Citizen petitions Education
En

Eskolen hauteskunde edo kontsultetan familia desberdinen boto kopurua

2018 December 12
0 votes

Kaixo!

Aurten eskolako ordutegia aldatzeko saiakera egin dugu... prozeduraren nondik norakoak begiratzerakoan, konturatu naiz familia guztiek ez dugula eskolan pisu bera. Hau da, arautegiak dio Ama eta Aitak edo tutoreak bozkatu dezaketela. Gauzak horrela, bi gurasoz osatutako familia batek bi boto dauzka, eta guraso bakarreko familia batek boto bakarra.

Ulertu dezaket Eskolako Organo Gorenari buruzko bozketan honek zentsua izatea familia bateko guraso biek parte hartu dezaketelako hautagai bezala. Baina gainontzeko bozketan ez dauka ez hanka ez bururik. Guraso bakarreko familiok betebehar berdinak baditugu, eskubide berdinak izan behar ditugu eta gainontzeko familien pisu berdina eskolan.
Kataluniako eskoletan guraso bakarreko familiek bi boto dauzkate.

Hurrengo ikasturterako familien arteko desberdintasun hau desagertzea eskatuko nizueke.

Mila esker,
Iratxe

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
One comment
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Hezkuntza
    2018 December 20

    Iratxe agurgarria,
    Ezer baino lehen, eskerrak eman nahi dizkizugu zure iritzia eta ikuspuntua atari honen bidez partekatu, eta eskaera helarazteagatik. Egun indarrean dagoen araudia aldatzeko azterketa egiterakoan, kontuan hartzeko modukoa da zure ekarpena ere. Izan ere, eta dakizunez, eskoletan bestelako hainbat egoera eta eskaera ere elkartu ohi dira gai honen inguruan, eta beraz, hainbat motatakoak dira iritziak. Esate baterako, eskolan duten seme-alaba kopurua kontuan hartzea eskatzen duenik ere bada; edo hurrengo ikasturtean aplikatuko diren neurriak bozkatzerakoan, seme-alabak azken ikasturtean dituzten gurasoek bozik ez dezatela izan eskatzen duen ahotsik ere entzun izan dugu. Beraz, zehatz-mehatz aztertu beharreko gaia da hau ere, alderdi guztiak aintzat hartuta.
    Eskerrik asko, berriro ere, zure ekarpena egiteagatik.