 days ago

    Ez da bidezkoa

  • 2 days ago

    Ezin da bermartu ekainean 5000 pertsona elkartu ahal izango garela BECen, eta noiz bermatu ahal izango den ez dakite. Beraz erabakia argi dago. EPEa bertan behera geratu beharko zen.

  • 2 days ago

    Nahiz eta OPEak buru belarri prestatzen ego irailetik (!) eta diru asko inbertitu.. uste dut justoena ikuspegi kolektibo batetik OPEak 2021 ra atzeratea izango litzatekeela. Ezin dira oposaketak prestatu ez ohiko egoera honetan. Ez dut uste ososun eta segurtasun baldintzak egokiak izango direnik ere.

  • 2 days ago

    Alde batetik nire osasuna bermetzea nahiko nuke eta bestetik modu egokian aurre egin nahi diot EPE bati, eta ez egoera honetan. Nahiz eta ondo prestaturik joan, atzeratzea ezinbestekoa ikusten dut.

  • 2 days ago

    2021ra atzeratzea egokia iruditzen zait dagoen egoerarekin.

  • 2 days ago

    Telelana (hitz potoloa hezkuntzan, formak [fondo edo edukietan sartu gabe] jada arazo itzelak ematen baitizkie ikasle zein irakasleei, ikasle askok zailtasun tekniko zein ekonomiko [baliabiderik eza edo gailu bakarra hainbat ikasle dauden etxe batean, nik egunotan ikusi dudan lez] eta agintariek horri buruz erraz dihardute, telelana etxean ordenagailu bat izatea balitz bezala, sarritan, hezkuntzak apaldu beharko lituzkeen desberdintasunak askoz gehiago handitzen direnean egoera honetan eta lanerako modu honekin. Telelana ez da gauerdiko ahuntzaren eztula, paradigma aldaketa izugarria baizik, eta agintariek errazegi botatzen duten hitz potoloegia. "Telelana" esanda, dena bideratuta eta konponduta balego bezala).

  • 2 days ago

    Egoera normal batean, gogorra bada... orain etxetik ahal den hoberen lan egitea ta familia ahal den hoberen egon dadin uztartzea, are gehiago!! Atzeratu mesedez!!! Zer irabazten da aurten egitearekin???

  • 2 days ago

    Alde batetik, ezinezkoa da egoera honetan telelana (hitz potoloa hezkuntzan, formak berak jada arazo itzelak ematen baitizkie ikasle zein irakasleei; eta agintariek horri buruz erraz dihardute, telelana etxean ordenagailu bat izatea balitz bezala, sarritan, hezkuntzak apaldu beharko lituzkeen desberdintasunak askoz gehiago handitzen direnean egoera honetan. Telelana ez da gauerdiko ahuntzaren eztula, paradigma aldaketa izugarria baizik, eta agintariek errazegi botatzen duten hitz potoloegia), umeak etxean edukita zaintza, konfinamendua eta ikasketa uztartzea; ezinezkoa. Batzuk, egoeraz baliatuko dira, egun osoan zehar beren ohea egin baino haratago doan ardurarik ez dutenak, besteak beste. Baina berdin gertatzen da enpresa edo negozio batzuekin ere, egoera tamalgarri honetan aberastuko baitira. Beraz, egoera ez da justua inondik inora ere. Gainera, egoera honetan (fisikoki konfinatuta eta psikologikoki albiste eta egoera tamalgarrien kontestu batean) nik, behintzat, ezin dut jarraitu hemen ezer gertatuko ez balitz bezala. Bestalde, eta hau epe ertainerako eztabaida bada ere, berandutzen ari dena, ez dira gure hautaketaren irizpidetzat hartzen lana, formazio pedagogikoa, konpromisoa, prestakuntza edota konpetentea izatea. Soilik, edo nagusiki bai, bederen, memorizazioa, informazioa irenstea eta memorizatutakoa egun batean edo bitan botaka ari bazina bezala botatzea. Are larriagoa, irakasleoi gero eta gehiago esaten zaigunean eredu hori ez dela egokia (eta ez da, jakina), ez dela eraginkorra eta ezin dela izan konpetentziekin lotutako ikasketa prozesu baten ardatza. Hau da, guk kontrako norantzan irakatsi behar dugu eta, are gehiago, programazio didaktikoa ere gero eta irizpide pedagogiko zorrotzagoekin osatu, ikaskuntza prozesu praktiko eta esanguratsuaren norantzan lan egin baina, hautaketan, hori praktikan jarri behar dugunon selekzio-prozesuan ebaluatzen gaituzte justu kontrara: memorizazioa eta, zoriak laguntzen bagaitu egun horretan, betirako izango den postu bat eskuratzeko probalititateen hazkuntza esponentziala. Hori da profesional kualifikatuak lortzeko modu eraginkor eta objektiboa? Guk, egunerokoan, konpetetentziak gora eta konpetentziak behera ibili behar dugu, Heziberri han eta hemen (gainera, sistema osoa eta baliabideak ez daudenean benetan horretara bideratuta), baina gero memorizazio gordina ardatz duen prozesua? Kontraesan larria. Bada garaia, behingoz, kontu hori lantzeko, bada garaia hain injustua den eta ikaskuntza prozesu esanguratsu, praktiko eta kooperatiboaren kontra doan hautaketa-metodologia (nolabait izendatzearren) horren inguruan eztabaida sakona jorratzeko. Ezin da gure hautaketa oinarritu justu gero egin behar dugunaren kontrako irizpideetan. Hori ez da inongo bermea. Guztiz antipedagogikoa da.

