Citizen petitions Presidency
En

BORIS CYRULNIK, ERRESILIENTZIAREN "AITA", EUSKAL GATAZKA KONPONTZEN LAGUNTZEKO

2019 April 9
0 votes

Unibertsitateko irakaslea naiz, psikologia arlokoa, eta hainbat aldiz entzun ditut Boris Cyrulnik-en gogoetak, munduan diren hainbat gatazkaren inguruan. Proposamena, zientzian oinarritua, oso egokia eta interesgarria dela uste dut, eta "euskal gatazka" deritzon honetan ere aprobetxagarria.
Datorren maiatzean, Martinican egingo den kongresu batean ere Boris Cyrulnik-en ekarpena izango da, esklabutzak ekarri dituen ondorioen inguruan hitz egiteko. Kongresuaren gaia "Hezkuntza eta erresilientzia" da, hain zuzen ere.
Behar bada Jonanen Fernandez-en taldean ezagutuko dute Boris-en lana. Hala ere, ausartzen naiz beraiei proposatzen Cyrulnik gonbidatu dezatela hitzaldi edo tailerren bat emateko.
Nire partetik, prest nago informazio gehiago emateko eta bitartekaritza lanak, beharko balira, egiteko. Prest nago, baita ere, Lakuara joateko eta honen inguruan bilera bat ere egiteko.
Eskerrik asko.

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
One comment
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza
    2019 April 10

    Eskerrik asko bidalitako informazioagatik. Proposamena arretaz aztertuko dugu. Eskatuko genizuke zure datuak bakea@euskadi.eus helbidera bidaltzea behar izanez gero zurekin harremanetan jartzeko.
    Besterik gabe, jaso ezazu gure agurrik beroena.