Citizen petitions Environment, Territorial Planning and Housing

Zuhaitz landaketa Euskadin eta atzerrian klima beroketaren aurka

2019 November 13
100 %In favor
2 votes (2/0)
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.

Klima beroketari aurre egiteko zuhaitzak landatzea eraginkorra eta oso merkea da.

Galesko gobernuak urteak darama Ugandan bi milioi hektareako lurralde batean zuhaitzak landatzen, eta galestar bat jaiotzen den aldiro zuhaitz bat landatzen dute bai Galesen zein Ugandan, umeek txikitatik natura zaintzeaz kontzientzia hartzen dutelarik.

Euskadik ere antzeko ekimen bat egin dezake, merkea da eta ez da saila. Lurralde bakoitzean lur zati bat hartu eta bertan euskaldun berri bat jaiotzean zuhaitz bat landatu. Atzerriko herrialde batekin itun bat adostu, eta deforestaturik duen lurralde eremu bat zuhaitzak landatzeko konpromisoa hartu.

Egingarria eta merkea da, eta onura asko ditu bai ingurumenarekiko, kontzientzia sortzeko, Euskadi marka hobetzeko.

Kontuan hartu.

Galesko ekimenari buruzko informazio gehiago: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2665/galestarrek-zor-ekologikoa-arindu-nahi-10-milioi-zuhaitz-landatzen-lagunduz-ugandan

Argument in favour
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
Arguments against
We are sorry, but you no longer can participate in this proposal.
One comment
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    2020 July 17

    Eskerrik asko zure proposamenagatik:
    Benetan karbonoaren mitigazioa gure betebeharreen arteko garrantzitsuenatariko bat da. Alde horretatik, eta kontuan harturik soruak zuhaitzak baino karbonoa hartzeko gaitasun askoz be gehiago daukaten, aspaldion aurkeztu dugu Euskadiko soruen babes estrategia 2030.
    Bestaldetik, erebai, zuhaitzen landaketa bultzatzen dugu eta ildo horretan pasadan urtean Dekretu eta dirulaguntza ugari onartu genuen. Besteak beste, gure udalherrientzako dirulaguntza programan, hainbat proiektu onartu ziren basoak haunditzeko edo hobetzeko.
    Nazioarteko arloan, kooperazioa ez da Sail honen eskumena, baina hartzen dugu zuen proposamen interesgarria eta saiatuko gara hurrengo legealdian horrelako ekintzak aurrera eramaten.
    Eskerrik asko

Comments are disabled for this document