Citizen petitions Education

GURE ESKOLA KONPONDU BEHAR DUGU

2020 February 24
100 %In favor
1 vote (1/0)

Eusko Jaurlaritza agurgarria,

Gu Pasaiako Karmengo ama eskolako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleak gara eta zuengana zuzentzen gara gure eskola konpontzea oso beharrezkoa iruditzen zaigulako.

Hasteko, eskola barruko gelak konpontzea eskatzen dugu, hau da, komunek eta gelek konponketa serio eta sakona behar dute: komuneko konketak puskatuta daude eta txorrotek ura etengabe botatzen dute, gainera ate batzuk ezin dira ongi itxi. Gelei buruz esan behar dugu zapaiko margoa erortzen ari dela eta dauden argiak ez direla ezta kontsumo bajukoak ere.

Beste aldetik, eskolak kanpotik ere berrikuntza sakona behar du. Alde batetik, patioetan bakarrik zementoa dago eta gustatuko litzaiguke zati bat baratza sortzeko belardia izatea. Bestalde, hesia eta sareak puskatuta daude eta arriskutsua dela pentsatzen dugu.

Espero dugu zuen erantzuna ahalik eta azkarren jasotzea.
Mila esker zuen arretagatik.

Pasaiako IPI Karmengo Ama eskola LH4ko ikasleak

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
One comment
  • Something to say?… comment on this proposal
  • Hezkuntza
    2020 July 20

    Pasaiako Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleok,
    Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen eskaera Irekiaren bidez helarazteagatik. Izan ere, beti da pozgarria era honetako eskaerak hezkuntza sistemaren ardatz eta muina zareten ikasleongandik zuzen-zuzenean jasotzea. Hezkuntza Sailetik behin baino gehiagotan esan izan dugu gure ikastetxeetan egiten diren hobekuntza lanek eragin zuzena dutela hezkuntzaren kalitatean ere. Poztekoa da, horregatik, ikasleak euren eskolaz arduratzen direla ikustea ere.
    Normalean, ikastetxeetako arduradunekiko harremanean jasotzen dugu eskola bakoitzean egin beharreko hobekuntza lanen berri, eta baita ager daitezkeen mantenu premien xehetasunak ere; edo ikastetxea kokatuta dagoen herriko Udalarengandik ere iristen zaizkigu, beste askotan. Izan ere, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak hartzen dituzten eraikinak (zuen ikastetxea, kasu) udal titulartasunekoak izan ohi dira, hau da, Udalaren jabetzakoak, eta maiz, tokian tokiko Udalarekin elkarlanean eta adostuta burutzen dira hobekuntza lan horiek.
    Zuen idatzia jaso dugu, baina eskatuko genizueke zuen eskaeraren berri ikastetxeko arduradunei edo herriko udalari ere helaraziko bazeniete, ondoren haiekin harremanean jarri ahal izan gaitezen.
    Mila esker, berriz ere, zuen eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.