Citizen petitions Health
En

Beasaingo Arriarandik banatutako edateko uraren kalitatea

2017 December 8
0 votes

Lehendabizi eskerrak eman nahi dizkizuet dagoeneko “Beasaingo Garin eta Astigarreta auzoetako ur zikinak Arriaran urtegian” izenburupean egin nizuen galderei erantzuteagatik, baina egin nizuen galdera bat erantzun gabe utzi duzue.

Ondorengoa galdetu nizuen “OSAKIDETZAk bermatzen al du Arriarango urtegitik etxeetara giza-kontsumorako datorren urak ez duela bere osagaien artean, besteak beste, aipatutako Beasaingo auzoetako isurbideetatik botatako eta gizakiontzako toxikoak izan daitezkeen garbiketa- edo sendagai-hondakin produkturik?” Nere ustea zera da, aipatutako bi auzo horietako hondakin-uren osagaien artean bertako biztanleek etxeetan erabiltzen dituzten mota askotako garbikari eta sendagaiak egon behar dutela eta, ondorioz, araztegiko tratamenduak aipatutako gai horiek kentzen ez dituenez, etxeetara kontsumorako iristen zaigun urak berekin dakartzala, kontzentrazio txikietan bada ere.

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak adierazi dit “RD.140/2003 legediaren arabera egindako analitikak ez duela eman garbiketa eta sendagairen produktuen emaitzik.” Baina Real Dekretu horren bere ANEXO I-eko zerrendan, ez dago garbikari edo sendagai sustantziarik nire ustez, seguruenik legegileari (Europako 98/83/CE Direktiba onartu zutenei) ez zitzaiolako bururatuko hondakin-ur tratatu gabeak zuzenean edateko uren urtegi batera bota zitezkenik. Europako 98/83/CE Direktibak ezartzen du bere 5. eta 7. artikuluetan ANEXO I-n ez dauden beste parametro berriak finkatu litezkeela giza-osasuna babesteko. Orduan galdera berresten dut: Arriarango urtegitik etxeetara datorren urak badu osasunerako arriskugarria izan daitekeen garbikari edo sendagairik? Arriarango urak analizatzen dituen Urretxuko laborategiari eskatu zaio osagai mota horien analitikarik?

Eskerrik asko.

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
One comment