Citizen petitions Health
En

Osakidetza eta EAJ, euskara baztertzen, euskaldunok kaltetzen, noiz arte?

2015 May 5
71 %In favor
7 votes (5/2)
N770 hua pediatria larrialdiak erantzuna azpimarratuta

Jakin nahiko nuke Osakidetza, Eusko Jaurlaritza eta EAJko arduradunek zein arrazoia duten justifikatzeko Osakidetzan, kontratazioetan, oraindik ere euskararen ezagutzari lehentasuna ez emateko.

Bereziki, kontratazio "ebentualetan" euskarataz beti paso egitea, inoiz ez izatea derrigorrezkoa, ez kontutan hartzea eskaini beharreko zerbitzu elebidunaren garrantzia, justifika ezina da erabat.

Haurrei osasun arreta emateko zerbitzuetan, edota herritarrei informazioa emateko zerbitzuetan egoera hauek baimentzeak ez du ezer onik adierazten EAJk eta Jaurlaritzak euskararekiko duten jarreraz.

Eta ez du balio profesional euskaldun eskasia aitzakitzat hartzeak, erizain laguntzaile edota administrarien lanpostuekin (herritarrei informazioa emateko postuetan ez al litzake beti euskara kontutan hartu beharko?) berdin berdina gertatzen da eta.

Zenbat hizkuntz eskubideen urraketa, zenbat atsekabe, zenbat kexa, zenbat salaketa eta zenbat gatazka behar ditu Osakidetzak eta EAJk egoera behingoz konpontzeko?

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
2 comments
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Osasuna
    2015 June 5

    Osakidetzak euskararen jakintza-irizpidea kontuan hartzeko asmoa du, bai lehentasunezko zerbitzuen behin-behineko kontratazioetan, bai eskualde euskaldunetako zentroetan. Horretarako, proposamen zehatza jorratu eta sindikatuen esku jarri da, hurrengo Kontratazio Hitzarmenean euskararen jakintza-irizpideak behin-behineko kontratazioan kontuan hartzeko asmoz”.

  • @E_H_E
    2015 May 6

    Comentario de Twitter:
    RT @aitornaz: #Osakidetza eta @eajpnv #euskara baztertzen: http://t.co/UosqEz7xkh
    @pxbaztarrika @jdarpon @iurkullu @E_H_E @ehbildu @sortuEH…