Citizen petitions Health
En

Tolosaldeako OSIa. Hospitalaren inguruan hainbat kezka

2018 December 13
0 votes

Tolosaldeako biztanle modura oso kezkatuta nago azken boladan gure eskualdeko hospitalari buruz iritsi zaizkiten albisteak direla eta.

1. Mediku zerbitzuari dagokionez.
Traumatologia zerbitzua ia espezialistarik gabe, hutsunea betetzeko gaztelaniaz hitz egiteko gai ez den traumatologo baten kontratazioa, traumatologo horren desagertzea (bere iniziatibaz joan da edo bidali egin dute), traumatologo atzerritar berrien kontratazioa.

Erreabilitazio zerbitzuko 2 mediku joan dira

Otorrino zerbitzua eskasian

Internista bat jubilatzear eta beste bat baja luzean

Ez dakit zein puntutaraino OSIko zuzendaritza eta Gipuzkoako Osakidetzako zuzendaritza jakitun diren egoera honetaz. Kontzertuan argi agertzen da plantilla aldaketak informatuak izan behar direla. Ez dakit mediku atzerritar guztiek (dirudienez bestelakorik ez dute aurkitzen edo inork ez du etorri nahi) dagokien titulazio eta konbalidazioak dituzten (inork kontrolatzen du hori).

Gustatuko litzaidake guzti honen berri izatea eta herritarrei heleraztea (era batera edo bestera) hospitalean gaur egon dagoen egoera (medikuei dagokionez behintzat). Ez dakit zuek zein informazio duzuen edo ez, baina gaiarekiko sensibilitatea dugunok (osasun publikoari buruz ari naiz) oso kezkatuta gaude hospitalean gertatzen ari den egoerarekin eta inork ezer egiten ez duen sentsazioarekin gaude.

2. Eraikinean obrak
Badirudi, inoiz inork exigitu ez dion aktibitate lizentzia izateko beharrezkoak diren baldintzak betetzeko ezinbesteko obrak egiten ari direla (nire uste apalean administratzaile publiko guztiek lotsan-lotsaz etxera joateko arrazoia). Lehen kontzertua sinatu zenean, aktibitate lizentziari lotutako obraz aparte, instalakuntzak egokitu beharrari buruz hitz egin zen. Jakin nahi nuke obra hauen nondik norakoa zein den eta are gehiago zein dirurekin ordaindu behar den, urtero galerak edo uskerizko irabaziak dituen enpresaren diruarekin edo kontzertuko diruarekin edo ezohiko diru laguntzekin

3. Ebaluazioa
Kontrzertazio dokumentuan urteroko ebaluaketa gaiaz hitz egiten da. Jakin badakit Tolosaldeako OSIko anbulategiek pasa dutela beraien barne eta kanpo ebaluaketa. Gauza bera egin da Hospitalarekin?. Nola lortu daitezke ebaluaketa horien emaitzak

OSAKIDETZAK bere egoeraren berri ematen badaki, prentsa, irrati,telebistaz edo/eta IREKIA atariaren bidez, bereziki kanpaina eta inagurazioetan. Zergatik gauzak hain ondo ez doazenean ez da komunikatzen gertaeren arrazoiak emanez eta hartutako neurriak komunikatuz baliabide berdinak erabiliz. Urtean behin edo, eskualdeko alkateak konbokatzen ditu muturraren aurrean bere lorpen, estatistika eta kalitate txosten liluragarriak igurtziz, jakinda ezer esateko gutxi izango dutela. Zergatik ez dituzte orain konbokatzen eta azaltzen egiten ari direna, hartzen ari diren neurriak eta hartuko dituztenak gauzak okertzen badira eta bide batez herritarrak lasaitu penagarria den egoera baten aurrean.
Zuen erantzunaren zain
Mila esker

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
One comment
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Osasuna
    2018 December 18

    Mikel, agurgarria:

    Zure idatzia aztertuta, adierazi nahi nizuke Tolosaldeako Asuncion Klinikak Eusko Jaurlaritzako Osasun sailarekin kontzertu bat sinatuta duela, inguru horretako biztanleei osasun zerbitzua emateko.

    Langileriari dagokionez, kontzertuaren arabera behartuta dago klinika hori izandako gora-beheren berri ematen Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzari, eta horrela egiten du. Bestalde, titulazio eta konbalidazioen gaia ez du Osasun sailak gainbegiratzen, Medikoen Elkargotik egiten baita.

    Beste alde batetik, egun bertan egiten ari diren obrak klinikak berak ordainduko ditu, kontzertuaren barnean osasun prestazioa (eta ez azpiegiturak) bakarrik sartzen baita.

    Azkenik, gainontzeko sareko osasun zentroetan bezala, urtero-urtero emandako zerbitzuaren kalitate ebaluaketak egiten dira Asuncion klinikan, herritarrek jasotako zerbitzuaren asebetetasuna aztertzeko, eta momentuz ebaluaketa hori ez da publikoa.

    Informazioa hau zure interesekoa izango delakoan,

    Adeitasunez