Citizen petitions Education
En

2 URTEKO UMEEN AUTOBUSA KENTZEAREN ZERGATIA

By User autodeleted
2018 September 25
100 %In favor
3 votes (3/0)

Kaixo jaun-andere agurgarria,

Iurretako ikasle talde bat gara eta egun hauetan pil-pilean dagoen gai bati buruzko informzioa jasotzea gustatuko litzaiguke.

Ikasturte hasiera honetan hainbat familia egoera berri batekin topo egin dute. Herri edo hirigunean bizi ez diren bi urte edo gutxiagoko haurren familiei sorrarazi zaien arazoa. Non haur hauek ez dute eskolara joateko modurik, autobus zerbitzurik ez dutelako ematen.

Zuen arrazoia edo justifikazioa jakin nahiko genuke.

Zuen erantzunaren zain, aldez aurretik eskerrak emanez.

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
One comment
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Hezkuntza
    2018 October 15

    Jok Mac eta Iurretako ikasle agurgarriok,
    Dakizuenez, gai honen inguruan Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak berariazko argibideak bidali ditu berriki ikastetxeetara, zera adieraziz:
    “Egoera aztertu ondoren, eta familia-bizitza bateragarri egite aldera, aplikazio informatikotik ez da oztoporik jarriko ikastetxeetako zuzendaritzek, euren irizpidea eta autonomia aintzat hartuta, 2 urteko ikasleen garraioa baimendu ahal izan dezaten. Erabaki honek ikastetxeetako arduradunen eta familien artean partekatua izan beharko du”
    Alegia, ez da aldaketarik egon ikastetxeetako zuzendaritzek orain arte izan duten jarduteko moduan. Gainera, adierazi nahi genizueke Sail hau maiatzaren 19ko 69/2015 Dekretua aldatzeko lanean ari dela, funtsezko bi alderditan; bi urteko ikasleak Dekretu horren aplikazio-eremuan sartzeari dagokionean, eta hori horrela izanik, bete beharko liratekeen segurtasun neurrie dagokienean, haurren segurtasuna lehentasunezkoa baita Sail honentzat.
    Eskerrik asko zuen eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.