  • 2 days ago

    Alde batetik, ezinezkoa da egoera honetan telelana, umeak etxean edukita zaintza, konfinamendua eta ikasketa uztartzea; ezinezkoa. Batzuk, egoeraz baliatuko dira, egun osoan zehar beren ohea egin baino haratago doan ardurarik ez dutenak, besteak beste. Baina berdin gertatzen da enpresa edo negozio batzuekin ere, egoera tamalgarri honetan aberastuko baitira. Beraz, egoera ez da justua inondik inora ere. Gainera, egoera honetan (fisikoki konfinatuta eta psikologikoki albiste eta egoera tamalgarrien kontestu batean) nik, behintzat, ezin dut jarraitu hemen ezer gertatuko ez balitz bezala. Bestalde, eta hau epe ertainerako eztabaida bada ere, berandutzen ari dena, ez dira gure hautaketaren irizpidetzat hartzen lana, formazio pedagogikoa, konpromisoa, prestakuntza edota konpetentea izatea. Soilik, edo nagusiki bai, bederen, memorizazioa, informazioa irenstea eta memorizatutakoa egun batean edo bitan botaka ari bazina bezala botatzea. Are larriagoa, irakasleoi gero eta gehiago esaten zaigunean eredu hori ez dela egokia (eta ez da, jakina), ez dela eraginkorra eta ezin dela izan konpetentziekin lotutako ikasketa prozesu baten ardatza. Hau da, guk kontrako norantzan irakatsi behar dugu eta, are gehiago, programazio didaktikoa ere gero eta irizpide pedagogiko zorrotzagoekin osatu, ikaskuntza prozesu praktiko eta esanguratsuaren norantzan lan egin baina, hautaketan, hori praktikan jarri behar dugunon selekzio-prozesuan ebaluatzen gaituzte justu kontrara: memorizazioa eta, zoriak laguntzen bagaitu egun horretan, betirako izango den postu bat eskuratzeko probalititateen hazkuntza esponentziala. Hori da profesional kualifikatuak lortzeko modu eraginkor eta objektiboa? Guk, egunerokoan, konpetetentziak gora eta konpetentziak behera ibili behar dugu, Heziberri han eta hemen (gainera, sistema osoa eta baliabideak ez daudenean benetan horretara bideratuta), baina gero memorizazio gordina ardatz duen prozesua? Kontraesan larria. Bada garaia, behingoz, kontu hori lantzeko, bada garaia hain injustua den eta ikaskuntza prozesu esanguratsu, praktiko eta kooperatiboaren kontra doan hautaketa-metodologia (nolabait izendatzearren) horren inguruan eztabaida sakona jorratzeko. Ezin da gure hautaketa oinarritu justu gero egin behar dugunaren kontrako irizpideetan. Hori ez da inongo bermea. Guztiz antipedagogikoa da.

  • @Eihera
    2 days ago

    Comentario de Twitter:
    Hezkuntzako Lan Eskaintza bertan behera uztea eskatzen ari gara. https://t.co/aB4IS2diqF

  • 3 days ago

    Bastante estrés tenemos ya con la situación actual como para sumarle mas con la incertidumbre de la ope, lo mas lógico es aplazarla a 2021 como casi todas las CCAA

  • 3 days ago

    Telelana (eskolan bertaratuta egitearen aldean lan astuna dena), egoera berriak eragindako antsietatea, itxita egon beharra haize freskoa hartu ezinik, zaintza lanak, motibazioa eta ikasteko disziplina mantentzea zaila egiten zaizkigu, eta gainera ez da ziurra egin ahal izango direnik. Eta norbait birusarekin kutsatzen baldin bada eta ezin baldin badu azterketara aurkeztu? Edo okerrago, kutxatuta egonagatik ere aukera galdu nahi ez baldin badu azterketara joanez eta gainontzekoak kutxatzen baldin baditu?

  • 3 days ago

    Zentzuzkoa da eta Ibonekin bat nator 13 urte interinitatean egonda, "fraude de ley" egoeran nago, Ope'a berez ere, legez kanpokoa delako.Europear legeak bete daitezela.

  • 3 days ago

    Ez da une aproposa inola ere ez!

  • 3 days ago

    Ez dira betetzen baldintzak prozesu hau aurrera eramateko.- Bertan parte hartu behar duten irakasle asko egoera honekin lanez gainezka daude eta Eusko Jaurlaritzak ezin ditu zigortu beraien lana ondo betetzen egoteagatik.- Larrialdi egoeran gaude, etxean sartuta egotera derrigortuta eta noiz bukatuko den jakin gabe. Ez da zentzuzkoa 5000 pertsona toki berean sartuko dituen prozesu batekin aurrera jarraitzea (edo aurrera jarraitzeko intentzioa erakustea) data horietako baldintzak ezagutu gabe.- Ezin da erabakia hartu gabe jarraitu azterketa aurreko eguneraino. Aukera handiak daude ekainean halako ekintza bat egin ahal ez izateko.Bigarren Hezkuntzako oposaketak 2020an ez egitea eskatzen dugu.