Citizen petitions Environment and Territorial Policy
En

EuskotrenKargo zerbitzurako tren-unitateak

2014 February 27
100 %In favor
4 votes (4/0)

2006an EuskoKargo, orain EuskotrenKargo dena, zerbitzuarentzat zenbait tren-unitate erosi zituen Euskotrenek. Bada, jakin denez, gaur egun ez dira erabiltzen. Kontutan hartuta zein garrantzitsua den tren bidezko merkantzien garraioa sustatzea, ez dut ulertzen zergatik ez zaien erabilerarik ematen unitate horiei.

Hortaz, ondo egongo litzateke Euskotrenek merkantzien garraioa tren bidez egiteko planen bat egitea. Izan ere, Ingurumena zaindu eta gure berotegi efektuko gasen isurketa gutxitu nahi badugu, nahitaez merkantziak trenez gehiago garraiatu beharko dira.

Gainera, unitate horiek jada Euskotrenen esku daudenez, zentzugabea da horiek ez erabiltzea.

Mila esker eta agur bat,

Argument in favour
Maximum 255 characters
Arguments against
Maximum 255 characters
One comment
  • Faceless avatar thumb 70
    Something to say?… comment on this proposal
  • Ingurumena eta Lurralde Politika
    2014 June 19

    Urtzi Jauna:
    Merkantzien garraioaren jaitsiera orokorra da Estatuko tren linea guztietan. Euskotren, garraio enpresa osoa bezala eta operadorea den lurraldearen garapen iraunkorrarekin kontzientziatua dagoenak, zenbait jarduera linea planteatu ditu EAEko lurraldetik dabilen merkantzien garraioa trenbideen bidez izan dadin, horrela errepideetatik igarotzea ekidinez. Une hauetan, proiektu desberdinen bideragarritasun azterketa prozesuan aurkitzen gara igarotze gaitasun hau gehitzeko.
    Erabaki hartze prozesu honetan, diru publikoaren ordainketa posiblearen kudeaketa optimizatua ez da bakarrik kontuan hartzen, besteak beste, gizarte errentagarritasun alderdiengatik markatuta, baizik eta adostasuna hiritarren interesak eta enpresaren jarduera produktiboen artean, ahal den neurrian hiritarrei eragozpenak ekidinez, horiek baitira kutsadura akustikoak eragiten dituzten arazoekin sentiberagoak izatea eskatzen digutenak. Aztertutako igarotze bolumena 605.000 Tonakoa da.

    La caída del tránsito de mercancías es general en todas las líneas de ferrocarril del Estado. Euskotren, como empresa de transporte integral y concienciada con el desarrollo sostenible del territorio de la cual es operadora, ha planteado diversas líneas de actuación para que el transporte de mercancías que circulan por el territorio de la CAE sea por medio de ferrocarril, evitando así tránsitos por carretera.
    En estos momentos, nos encontramos en un proceso de estudio de la viabilidad de diferentes proyectos para aumentar esta capacidad de tránsito.
    En este proceso de toma de decisiones, no sólo se tiene en cuenta la gestión óptima de los posibles desembolsos de dinero público, marcados, entre otros, por factores de rentabilidad social, sino también el consenso entre los intereses de la ciudadanía y la actividad productiva de la empresa, evitando en lo posible las molestias a las ciudadanas y ciudadanos, quienes nos demandan que seamos sensibles con problemas como la contaminación acústica.El volumen de tránsito estudiado es de 605.000 Tm.
    Mila esker Urtzi Jauna