Citizen petitions Health
En

Kontratazio ilegalak Osakidetzan euskara baztertuz: Dozena erdi adibide

2014 November 19
100 %In favor
1 vote (1/0)

Honako dokumento publikoan http://www.parlamento.euskadi.net/irud/10/00/020920.pdf Osakidetzak egindako kontratu irregular edo ilegal kasu ugari azaltzen dira. Euskararen ezagutza egiaztatu gabe dutenen artean ugari dira "Fecha Vínculo" data "Preceptividad" data baino beranduagokoa dutenak. Pertsona hauei lan kontratoak egin edo berritu zitzaizkien, euskararen ezagutza beharrezkoa izanik, euskararen ezagutza egiaztatu gabe. Eta administrazioan euskara egiaztatzetik salbuespena, eskatzekotan, lanpostuaren jabetza hartu ondoren soilik eskatu daitekeenez, ez aurretik, ez dirudi oso normala mota honetako hainbeste kasu egotea.

Kasu zehatzen gainean hitzegin asmoz, hemen behean kontratu irregularren dozena erdi adibide jartzen ditut, ez nolanahiko adibideak gainera, ez dira langile soilen kasuak, adibideak ikusita bistan denez.

Irekia zerbitzuan Osasun Sailak zera zioen beste erabiltzaile bati emandako erantzunean:
"Derrigortasun-datatik aurrera hizkuntz eskakizunak egiaztaturik egon behar du. Kasu horretan, derrigorrezkoa da hizkuntz eskakizuna egiaztaturik edukitzea kasuan kasuko lanpostuan sartzeko eta lanpostu berori bete ahal izateko (67/2003 Dekretua, Osakidetzan euskararen normalkuntza arautzekoa, 20. artikulua). Osakidetzan, EAEko gainerako administrazio publikoetan legez, derrigortasun-datadun lanpostuak hornitzeko arau hori betetzen da".

Galdera zehatz zehatza egiten diot Osasun Sailari, zehaztasun berdinarekin erantzutea nahiko nukeena: Behean agertzen diren dozena erdi adibide hauetako bakoitzean, aipaturiko dokumento publikotik ateratakoak, betetzen al da 67/2003 Dekretuak ezarritakoa?

Erantzuna baiezkoa izatekotan Daten arteko kontraesanaren zergatia azaltzea nahiko nuke. Aldiz, ezezkoa izatekotan, mota honetako irregulartasunak konpondu eta berriro ez gertatzeko hartuko diren neurrien berri ematea nahiko nuke.

Behean agertzen diren adibide guztietan "perfil acreditado" zutabea hutsik dago aipaturiko http://www.parlamento.euskadi.net/irud/10/00/020920.pdf dokumentoan, alegia, bertan agertzen direnek ez dute egiaztatua euskararen ezagutza. Lehen Data "Preceptividad" zutabeari dagokio eta bigarrengoa "Fecha vinculo" zutabeari.

2598 SUPERVISOR/A GIPUZKOAKO EKIALDE ESKUALDEA ESKUALDEKO ZUZENDARITZA 01.06.2005 01/01/2007

7643 J. DE EQUIPO ADMINISTRACIÓN ERAKUNDE ZENTRALA / ORGANIZACION CENTRAL ERAKUNDE ZENTRALA / ORGANIZACION CENTRAL 01.06.2005 02/06/2008

17420 TCO. SUPERIOR ORGANIZACIÓN ESI-BARRUALDE GALDAKAO-USANSOLO OSPITALEA 01.06.2009 23/11/2011

20180 J. SECCION ADMON. Y GESTION - A GIPUZKOAKO EKIALDE ESKUALDEA ESKUALDEKO ZUZENDARITZA 01.06.2005 15/06/2007

20204 J. DE SERVICIO ADMON. Y GESTION GIPUZKOAKO EKIALDE ESKUALDEA ESKUALDEKO ZUZENDARITZA 01.06.2005 01/01/2007

20456 J. SECCION ADMON. Y GESTION - A GIPUZKOAKO OSASUN MENTALA / S.M.E GIPUZ. ZUZENDARITZA / DIRECCION 01.06.2005 01/03/2013

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
6 comments
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • 2015 February 11

    Agur t´erdi zuei ere:
    Ez dakit norbait nahastu egin den nire idatziari erantzuterakoan ze badirudi erantzuna ez datorrela bat nire galderarekin, beharbada beste galdera bati erantzuteko erantzuna izango zen, edota erantzunik eman nahi ez den kasuetarako erabiltzeko "erantzuna" akaso.
    Edozein kasutan, nik ez dut iradokizunik egin eta hortaz ez dago iradokizunik datozen ebaluazioetan aztertzeko. Salaketa, nire ustez erabat larria, eta zehatz zehatza egin nuen duela ya hilabete batzuk. Egiaztatu eta aztertzeko erraz erraza den salaketa. Eta salaketa hori aztertu eta ondorioak adieraztea, berehala, eskatzen dut. Edota Irekia erabiltzea antzua dela eta beste bide eraginkor eta mediatikoago batzuk erabili behar direla da ondorioa?
    Osakidetzak euskararekin eta gardentasunarekin konpromisoa duela adieraztea eta segidan tutik ere ez adieraztea salaketaren muinaz... nahikoa da, aizue.
    Eskerrik asko.

  • Osasuna
    2015 January 30

    Agur t´erdi:
    Gure ustez, gai garrantzitsua da Osakidetzaren konpromisoa euskara planarekin, gardentasunarekin kontratazioetan eta gainerako lanpostuak betetzerakoan, eta lanaren kalitatearekin, ematen dugun zerbitzuaren kalitatean eragin zuzena duelako. Zentzu horretan, zure idatzia aztertu dugu eta eskertzen dizugu zure ekarpenak helaraztea.

    Era berean, Osakidetzaren Euskara Zerbitzutik euskararen erabilera normalizatzeko 2. planaren neurri guztiak aztertzen dira modu egokian ezartze aldera. Gauzak horrela, zure iradokizuna datozen ebaluazioetan aztertua izango da.
    Adeitasunez

  • @TxabiAlastruey
    2014 November 20

    Comentario de Twitter:
    RT @PatxiSaez: .

    Osakidetzak legea urratzen duten kontratazioak egin ditu, euskararen derrigortasunaren araua bete gabe.

    1)http://t.co/w4

  • @osaeus
    2014 November 20

    Comentario de Twitter:
    RT @PatxiSaez: .

    Osakidetzak legea urratzen duten kontratazioak egin ditu, euskararen derrigortasunaren araua bete gabe.

    1)http://t.co/w4

  • @ZEtxeburua
    2014 November 20

    Comentario de Twitter:
    RT @PatxiSaez: .

    Osakidetzak legea urratzen duten kontratazioak egin ditu, euskararen derrigortasunaren araua bete gabe.

    1)http://t.co/w4

  • @PatxiSaez
    2014 November 20

    Comentario de Twitter:
    .

    Osakidetzak legea urratzen duten kontratazioak egin ditu, euskararen derrigortasunaren araua bete gabe.

    1)http://t.co/w4IFRbkDCe

    .