En

HAPO Hondarribia

2017 May 12
0 votes

EAEko Lurralde Antolamendurako Batzordeak 2015eko Uztailean egindako Osoko Bilkuran Hondarribiko HAPOri buruzko zenbait xehetasun egin zituen. Besteak beste 5. puntua Ekonomia-Jardueretarako Lurzoruaru buruz. Nire galdera da: Lurralde Antolamendurako Batzordeak emandako iritziak lotesleak dira? Udalak nahitaez bete behar ditu bertan ezarritakoak?

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
2 comments
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    2017 May 16

    Joxan agurgarria,

    Ezer baino lehen, eskerrik asko zure parte-hartzeagatik. Planteatzen duzun gaiari dagokionez, kontuan izan behar da hau:

    I. Plan Orokorren tramitazioaren barruan, Lurralde Antolamenduko Batzordearen txostenaren izaera juridikoari buruz, ekainaren 30eko 2/2006 Legearen, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoaren 91.2 artikuluak hauxe adierazten du:
    91. artikulua. Plan orokorra behin betiko onartzea
    2. Plan orokorra udalak onartuko du behin-behingoz eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari bidaliko dio. Batzordeak txostena egingo du, eta txostenak dioena loteslea izango da plan orokorra lurralde-antolamenduko tresnei egokitzeari dagokionez eta, aplikagarri den araudiaren arabera eta onartutako udalez gaineko proiektuen arabera, Estatuko, Autonomia Erkidegoko edo lurraldeko administrazioaren eskumeneko diren alderdi sektorial guztiei egokitzeari dagokionez.
    II. Hondarribiko Antolamenduko Plan Orokorra Euskal Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamenduko Batzordearen iritziaren mende jarri zen 4/2015 bileran, eta zegokion ziurtagiria egin zen ekainaren 15ean.
    Informazio osagarri gisa, nabarmendu behar da lurralde-antolamenduaren zehaztapenak, txostenaren xede den udalerrian eragina dutenak, hauek direla:
    - EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak, behin betiko onartuak otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez.
    - EAEko Ibai eta Erreka Ertzak Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala (isurialde kantauriarra), abenduaren 22ko 415/98 Dekretuaren bidez onartua.
    - Hezeguneak antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala, behin betiko onartua uztailaren 27ko 160/2004 Dekretuaren bidez.
    - Jarduera Ekonomiko eta Merkataritza Ekipamenduetarako Lurzoru Publikoa Sortzeko Lurralde Plan Sektoriala, behin betiko onartua abenduaren 21eko 262/2004 Dekretuaren bidez.
    - EAEko Itsasertza Babesteko eta Antolatzeko Lurralde Plan Sektoriala, martxoaren 13ko 43/2007 Dekretuaren bidez onartua.
    - Nekazaritza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektoriala, irailaren 16ko 177/2014 Dekretuaren bidez onartua.
    - Gipuzkoako Hiri Hondakinak kudeatzeko Azpiegituren Lurralde Plan Sektoriala, behin betiko onartua uztailaren 21eko 024/2009 Foru Dekretuaren bidez.
    - Gipuzkoako Bidegorrien Lurralde Plan Sektoriala, behin betiko onartua 2013ko ekainaren 10eko Foru Arauaren bidez.
    - Txingudiko Baliabide Naturalak Babesteko eta Antolatzeko Plan Berezia, behin betiko onartua 2001.09.26an.

    Eskerrik asko berriz ere zure parte-hartzeagatik eta har ezazu agur bero bat.

  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    2017 May 16

    Estimado, Joxan.
    Ante todo, gracias por tu participación. En relación al asunto que planteas hay que tener en cuenta lo siguiente:
    I.- Sobre la naturaleza jurídica del informe de la Comisión de Ordenación del Territorio en el marco de la tramitación de los Planes Generales, el art. 91.2 de la Ley 2/2006, de 30 de junio, de Suelo y Urbanismo, señala lo siguiente:
    Artículo 91 Aprobación definitiva del plan general
    2.- El plan general, una vez aprobado provisionalmente por el ayuntamiento, se remitirá por este a la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco. La comisión emitirá informe, que será vinculante en lo referente a la acomodación del plan general a los instrumentos de ordenación territorial y a todos aquellos aspectos sectoriales que, con arreglo a la normativa aplicable y a proyectos de carácter supramunicipal aprobados, resulten de la competencia de la Administración estatal, autonómica o foral, incluido el informe de evaluación conjunta de impacto ambiental.
    II.- El Plan General de Ordenación de Hondarribia es sometido a la consideración del Pleno de la Comisión de Ordenación del Territorio del País Vasco en su sesión 4/2015, emitiéndose la certificación correspondiente con fecha de 15 de junio.
    Como información complementaria, hay que destacar que el planeamiento territorial cuyas determinaciones afectan al término municipal objeto del informe son:
    - Directrices de Ordenación Territorial de la CAPV, aprobadas definitivamente mediante el Decreto 28/1997, de 11 de febrero.
    - Plan Territorial Sectorial de Ordenación de las Márgenes de los Ríos y Arroyos de la CAPV (Vertiente Cantábrica), aprobado mediante el Decreto 415/98, de 22 de diciembre.
    - Plan Territorial Sectorial de ordenación de Zonas Húmedas, aprobado definitivamente mediante el Decreto 160/2004, de 27 de julio.
    - Plan Territorial Sectorial de Creación Pública de Suelo para Actividades Económicas y de Equipamientos Comerciales, aprobado definitivamente mediante el Decreto 262/2004, de 21 de diciembre.
    - Plan Territorial Sectorial de Protección y Ordenación del Litoral de la CAPV, aprobado mediante el Decreto 43/2007, de 13 de marzo.

    Muchas gracias de nuevo por tu participación. Recibe un cordial saludo.