Citizen petitions Health
En

Euskara lehentasunezkoa den unitateetako bakante begetatiboei araudia jarraituz Derrigortasun Data zergatik ez zaie jartzen?

2018 April 6
0 votes

EHBilduk Legebiltzarrean egindako galdera: http://www.legebiltzarra.eus/irud/salida/11/00/006518.pdf
Osakidetzan euskarari dagokionez 1. eta 2. Lehentasunezko Unitate gisa izendatuak dauden unitateetan sortzen diren Derrigortasun Datarik gabeko bakante begetatibo guztiei araudia jarraituz euskara eskakizuna ezartzen ari al zaie?. Erantzuna hemen: http://www.legebiltzarra.eus/irud/11/00/010007.pdf
Erantzunean ageri denez, Osakidetza ez da bere araudia betetzen ari, zehazki, 6/2017 Jarraibidean ezarritakoa ez da betetzen ari. Erantzunaren amaieran ageri denez, jadanik Derrigortasun Data ezarria beharko luketen kasu horiek "en fase análisis para posterior asignación de fecha de preceptividad" omen daude".

Galderak:
1.- Nor ari da analisi hori egiten, ESI bakoitza ala Zuzendaritza Nagusia. Zein zerbitzu zehazki?
2.- Zer baloratzen da analisi horretan? kontutan harturik 6/2017 Jarraibidea argia dela, zer analisi gehigarri behar da Jarraibide hortan ezartzen dena aplikatzeko?
3.- Ze prozedura jarraitzen ari da analisi hori egin eta 6/2017 Jarraibidean arautzen diren Derrigortasun Datak ezartzeko? Zein zerbitzu eta arduradunek hartzen dute parte eta zein da bakoitzaren funtzioa gai honetan?
4.- Jarraibide horretan arautzen diren bakante begetatiboen kasuan, zenbat egun behar dira plaza hutsik geratu eta prozedura jarraituz Derrigortasun Data ezartzeko?

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
One comment
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Osasuna
    2018 September 27

    Aitor, agurgarria:

    Lehenik eta behin, barkamena eskatu nahi dizugu zuk egindako eskaerari berandu erantzuteagatik.

    Zure galderei erantzuna emanez, zehazten duzun analisia egiteko erantzukizuna Zerbitzu Erakunde bakoitzarena da, lanpostuetako hizkuntza ezaugarrien aldaketak zehazten dituen 6/2017 Jarraibidea betez.

    Era berean analisi horretan, lanpostua zein arrazoirengatik geratu den hutsik eta erreserbatuta ote dagoen aztertzen da. Beraz, ondorengo hiru betekizun hauek aztertzen dira:
    • Lehentasunezko unitateetan kokatuta ote dauden lanpostuak.
    • Arrazoi begetatiboengatik hutsik geratu ote diren, 6/2017 Jarraibideak zehaztutako ezaugarriekin.
    • Lanpostua erreserbatuta ote dagoen eta, hortaz, ea ezaugarriak aldatzeko oztoporik dagoen.

    Bestalde, Zerbitzu Erakundeek abian jarri behar dute prozesua, iraungi gabeko derrigortasun-datak jartzea eskatuz, ”lehentasunezko unitateetan sortutako bakante begetatibo ez erreserbatuak” direla ziurtatu ondoren. Eskabide hori Zuzendaritza Nagusira heldu behar da, Giza Baliabideetako Zuzendaritzako Euskara Zerbitzu Korporatibora. Bertan, zerbitzu-erakundeek egindako eskabidea aztertzen da eta lanpostuari hizkuntza ezaugarriak aldatzeko aldeko txostena egiten da. Ondoren, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak lanpostuen aldaketa-proposamenak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzara igortzen ditu, hark txostena eman dezan. Azkenik, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak derrigortasun-datadun lanpostuen zerrenda eguneratua Osakidetzako Administrazio Kontseilura igortzen du, hark behin betiko onartzeko lanpostuen ezaugarri berri hauek, erabaki bidez. Osakidetzako Administrazio Kontseilua urtean bitan elkartu ohi da derrigortasun-datadun lanpostuen zerrenda eguneratua onartzeko. Laburtuz, gehienez 6 hileko epea behar izaten da lanpostuen ezaugarriak behin betiko aldatu eta onartzeko.

    Azkenik, Zerbitzu Erakundeek ez dute epe jakinik derrigortasun datetan aldaketa eskatzeko. Edonola ere, behin Zerbitzu Erakundeek eskaera eginda, Zuzendaritza Nagusiak gehienez hilabeteko epean egiten du txostena Zerbitzu Erakundeek eskatutako aldaketen inguruan. Behin eskabidea onartuta, Administrazio Kontseiluak onartzeko zain geratzen da. Urtean bitan, bataz beste, Administrazio Kontseiluko bileretan onartzen da behin betiko derrigortasun-datadun lanpostuen zerrendaren eguneraketa. Zabalkundea emateko, web-orrian publikatzen da aldiro: https://www.osakidetza.eus/sites/Intranet/eu/profesionales/plan-de-euskaldunizacion/Orriak/plazas-precep.aspx

    Zure eskaera erantzuna emanez,

    Adeitasunez,