
Administratibo oposaketen inguruko kontsulta
Egun on,
Administrazioko ikasle bat naiz eta etorkizunean gustatuko litzaidake oposaketetara aurkeztea. Hurrengoko dudak argituko nahiko nituzke:
- Hurrengoko deialdiaren data.
- Zein izango zen oposaketaren prozedura (non izena eman, materia etab.).
Zuen erantzunaren zain, agur bero bat.
-
Apa Bingen. Urtero onartutako LEPei dagozkien hautaprobak 2020. urtetik aurrera egingo dira, eta informazioa Euskadi.eus lortu dezakezu. Guk hurrengo zalantza daukagu, oposizioetara aurkezteagatik tasarik ordaindu behar ahal dugu?2019 October 18
-
2019 October 11
Bingen hori,
Gobernuak urtero onartzen eta argitaratzen du EAEko sektore publikoko erakundeen lan-eskaintza publikoa. Urtea amaitu baino lehen 2019ko lan-eskaintza publikoa (LEP) egiteko asmoa du.
Urtero onartutako LEPei dagozkien hautaprobak 2020. urtetik aurrera egingo dira.
Deialdi honi eta etorkizuneko beste batzuei buruzko informazio guztia Eusko Jaurlaritzaren Enplegu Publikoaren Atariaren bidez argitaratuko da (Euskadi.eus).Eskerrik asko Gobernu Irekiaren plataforma parte hartzeko erabiltzeagatik.