Ordezko mediku ez euskalduna Zestoan. Noren ardura da?
Eusko Jaurlaritzako norbaitek azalduko al dit mesedez nork duen hau gertatzearen ardura, nork hau zuzentzearena, zer neurri hartuko diren, zergatik ez diren hartu orain arte.... Erantzun beharreko kontu ugari daudela iruditzen zait.
Zestoa, herri erabat euskalduna, bertako osasun etxean bi mediku daude, biak euskaldunak. Pentsatzekoa da bi mediku lanpostu horiek betetzeko euskara ezagutzea ezinbesteko baldintza izango dela. Bale. Orduan, zer dela eta urriko lehen astean, mediku euskaldun horietako baten ordezkapena egiteko mediku ez-euskaldun elebakarra bidaltzen du Osakidetzak Zestoara? Mespretxu galanta Zestoako herri guztiari! Zestoan hau gertatzen bada ez da zaila imajinatzea beste lekuetan antzekoak edota okerragoak gertatzen direla. Earra panorama Osakidetzakoa.
Uste dut Eusko Jaurlaritzako buruetako batek adierazi zuela herritarrek ez zutela ulertzen euskarari dagokionez atzerapausoak ematea Osakidetzan. Ba ez jauna, ez dugu ulertzen hori gertatzea, eta ezta ere Jaurlaritzako buruek ezer ez egitea egoera honen aurrean.
Zestoan, osasun etxe berria dugu, oraintxe inauguratua. Erabiltzaileon eskubideetaz farre egitearren eraikin berria jarri izana eskertzekoa da, orain gure etsipena sufritzeko espazio gehiago izango dugu eta.
Etsigarria da, benetan!
-
-
2015 November 19
Jaun hori:
Desadostasuna adierazi zenigun, Zestoako osasun zentroan euskaraz ez dakien mediku bat kontratatu genuelako aldi baterako. Jakinarazi nahi dizugu, egoera puntual hori urriaren batetik bederatzira bitartean gertatu zela; une horretan ezin izan baikenuen aurkitu hizkuntza eskakizuna egiaztatuta zuen medikurik ordezkapena egiteko.
Hala ere, helarazi nahi dizugu lehentasuna ematen diogula euskarari ezaugarri hauek dituzten lanpostuak betetzeko garaian. Baina kasu honetan ezinezkoa izan zaigu euskaraz dakien profesionala kontratatzea ordezkapena egiteko, eta lanpostua betetzea lehenetsi dugu, nahiz eta jakin zuk aukeratu duzun hizkuntzan ezin dugula arreta ziurtatu (gure arauan salbuespen kasua da).
Horregatik guztiagatik, eta egoera honek sortu dizkizun zailtasunengatik, barkamena eskatu nahi dizugu. -
2015 October 23
-
2015 October 23
-
2015 October 22
Comentario de Twitter:
RT @kalaportu: Euskarak pattal segitzen du Osakidetzan, euskaldunon eskubideak bermatzeko erabaki politikoen txertorik gabe https://t.co/et… -
2015 October 22
Comentario de Twitter:
RT @osaeus: Zestoara mediku ez euskalduna bidali du @osakidetzaEJGV-k.
HAUEK EZ DAUDE BURUTIK SANO.
https://t.co/bjWNdx0QGr https://t.co/Wg… -

Euskarak pattal segitzen du Osakidetzan, euskaldunon eskubideak bermatzeko erabaki politikoen txertorik gabe https://t.co/eto8ATgYjX -
2015 October 22
Comentario de Twitter:
RT @ZEtxeburua: Zestoa 2015 Ordezko mediku ez euskalduna https://t.co/R0iIDZVn9Z @osaeus @osasungoaee @ZestoakoUdala 1/2 -
2015 October 22
Comentario de Twitter:
RT @osaeus: Zestoara mediku ez euskalduna bidali du @osakidetzaEJGV-k.
HAUEK EZ DAUDE BURUTIK SANO.
https://t.co/bjWNdx0QGr https://t.co/Wg… -
2015 October 22
Comentario de Twitter:
RT @ZEtxeburua: Zestoa 2015 Ordezko mediku ez euskalduna https://t.co/R0iIDZVn9Z @osaeus @osasungoaee @ZestoakoUdala 1/2 -
2015 October 22
Comentario de Twitter:
Argazkiko jauntxoak Zestoan daude, anbulategi berrian. Eta ZESTOARREI MESPRETXUA, hantxe:
https://t.co/bjWNdx0QGr https://t.co/NDx4LTqtUP -
2015 October 22
Comentario de Twitter:
Zestoara mediku ez euskalduna bidali du @osakidetzaEJGV-k.
HAUEK EZ DAUDE BURUTIK SANO.
https://t.co/bjWNdx0QGr https://t.co/WgNN83HYem