Citizen petitions Health
En

Errenteria-Iztietako osasun etxea eta euskara

2015 February 5
0 votes

Normala al da Iztietako osasun etxeko informazio mostradorean goizetan, herritar gehienok joaten garen orduetan, ez egotea euskaldun bat bera ere herritarrei arreta ematen?
Langileak kontratatzerakoan ez al da kontutan hartzen bi hizkuntza ofizialak ezagutu beharra? Lehendik dauden langileei ez al zaie euskara irakasten? Nork antolatzen du guzti hau ordu garrantzitsuenetan euskaldunok erabat baztertuz? Osakidetzak ez al dauka zerbitzu elebiduna bermatzeko betebeharra?

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
2 comments
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Osasuna
    2015 February 27

    Aitor jauna,
    Lehenik eta behin, barkamena eskatu behar dizugu desadostasuna erantzuteko izan dugun atzerapenagatik. Iztietako harrerako egoera aztertu dugu, eta zuk diozun moduan, bertan lanean ari diren profesionalak ez daude prestatuta erabiltzaile euskaldunei arreta euskaraz emateko, are gehiago azken bolada honetan hizkuntza eskakizuna egiaztatua zuen langile batek unitatea utzi du.
    Ikusirik egoera horrek ez dituela euskara planaren irizpideak betetzen eta are gutxiago erabiltzaileen hizkuntza eskubideak bermatzen, langileen antolaketan aldaketa bat egin dugu, berehala, goizeko zerbitzua hobetzeko. Euskaraz artatzeko gaitasuna duen langile bat gehiago izango da hemendik aurrera txanda horretan.
    Mila esker zure interesagatik.

  • 2015 February 9

    Bidebatez, normala al da Iztietan 3 Pediatra egotea eta horietatik bat bera ez izatea euskalduna?