Citizen petitions Health
En

Irekia: Eskaerak irakurri eta aztertzen al dira?

2015 February 11
100 %In favor
2 votes (2/0)

Iruditzen zait, ikusitakoak ikusita ondorioztatzen dut, zoritxarrez kasu batzutan Irekian eskaerak edo salaketak aztertu ordez, hitz oneko hitz batzurekin erantzuten duela Eusko Jaurlaritzak, salatzen den araudiaren edota eskubideen urraketa aztertu eta konpondu gabe. Adibide bat:
http://www.irekia.euskadi.net/eu/proposals/1445-kontratazio-ilegalak-osakidetzan-euskara-baztertuz-dozena-erdi-adibide eskaeran honakoa esaten nuen besteak beste:
"Galdera zehatz zehatza egiten diot Osasun Sailari, zehaztasun berdinarekin erantzutea nahiko nukeena: Behean agertzen diren dozena erdi adibide hauetako bakoitzean, aipaturiko dokumento publikotik ateratakoak, betetzen al da 67/2003 Dekretuak ezarritakoa? Erantzuna baiezkoa izatekotan Daten arteko kontraesanaren zergatia azaltzea nahiko nuke. Aldiz, ezezkoa izatekotan, mota honetako irregulartasunak konpondu eta berriro ez gertatzeko hartuko diren neurrien berri ematea nahiko nuke."

Eusko Jaurlaritzaren erantzuna: "zure idatzia aztertu dugu eta eskertzen dizugu zure ekarpenak helaraztea." eta "zure iradokizuna datozen ebaluazioetan aztertua izango da". Kontratazioetan urraketa kasu zehatzak aipatu eta "zure iradokizuna datozen ebaluazioetan aztertua izango da" erantzun? Zer iradokizun? Nik ez dut iradokizunik egin, berehala aztertu eta azalpenak eman beharreko araudi urraketa batzuk, zehatz zehatzak, azaldu baizik. Edota salatutako urraketek Eusko Jaurlaritzarentzat garrantzirik ez dutela pentsatu behar al da? Kontratu ilegalak egitea ontzat eman eta babestu egiten duela ondorioztatu behar al dugu? Zer zentzu dauka Irekia tresnak horrelako erantzun hutsak emanez?
Egoera berehala zuzenduko delakoan, eskerrik asko.

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
3 comments
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Osasuna
    2015 March 18

    Jaun hori:
    Osakidetzak zorrotz gainbegiratuko du datozen kontratuetan euskararen ezagutza betekizuna den derrigortasun-datadun lanpostuetan hizkuntza eskakizuna egiaztatuta duten enplegatuak kontratatzen direla Zerbitzu Erakunde guztietan. Aldiro, araua egokiro betetzen dela egiaztatuko du Osakidetzak, barne azterketa bidez.

  • @ZEtxeburua
    2015 February 11

    Comentario de Twitter:
    RT @aitornaz: @irekia-n #euskara-ren aurkako kontratazio ilegal zehatz larriak salatu http://t.co/YP12gC4pUR eta @osakidetzaEJGV-k KASU TUT…

  • @E_H_E
    2015 February 11

    Comentario de Twitter:
    RT @aitornaz: @irekia-n #euskara-ren aurkako kontratazio ilegal zehatz larriak salatu http://t.co/YP12gC4pUR eta @osakidetzaEJGV-k KASU TUT…