Citizen petitions Health
En

Euskara Osatek-en

2018 February 26
0 votes

OSATEK Osakidetza osatzen duten erakundeetako bat izanik, zergatik ez zaio 2017an Euskara ebaluaziorik egin, gainontzeko Zerbitzu Erakundeei gisa?
Beste galdera, zergatik oraindik Osatek-ek ez du bere euskara planik?
Gogoratu behar da Osakidetzako II. Euskara Planak honakoa ezartzen duela: ”Osakidetzaren Euskara Planaren aplikazio-eremuak Erakundea osatzen duten zerbitzu-erakunde guztiak hartzen ditu barne. Beraz, guzti-guztiek, salbuespenik gabe, bete beharko dituzte Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan honetan emandako irizpide eta neurriak”.

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
One comment
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Osasuna
    2018 April 11

    Jaun hori:
    Osatek Osakidetza osatzen duten erakundeetako bat izanik, zergatik ez zaio 2017an Euskara ebaluaziorik egin, gainontzeko Zerbitzu Erakundeei gisa?
    OSATEKek bere euskara-plana (2013-2019) idatzi eta onartu zuen 2015eko martxoaren 18an. Plan horrek Osakidetzaren bigarren planean jasotako jarduera-eremuak eta neurriak kontuan hartu zituen.
    Enpresa Batzordearekin akordio falta zela eta, aipaturiko plana bertan behera utzi zuen OSATEKeko Zuzendari-gerenteak, 2015eko uztailaren 30ean hartutako erabaki baten ondorioz.
    Planik ezean, ez da Osakidetzaren tarteko ebaluazioaren baitan inongo ebaluaziorik egin. Dena den, horrek ez du esan nahi OSATEKek ebaluazioa egin ez duenik. Egin du eta, aldi berean, Enpresa Batzordeari ale bat eman dio.

    Zergatik oraindik Osatek-ek ez du bere euskara planik?
    OSATEKek badu plan-proposamen bat. Proposamen hori helarazi zaie Enpresa-Batzordeari eta OSATEKeko Administrazio Kontseiluari haien iritziak jasotzeko.
    Planaren onarpena beste onarpen bati lotuta etorriko da: lanpostuei dagokien hizkuntza mailaren finkapenari hain zuzen ere. Hizkuntza mailen onarpena azkenengo fasean dago: Administrazio Kontseilua lantzen ari da, ahalik eta lasterren onartzeko asmoz.

    Adeitasunez, agur.