Citizen petitions Health
En

“Komunikazio eraginkorra” hizkuntza kontuan hartu gabe?

2018 March 8
0 votes

Osakidetzako Prestakuntza Zerbitzu Korporatiboak “Komunikazio eraginkorra” ikastaroa antolatu du bertan parte hartu nahi duten Osakidetzako kategoria guztietako profesionalentzat. Zabaldu duten informazio orriaren arabera ikastaroa gazteleraz izango da. Teknologia berrien eragina eta beste hainbat gai aztertuko dira baina… hizkuntzaren garrantzia ez da aipatu ere egiten.

Zertan geratzen da euskararen normalizazio plangintzetan hainbestetan aipatzen den “transbersalitatea”, hau da, zerbitzu guztiek, ez soilik euskara zerbitzuak, eguneroko jardun eta ekimenetan euskararen normalizazioa bultzatu beharra?

Komunikazio eraginkorra izateko hizkuntzaren faktorea klabea dela ez al dauka garbi oraindik Osasun Sailak? Euskaldunei euskaraz aritzeak komunikazio eraginkorrerako duen garrantziaz hausnartzeko ez al zegoen tarte txikiren bat ere ikastaroan?

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
One comment
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Osasuna
    2018 April 9

    Jaun hori:
    Lehenik eta behin, Osakidetzak eskainitako “Komunikazio Eraginkorra” prestakuntza programaren gainean egin duzun ekarpena eskertu nahi dizugu.
    Programa hau Osakidetzako langilego guztiari zuzenduta dago, euskaraz zein gaztelaniaz, eta prozesu komunikatiboan parte hartzen duten partaideen alderdi emozionalak lantzeko diseinatuta dago, prozesu komunikatibo hau gaztelaniaz zein euskaraz gauzatu. Egia da edozein prozesu komunikatibok hizkuntzari lotutako alderdia daukala (erabiltzen dugun hizkuntza), eta egia da era berean komunikazioa eraginkorra lortu nahi badugu badirela beste hainbat faktore garrantzitsuak direnak, alegia, praktikotasuna, hitzezkoa ez den hizkuntza (gorpuztasuna) eta emozionaltasuna. Honela, eta azken honi lotuta, ukaezina da emozionaltasunari lotutako hizkuntza erabiliz gero (ama hizkuntzari lotutakoa, esaterako) komunikazio eraginkorrago baten mesedetan izan dezakeela eragina, eta hizkuntza hautua kontuan hartzeko faktore bat izan daitekeela.
    Horiek horrela, zure proposamena jaso eta aurrerantzean komunikazioaren eraginkortasunarekin lotutako ikastaroetan, hizkuntz faktoreak izan dezakeen eragina txertatzea aztertuko dugu.
    Adeitasunez, agur.